Egunero kopa bat ardo, osasungarria?

Guztiok behin edo behin errepikatu izan dugu lehenagotik jasotako mezuren bat. "Egunero kopa bat ardo, osasungarria da", adibidez. Baina baiezapen hori zertan oinarritzen da? Hala ote da?

Donostia Ospitaleko Xabier Arana kardiologoak, uste honen atzean dagoenaren berri eman du.

 

 

 

 

 

 

 

Irudia: Wolfgang Claussen, Pixabay

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Oinarri zientifikorik gabe. Datu, ikerketa edo ebidentzia zientifikorik gabe.

Kaltegarritzat jo. Kaltegarria dela uste. 


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Xabier Arana, Donostia Ospitaleko kardiologoa.  

Kopa bat ardo egunean: ohitura osasungarria edo mitoa?  

Urte askotan esan den gauza bat da, baina oinarri zientifikorik gabe. Ardoak, azkenean, alkohola du eta alkohola gure organismoarentzat toxiko bezala kontsideratzen degun (dugun) substantzia bat da. Horrek kalteak izan ditzazke (eragin ditzake) sistema kardiobaskularrean, minbiziak sor ditzazke (ditzake), gibelean ere kalteak sor litzazke (ditzake) … 

Ba orain ikusi da azkenengo ikerketetan alkohola dosi txikietan, egunero kopa bat edo bi hartzeak ere, eragin kaltegarriak dituela. Horrek piska bat aldatu du orain arteko tendentzia (joera), eta oraindik esan dezakegu alkohola dosi txikietan ere kaltegarritzat jo dezakegula.  

Ba al du onurarik baso bat ardo edateak?  

Mahatsaren zukua izanik, polifenol izeneko substantzia batzuk ditu eta horiek kontsideratzen dira antiinflamatorio gisa (hanturaren aurkakoak). Hala ere, honetan ere ideia asko baina ebidentzia gutxi. Ez dago ikerketarik erakusten duenik substantzia horiek, benetan,  antiinflamatorio (hanturaren aurkako) eragina dutenik.  

Pentsatzen zen, lehen, Frantzian anginak eta bihotzeko problema (arazo) gutxiago zeudela, eta pentsatzen zen hori ardoaren kontsumoa Frantzian handiagoa zelako. Hori paradoxa bezala kontsideratu zen, baina, bueno (tira), gaur egun ikusi izanda seguruenik beste gauza batzuen ondorioz -bizitza estiloa, ariketa fisikoa, kontsumitzen dituzten beste produktuak… -. Eta horrek, eta ez alkohola edateak, eragin zion Frantziako poblazio (biztanleria) horri onura horiek.  

B1
2023-06-26
30400605
00:01:39
2273