Primeran plataforma
Primeran mundura zabalik dagoen euskal leiho digital berria da. Euskal edukien eta euskarazko edukien streaming-zerbiitzurik handiena. Bertan, denetariko edukiak aurkitu ditzakezu, besteak beste, euskal ekoizpeneko eta nazioarteko telesailak, zinea, dokumentalak eta haurrentzako edukiak.
Nonahi, noiznahi euskarazko edukiez gozatzeko plataforma da Primeran.
Eitb-ko Biba zuek! saioan, plataformaren arduraduna elkarrizketatu dute.
Elkarrizketa osorik ikusteko, hemen klikatu.
Primeran plataforma ikusteko berriz, hemen klikatu.
Irudia: eitb
HIZTEGI LAGUNGARRIA Benetan bakarra. Bakar-bakarra. |
Alex Gibelalde, Primeran plataformaren arduraduna.: Bai.
Xabier: Pista batzuk ere eman ditugu.
Alex: Bai.
Xabier: Esa(i)guzu zuk: zer da Primeran plataforma?
Alex: Bueno, azkenean Primeran da gure streaming-plataforma, ez? Euskeraz (euskaraz), e, edukiak eduki ditza(z)kegun, ba, plataforma benetan bakarra, ze ez da existitzen, ez. Eta beno, azkeneko urteetan, nik uste det (dut), e, danak (denak) ohitu garela plataforma hauek erabiltze(r)a, baina ez degu (dugu) euskeraz edo euskarazko edukiak ikusteko aukera izan eta hau da, ba, leiho hori.
Maddalen Arzallus, aurkezlea: E, edukiei dagokionez (dagokienez), zer topatuko dugu?
Alex: Bueno, denetarik daukagu, osea (hau da), pila bat gauza: telesailak, dauzkagu hemengo telesailak, betikoak, berriak; adibidez, nazioarteko telesail asko ekartzen ari gea (gara)… nordikoak, ing(e)lesak, frantsesak…
Maddalen: Ekartzen ari gara… Horrek esan nahi du hau etengabe elikatuz joango den plataforma bat izango dela!
Alex: Bai, bai. Astero-astero, eduki berriak izango ditugu. E, bai hemen egindakoak, bai nazioartetik ekarritakoak, euskaraz, batzuk bikoiztuta, bestek (beste batzuk), azpidatziak… Bueno, hor, eskubide(a)k-eta, hor negoziaketak ez dira errexak (errazak) izaten, eta beno, asko, igual, hizkuntza originalean daude, baina subtitula(t)uta, (ed)o azpidatzita.
Xabier: Eta Primeran plataformak eduki esklusiboak ere, apropos egindakoak ere, izango ditu, ezta?
Alex: Bai, bai, bai… Hori ere… Beste plan bat daukagu. Adibidez, e, bueno, dauzkagu baita prestrenoak (aurrestreinaldiak), hori, Porno belaunaldia telebistan aste bat be(r)andu(a)go estre(i)natzen dan (den) programa bat da. Guk bihar ja bigarren atala aterako dugu, euskaraz, osoa. E, hurrengo ostegunean Itxaso euskal thriller famosoa (famatua) e(d)ukiko dugu osorik…
Maddalen: Denok zai(n) gaude!
Xabier: Bai.
Alex: Bai, osorik plataforman, euskaraz ere, eta gero, hurrengo asteetan ere, bueno, orain, sareetan ari da mugitzen euskal musikal bat, Itsatsita izena du(e)na, bueno, kapitulu txiki bat. Ba guk pelikula osoa e(d)ukiko dugu urriak 18 inguruan. Bueno, eta ho(rre)la, ba, gauza asko etorriko di(r)a.
Maddalen: Ba, iritsi da Primeran eta hemen aurkezpen-bideoa.
Aurkezpen-bideoa: Primeran euskal eta euskarazko edukien streaming-zerbitzu berria da. Munduari zabalik dagoen euskal leiho digitala da. Gure hizkuntzan askotariko eskaintza eta kalitatezkoa bermatzeko jaio den plataforma. Gure kultura ingurune digitalean proiektaturik eta konektaturik. Gazteekin, hots, etorkizunarekin lotzen duen ekimena. Euskarari eta Euskal Herriari buruzko edukiak eskaintzen ditu Primeranek, mota guztietakoak. Primeran, euskal munduari irekitako leiho digitala.
Xabier: Beno, hortxe aurkezpena. E, euskal sorkuntzari lotutako eragile desberdinen parte hartzea bilatu nahi du Primeranek?
Alex: Bai, hori da. Plataforma irekita dago euskal eragileei, beraien ikus-entzune(z)ko edukiak sartzeko. E, orain, oraintxe bertan, gainera, argitaratu dugu Tokikom. Ba(da)kizue, e, komunikabide lokaletako eduki pila bat, bai telesailak, bai dokumentalak... E, film, euskal filmategiko, e, eduki asko ere jarri ditugu gaur bertan eta, bueno, gure asmoa da hurrengo hilabeteetan, asteetan, e, hedabide gehiago egotea.
Maddalen: Gero eta streaming-plataforma gehiago erabiltzen ditugu. E, jakingo du Primeranek, badaki bere lekua topatzen? Ez dago errexa!
Alex: Ez da errexa, osea, zaila da. Bentaja bat daukeu (daukagu): dohainik da!
Maddalen: Bai.
Xabier: Eta euskaraz.
Alex: Eta euskeraz. Ordu(a)n, e, eta bueno, guk… Gure esfortzua da eduki interesgarriak jartzea eta behintzat eskaintza hori egotea. Eta orain, ba, jendeak kontsumitzen badu, ba, geroz eta gauza gehiago egongo dira, ez. Azkene(a)n, e, ohiturak aldatu egin dira, ja telebista ikusteko, e, ohiturak, kontsumitzeko orduak, etab. Eta bueno, hau konplementu (gehigarri) bat da mundu berri honetan, ez?
Xabier: Eta non ikus(i) ditzakegu, nola ikus(i) ditzakegu eduki hauek guztiak?
Alex: Ba, ohituta gauden toki guztietan. Primeran.eus webgunean edozein nabegatzaile (nabigatzaile) nagusitik. E, Android edo iOS telefono(e)tan aplikazioa daukagu. Oraintxe, LG eta Samsung Smart TV dianak (direnak), 2018ko modelotik aurrerako telebistan, baita ere aplikazioa daukagu. Jende askok aber (ea) Android TVn zeba (zergatik) ez gauden galdetzen digu(te). Beno, hemendik pare bat astera-edo espero dugu hori ere hor egotea. Apple TV, Fire TV, bueno, Amazonena... Hor ari gara gailu guztietan…
Xabier: Hasierak ez dira, ez dira errazak izaten, ezta?
Alex: Ez, ze, azkenean aldaketak egin behar dituzu, pixka bat adaptatu (moldatu) gailu bakoitzera… Ez da erraza izaten!
Maddalen: Ez duzue lan makala hartu, e!