Zer dakizu sagardoaz?

2023an Aitziber Garmendia eta Jon Plazaolak sagardotegi denboraldia ireki zuten. Hori baino lehen, ordea, sagardoaren inguruko terminologia proba bat egin zieten Berriako kazetariek. Ederki pasa zuten! Eta zuk, zenbat dakizu sagardoari buruz?

Bideoa ikusi aurretik, ondorengo hitzen esanahia adierazi:

- Patxa               - Manttoni             - Mozolua             - Dolarea 

- Ziria                 - Potzolua              - Kizkia                                

Zenbat asmatu dituzu? Bi aktoreen erantzunak eta benetan hitz horiek esan nahi dutena jakiteko, bideoa ikusi.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Kazetaria. Aber, zer da patsa? 

Aitziber Garmendia aktorea. Patsa palabra.  

Jon Plazaola aktorea. Ez dakizu? 

Aitziber Garmendia. Ez dakit.  

Jon Plazaola. Ibizako diskoteka bat bezala. Ez dakigu.  

Kazetaria. Patsa da sagardoa jotzen den, sagarra jotzen denean gelditzen den puré edo zera hori, hori da patsa.  

Aitziber Garmendia. Bale.  

Jon Plazaola. Bale. Bale. Bale. Bale. Bale.  

Kazetaria. Zer da ziria? 

Jon Plazaola. Hori patsa egin behar da patsa-puretik.  

Kazetaria. Zer da ziria? 

Jon Plazaola. Hori bai. Ez? 

Aitziber Garmendia. Benga, bota.  

Jon Plazaola. Guk egiten duguna askotan, ziria sartu.  

Aitziber Garmendia. A, ziria badakit zer izango den, zuloan sartzen den txotx hori. 

Jon Plazaola. Horixe! 

Kazetaria. Ondo.  

Aitziber Garmendia. Zer plazerra eman didan bat asmatzeak.  

Kazetaria. Zer da Manttoni?  

Jon Plazaola. Izeba Manttoni! 

Aitziber Garmendia. Ostras, bat ez al dugu jakingo? Manttoni…  

Jon Plazaola. Ziria esan dugu… 

Kazetaria. Manttoni da sagar mota bat.  

Aitziber Garmendia. Manttoni.  

Jon Plazaola. Bale. Manttoni. 

Aitziber Garmendia. Bale. 

Jon Plazaola. Errezil-sagarra bai…  

Kazetaria. Eta segidan datozenentzat ere pista (arrastoa). Potzolua? 

Aitziber Garmendia. Beste sagar mota bat.  

Jon Plazaola. Beste sagar mota bat. Bale.  

Kazetaria. Mozolua? 

Jon Plazaola. Ni neu!

Aitziber Garmendia. Hori ere sagar mota bat al da? Mozolua?  

Jon Plazaola. Benga.  

Kazetaria. Honek ematen du jokoa, e?  

Aitziber Garmendia. Ostras. Kristorena.  

Kazetaria. Kizkia? 

Aitziber Garmendia. Kizkia!  

Jon Plazaola. Kizkia izango da txinparta hori igual, e? Ez da ba!  

Aitziber Garmendia. Sagarraren parteren bat?  

Kazetaria. Kizkia da. Sagarra jasotzerakoan badakizue makilek edukitzen dutela iltze bat… 

Aitziber Garmendia. Bai.  

Kazetaria. Ba horri deitzen zaio kizkia. 

Aitziber Garmendia. Kizkia. Bale. 

Kazetaria. Eta bukatzeko, dolarea.  

Aitziber Garmendia. Dolarea bai.  

Jon Plazaola. Dolarea, bai. Hortxe. Bai.  

Aitziber Garmendia. Hori da, bai, raka-raka-raka egiten den lekua.  

Jon Plazaola. Raka-raka-raka egiten den lekua. Bai.  

Kazetaria. Suspentsoa.  

Jon Plazaola. Sagardoaren hotela, hori bai dela… 

Aitziber Garmendia. Suspentso bat? Baina kristorena!  

Jon Plazaola. Bueno, baina hala ere, hala ere, eskerrik asko, ze(ren) denboraldi honetarako eman diguzue holako jakinduria puntu bat… 

Aitziber Garmendia. Bai.  

Kazetaria. Eta orain sagardotegira zoazte, eta egin ezazue badakizuela bezala. 

Jon Plazaola. Hori da. Jendearen aurrean ondo geratzeko.  

Aitziber Garmendia. Bai.  

Kazetaria. …mozolua eta manttoni… 

Aitziber Garmendia. Sartuko gara mozolua eta manttoni eta… 

Jon Plazaola. Hau inondik ere potzoloarena da. Hau…  (barreak) 

Kazetaria. Eskerrik asko bioi.  

Aitziber Garmendia. / Jon Plazaola. Zuei.    

C1
2023-01-12
30096720
2769