Nomofobia

Nomofobia hitza bera ez zaigu gehienoi ezaguna egingo baina bai ordea kontzeptu horren atzean dagoena, izan ere, maila batean edo bestean, guztion egunerokoan dago.

Eitb-ko Biba zuek saioko kazetaria kalera atera da gai honi buruz herritarrek zer dioten galdetzera.

 

 

 

 

 

 

 

Irudia: Marius Berthelsen, Pixabay

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Gizarteak behartzen gaitu. Gizartearen zenbait jarrerek nahiko ez genukeen egoeretara bideratzen gaituzte.
Aparatu alu honi. Aparatu malapartatu honi.
Ikasleekin ibiltzen naiz. Ikasleekin jarduten, lan egiten dut.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Kazetaria. Galdetu nahi dizut ea ezagutzen duzun edo zer den nomofobia. 
Ikaslea 1. Ez, ez dakit.
Ikaslea 2. Keba
Irakaslea. Ezta ideiarik ere.
Kazetaria. Bada, begira, da mugikorrik ez izatearen beldurra. Zuk asko erabiltzen duzu mugikorra?
Ikaslea 2. Agian hamar ordu trankilamente (erraz).
Ikaslea 3. Hiru edo lau esango nun (nuke).
Irakaslea. Tamalez esango nuke bizi garen gizarteak behartzen gaituela, baina ez dakit, nahiko nuke hori sentitu beharrik ez izatea. Eta, egia esan, espero dut munduan noizbait iritsiko dela garai bat non, ez dakit, ez gauden hain lotuta ez aparatu alu honi.
Kazetaria. Uste duzu badagoela gaur egun arazo bat mugikorren erabilerarekin?
Ikaslea 2. Bai
Ikaslea 3. Azkenean, mugikorrekin gauza asko egin daizke (daitezke). Orduan, batzutan, igual segun zer egiten duzun mugikorrekin. Ba igual bai, baina jeneralean (orokorrean) ez nuen (nuke) esango hainbesteko problema (arazoa) denik.
Irakaslea. Bai, arazo izugarria gainera. Bueno, ni ikasleekin ibiltzen naiz, eta batez ere esango nuke generazio(belaunaldi) gazteagoetan ere menpekotasuna (mendekotasuna) izugarria dela. Ez dakit zer egin behar den, baina zerbait egin behar dugula pantailatik kanpo bizitza asko dagoela ikusteko, ez?
Kazetaria. Badago plataforma bat gurasoek osatutakoa, eskatzen dabiltzana eskoletan debekatzea mugikorrak sartzea. Zer iritzi duzu horren inguruan?
Ikaslea 2. Adibidez, nire eskolan debekatuta zegoen mugikorrekin egotea edo mugikorrak ikastola barruan edukitzea.
Kazetaria. Baina zuk ondo hartuko zenuke lege moduan, adibidez, sartzea?
Ikaslea 2. Niri ez zait inporta. Bai.
Ikaslea 1. Ondo, ze bestela egoten gara beti pantailen aurrean.
Irakaslea. Ba, bueno, hor guraso askok eta ikasleak berak esango dute hori badela, mugatzea pixka bat beraien askatasuna. Eta uler dezaket, baina uste dut behar direla neurri gogorrak eta muturrekoak pixka bat egoera alda dadin. Ni behintzat horren alde.

B2
2025-02-18
31340376
00:01:34
1143