Produktu konponezinak

Gure bizitzan zehar gailu asko erosten ditugu; ordenagailuak, mugikorrak, kotxeak... baina zer punturaino gara beraien jabe? Tresna horiekin nahi duguna egiteko aukerarik badaukagu? Edo saltzaileek ezarritako baldintzen menpe gaude?

Euskalerria irratiko Metropoli Forala saioan gaiari buruzko hausnarketa proposatu dute.

 

 

 

 

 

 

 

Irudia: Bruno, Pixabay

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Hamabostean behin.Hamabost egunean behin, hamabostaldi bakoitzean.
Nolabait esateko. Moduren batean esateko.
Zaharkitze programatua. Zahartze-prozesu programatua.
Beste hainbat gauza. Beste gauza gehiago.
Horrelakorik egin. Horrelako gauzarik edo ekintzarik egin.
Sarritan gertatu. Askotan, maiztasun handiz gertatu.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
Esataria. Martintxo Etxauri bideo sortzaile eta diseinatzaile grafiko Iruindarra da eta Metropoli Forala irratsaioan izaten dugu hamabostean behin. Egun on eta ongi etorri!
Martintxo Etxauri. Kaixo, egun on!
Esataria. Konpontzeko eskubidea versus iraungitze-data. Zer gertatu da Polonian? Hackerrak ere tarteka (tartean) izan omen dira.
Martintxo Etxauri. Ba begira, abenduan atera zen berria, ba, Polonian bazituztela tren batzuk geldirik, nolabait esateko, printzipioz apurturik edo -ez dago oso, oso garbi- eta orduan, Poloniako trenak eramaten(kudeatzen)  dituen enpresak eskatuta hacker batzuk hasi ziren pixka bat begiratzen a ver (ea) tren horietan zer gertatzen zen. Eta orduan deskubritu zuten markak, trenak fabrikatu dituen enpresak, nolabait hor jarriak zituela mekanismo batzuk nolabait trenak blokeatzeko, bai? Eta zaharkitze programatu horrekin edo pixka bat, ba, trenak blokeatzeko, bai? Adibidez, besteak beste, deskubritu zuten bazutela programa bat eta baldin eta trenak 21 egun geldirik baldin bazeuden edo enpresako(a) ez zen beste tailer batera eramaten bazituzten, orduan trenak blokeatzen ziren, bai? Eta hor bazegoen, argindarra mozten zion trenari eta konpresorea blokeatzen zen eta bueno (tira) beste hainbat gauza. Baina, klaro (noski), gero enpresak esaten du ezetz, berak ez duela horrelakorik egin. Baina hackerrek esaten dute baietz: hor zegoela kodea eta beraiek egin dituztela konprobazio (frogantza) batzuk eta aldaketa batzuk eginez apurtuta zeuden trenei, orduan hasten ziren (zirela) martxan.
Esataria. Beraz, hackerrek nolabait esateko, konpondu dituzte tren horiek. 
Martintxo Etxauri. Hori da.
Esataria. Hori sarritan gertatzen da? Horrelakoetan konpainia hauekin…
Martintxo Etxauri. Ba begira, ematen duenez, uste duguna baino gehiago zeren printzipioz blokeo guzti hauek ez dira legalak. Eta gero enpresek esaten dute ezetz baina ez dakit gogoratzen zaren aspaldian aipatu genuen hemen egon zela Estatu Batuetan kasu nahiko horrela, entzuna, izan zela John Deere traktoreekin.
Esataria. Bai, ezagunak, oso.
Martintxo Etxauri. Ba, John Deere markakoek ere jartzen zituzten halako blokeo digitalak eta, orduan, bakarrik konpotzen ahal ziren markarekin, bai? Eta, orduan, Estatu Batuetan hasi ziren nekazariak Ukrainan egindako software bat hartuz eta software hori traktoreei sartuz, saltatu ahal izateko (ekiditeko) markak jarritako blokeoak. Eta bueno (tira) hori marka guztietan ikusten dugu orokorrean halako zailtasunak jartzen dituztela, ezta, zuk zeuk konpontzeko edo beraiek ez diren beste batek konpontzeko.
Esataria. Aizu, beraz, hemen egin beharra daukagu gogoeta, ezta? Konpontzeko eskubidea: erosten dugunaren jabeak gara?
Martintxo Etxauri. Bai, hor beti egon da galdera hau. A ver (ea) erosten dugunaren jabeak garen edo ez. Zein neurritaraino esan dezakegu gu erosten ditugun gailuen jabeak garela ezin badugu beraiekin nahi duguna egin. Orduan, horrek zer zentzu dauka? Nik gailu bat erosten badut, suposatzen da gailu horrekin nahi dudana egin ahal izan beharko nukeela, ezta?
B2
2024-02-01
30795832
00:03:05
1105