Haurrak eta heriotza

Gure gizartean haurrei heriotza ezkutatu egiten zaie: tabua da askotan, baita helduen artean ere. Ez da egoera bera ematen, ordea, munduko beste herrialdeetan. Haurrekin heriotzari buruz naturaltasunez nola aritu beharko genuke?

ETB1eko Biba zuek saioan Naroa Martinez psikopedagogoak haurrekin heriotzari buruz nola hitz egin azaldu du. 

 

 

 

 

 

 

 

 

Irudia: trythseeker08, Pixabay

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Gero eta nagusiagoak izan. Zenbat eta helduagoak izan.
Txiki-txikitan.Haurrak garenean, haurrak oso txikiak diren unean.
Aritzen baldin bagara. Horri buruz hitz egin, jarduten badugu.
Gaiaz hitz egin. Gaiari buruz, gaia oinarri hartuta hitz egin, jardun.
Jo ta ke. Jo ta su, bete betean, indar handiz.
Ezerezean, hutsean bezala. Esperantza handirik gabe edo emaitza berezirik espero gabe.
Hartu-eman. Harreman.
Gelan jorratzeko. Gelan lantzeko, gelan horri buruz jarduteko.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Kazetaria. Naroa, gaur egungo gizartean, oraindik, heriotza tabua da?  

Naroa Martinez, psikopedagogoa. Bai. Gaur egungo gizartean eta gure gizartean. Ze, argi izan behar dugu, ba, beste gizarte batzuetan heriotza egunerokotasuneko gai bat dela. Baino (baina), gaur egun, gure gizartean bada, bada tabua oraindik ere.  

Kazetaria. Bai umeekin eta bai helduekin.  

Naroa Martinez: Bai, bereziki helduekin. Umeak gero eta nagusiagoak izan, bai tabu hori edo filtro horiek jasotzen hasten direla. Baino (baina) txiki-txikitan naturaltasunez aritzen baldin bagara beraiekin, ez daukate inongo filtrorik; ez daukate inongo taburik. Eta gaiaz hitz egiten dute.  

Kazetaria. Eta zelan (nola) landu dezakegu heriotza naturaltasunez umeekin?  

Naroa Martinez. Nik beti esaten dut lantze hori ez zaidala gustatzen, izan behar dela gehiago beraiekin hitz egitea, beraiek entzutea, bereziki, entzutea. Egunerokotasunean sortzen diren egoerekin, txori bat hil dela, berriak ikusi dituztela, edozein gauza… Ba bueno (tira), hori, beraiekin hitz egitea konfiantzazko giro batean.  

Kazetaria. Gertuko norbait hiltzen denean, Naroa, beti esaldi berdinak erabiltzen doguz (ditugu). Edo lo geratu da edo bidaia luze bat egitera joan da... Horrelako esaldi politikoak. Horrekin ados zaude?   

Naroa Martinez. Ba ez, batere ez. Eufemismo horiekin eta, lortzen duguna da guztiz kontrakoa. Heriotza, heriotza da. Lo gelditzea, lo gelditzea da. Eta norbaitek abandonatu (bakarrik utzi) baldin bagaitu, abandonatu  gaitu. Baino (baina) hildakoak ez zuen hil nahi.  

Kazetaria. Gaur egun, sare sozialetan, hor, jo eta ke zabiltza. Hau lagungarria izan da tabu horrekin apurtzeko?  

Naroa Martinez. Pentsatu nahi dut baietz. Ni hasieran hasi nintzen, ba hori, hola botatzen ezerezean, hutsean bezala. Bota eta nire harrikadarekin.. Baino(baina)bueno (tira) gero eta feedback, hartu-eman gehiago dago. Eta, bueno (tira), bai ikusten dut norbait hil da, umea atenditu (artatu) behar dut edo prestatu nahi dut heriotzaren gaia gelan jorratzeko…Eta kontzientzia hori, hori badago. Gero eta jende gehiago jartzen da harremanetan, gradu amaierako lan asko ere ari dira orain suertatzen gaiaren inguruan eta alde horretatik pozik, pozik.  

B1
2023-07-10
30502222
00:02:21
2259