Hotelean lapurtu duzu noizbait?

Bidaiarien %87k hoteletako gauzak eramaten dituzte; hori dio inkesta batek. Hoteletako xaboiak eramatea, ordea, lapurtzea al da? Xaboiak ez baina toallak bai? Zuk nola jokatzen duzu?

Euskadi irratiko Baipasa saioan gai honi buruz aritu dira eta espero ez diren hainbat datu eman dituzte.

Audioa osorik entzun nahi izanez gero, hemen klikatu.

 

 

 

 

 

 

Irudia: OleksandrPidvalnyi, Pixabay

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Edo horrelakoak. Hori bezalakoak. 
Gero ondo etortzen delako. Gerora aprobetxatzeko, baliatzeko. 
Eta orduan esango duzue. Pentsatuko duzue. 
Nik esaten dot (dut). Nik pentsatzen dut. 
Erregaleta (erregalatuta) be ez. Inola ere ez. 


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Solaskidea 1. Askotan tokatzen zaizue hoteletara joatea lan-bidaiengatik. Joaten zaretenean, zer diozue, hoteletako gauzak eramaten dituzue? Bai ala ez? 

Solaskidea 2. Beno, hombre (tira), gauza tipikoak: xaboiak… horiek bai, baina nik badakit badagoela jende bat toallak eta gauza horiek ere eramaten dituena. Nik ez, hori ez dut inoiz egin. 

Solaskidea 1. Arantxi, zuk zer, xaboiak edo horrelakoak bakarrik? 

Solaskidea 3, Arantxi: Ba, begira, tokatu izan(du) zait, ba, segun ze hoteletan, ba, denetarik ematen dizutela, ez, xaboiak usain goxoarekin, kremak, zapatila horietakoak, ba behin edo bitan erabili daitezkeen horietakoak, ez, eta dutxako gorroak (txanoak) edo, hori ere… ematen dituzte. Nik, normalean, nolabaiteko sailkapen bat egiten dut eta esaten dut bada, xaboia gustatzen baldin bazait, ba, bote (poto) txikiak direnez, eramaten ditut gero ondo etortzen delako beste bidaia bat baldin baduzu, bote txiki horietan eraman ahal izateko eta abar. Baino (baina) bestela ez. 

Solaskidea 1: Amaia? 

Solaskidea 4, Amaia: Nik xaboiak eta boligrafoak. 

Solaskidea 1: Inkesta batek dio baietz, zalantzarik gabe jendeak dena eramaten duela.  

Solaskidea 4: Bai, bidaiaren % 87k hoteletan lapurtzen deu (du), beno, edo hoteletako gauzak eroaten deuz (eramaten ditu). Eta kontua da ikusi dabiela (dutela) gainera normalean bost izarreko hoteletan sarriago pasatzen dire (direla) lapurretak. Eta, beno, herrialdeka, Estatu Batuetan dauz (daude) hoteletako lapurreta gehien, gero Australian, gero Kanadan, eta laugarren postuan, ba, espainiar estatuan. Eta, beno, ikerketa hau egin daben (duten) ikerlariek hiru maila ipini dabez (dituzte). Lehenengo mailan egongo ginen gu, komuneko xaboiak eta eroaten doguzelako (eramaten ditugulako), edo minibarreko (edaritegiko) gauzak, edo boligrafoak, edo, be (ere) bai, jende askok eroaten deuz (ditu) painueloan (mukizapien) kaxak. Bigarren mailan egongo ziren, ba, zuek aipatu dozuezan (dituzuen) toallak, albornozak, pertxak eta kubiertoak (mahai-tresnak). Eta orduan esango duzue, eta orduan zer dau (dago) hirugarren mailan, ezta? Lapurreta handiak zertzuk (zer) dire (dira)? Beno, ba, koadroak… 

Solaskidea 1: Koadroak? 

Solaskidea 4: Bai, telebistak… 

Solaskidea 3: Baina hori zer maletatan sartzen da? 

Solaskidea 4: Itxaron, itxaron, Arantxi, eta koltxoiak. 

Solaskidea 1: Nola koltxoiak? 

Solaskidea 3: Beno, beno… 

Solaskidea 4: Baina non sartzen duzu koltxoi bat? Ba egon dire kasuak koltxoia lapurtu dabienenak (dutenak). Eta gero egin dabie (dute) aparteko maila bat, klasifikatu (sailkatu)ezin diren lapurretak izango zirenak. Zer egon dira lapurretak jendeak eroan dabela (eraman duela) komuneko dutxako alkatxofie (telefonoa) eta, adi, e, komuneko tazie (komunontzia). Nik esaten dot (dut) zer pertsonak eroan ahal deu (eraman dezake) hotel bateko komuneko tazie, osea (alegia), ez dakizu zenbat jende jezarri dan (den) be hor. Ez dot (dut) hartzen hori komuneko tazie erregaleta (erregalatuta) be ez… 

Solaskidea 2: Beno, beno, itzela… 

B2
2023-09-09
30560399
00:02:46
2282