Futbola etxekalte
Zenbait futbol-partida arriskutsu bilaka litezke mugitzen duten zale kopuruagatik edo/eta euren jokaeragatik. Kasu horietan, segurtasun-neurri zehatzak hartu ohi dira baina non dago auzoko bizitzaren, auzokoen eskubideen eta segurtasunaren arteko oreka?
Donostiako Amara auzoko bizilagunek protesta egin dute Anoetan jokatzen diren zenbait partidek auzoan eragiten dituzten kalteak salatzeko.
Irudia: eitb
HIZTEGI LAGUNGARRIA Bermatu nahian. Ziurtatzeko asmoz. |
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
Eider Berridi. Amara Berriko guraso elkarteko bozeramailea. Azkenean, guk onartzen dugu partidak egotea, eta denok gara futbolzaleak, Errealzaleak, baina zein preziotan?
Azkenean, beti jartzen dute, bai auzoa eta kasu honetan gure seme-alaben hezkuntza eta gurasoen ardura hori edo segurtasuna bermatu nahian, ez? Baina, noski, guk segurtasuna nahi dugu gure auzoan baina, aldi berean, nahiko genuke segurtasuna beste neurri batzuetan aplikatzea. Ez gure eskola lehenago isten, edo gure auzoan sartzen, ez digute uzten sartzen, auzoa ixten, errepideak ixten eta abar. Izango zen beste segurtasun mota bat, ba igual (bada again) zaleak beste gune batzuetara bideratuz, ordutegia aldatuz edo beste modu batean. Guk nahi duguna da jartzea mahai gainean zeintzu diren prioritateak: (lehentasunak) edo herritarrak -donostiarrak- auzokoak, gure umeak edo futbola. Haurtxokoa itxita dago, liburutegia ere itxi behar dute, gure umeak ordubete lehenago atera behar dira, lanetik lehenago atera behar gara, errepideak itxita daude, ezin dugu aparkatu: azkenean ezin gara auzoan bizi eta ezin dugu eguneroko bizitza egin. Orduan, beste modu batera, ez dakit, beste toki batera eraman zale horiek, beste gune batzuk sortu beraiek elkartu daitezen. Ez daitezela hiri erditik pasa kalejira batean guk ezin dugunean ezta gure kotxea mugitu edo gure umeak ekintza ezberdinetara eraman, ez? Beste…ez dakit, ez dakigu guk zein den barita (hagaxka) magiko hori baina argi da hau ez dela modua.