Zer behar da jendaurrean lan egiteko?

Asko dira jendaurrean lan egiten duten pertsonak: dendariak, osasun-langileak, harreragileak, saltzaileak, zerbitzariak, gida turistikoak... Lanpostu oso ezberdinak izanik ere, badute zerbait komunean: bertan aritzeko baloratzen diren ezaugarriak hain zuzen ere.

Jendaurrean lan egiteko eskatzen edo baloratzen diren baldintza horiei buruz aritu da Amaia Zubizarreta Euskadi Irratiko Amarauna saioan.

Audioa osorik entzun nahi izanez gero, hemen klikatu. 

 

 

 

 

 

Irudia: Dizzy Roseblade, Pixabay.

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Jendaurrean lan egin. Aurrez aurre pertsonekin lan egin.

Zer hartzen dute kontuan. Zeri erreparatzen edo begiratzen diote, zer hartzen dute aintzat.

Are gehiago. Zer esanik ez, oraindik gehiago. 

Gaitasun pertsonalak. Norberaren trebetasunak, abilezia, jakintza...

Bai ala bai. Nahitaez, ezinbestean. 

Erraz asaldatu daiteke. Erraz jar daiteke urduri, aisa larritu daiteke.

 


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria. Ba jendaurrean lan egin behar duten lagunak kontratatzen eta aukeratzen aritzen da Amaia Zubizarreta. Bera da ieTeam aholkularitza-enpresaren Donostiako selekzio-arduraduna. Amaia, egun on.  

Amaia Zubizarreta (ieTeam). Egun on.  

Esataria. Zuengana jotzen duten enpresek zer hartzen dute kontuan jendaurrean lan egiteko? 

Amaia Zubizarreta. Orokorrean, edozein hautaketa-prozesu martxan jartzen dugunean, eta, eta bezero batekin kontaktuan jartzen garen momentuan, bueno, bi bloke edo bi, bi aspektu (alderdi) hartzen ditugu kontuan, ez? Alde batetik, ezagutza teknikoak, ez?, ba postuan postuko… Ba batzuk izango dira ezagutza tekniko espezifiko batzuk, baina gero baita ere, eta kasu honetan jende-aurrean lan egiteko lan bat baldin bada are gehiago, ba asko baloratzen dira gaitasun pertsonalak eta, eta konpetentzia pertsonalak, orokorrean.  

Esataria. Zein konpetentzia motari buruz ari gara hitz egiten?  

Amaia Zubizarreta. Alde batetik, bai ala bai pertsona horrek izan behar du komunikatzeko erraztasuna edo komunikatzeko gaitasuna. Hau da, gauzak erraz, eta argi eta koherentzia batekin transmititzeko, kontatzeko gaitasuna. Hor barruan sartuko genuke entzuten jakitea, ez?, edo entzuteko gaitasuna izatea. Bestalde, bueno ba,  enpatia izatea baita ere eskatzen da, beharrezkoa da. Horrekin lotuta, oso lotuta, dago pazientzia izatea eta autokontrola izatea. Erraz asaldatu daiteke edo erraz erreakzionatu dezakegu ba parean daukagun pertsona batek [bat] modu txarrekin zuzentzen bada gu, gugana, edo bueno… Holako egoeretan arnasa, arnasa hartu  sakon, eta zure lekuan mantentzea beharrezkoa izaten da. Eta gero, azkenik, da noski bueno ba, orokorrean jarrera positibo batekin lan egitea, irrifar (irribarre) batekin lan egitea… Denok nahiago dugu parean daukagun pertsona bat gugana zuzentzen bada, aurpegian irrifar bat marraztuta baldin badauka, nahiago dugu. Bai, jatorragoa irudituko zaigu pertsona, pertsona hori, eta noski, edukazioa izatea, ez? 

Esataria. Fisikoa ez duzu aipatu.  

Amaia Zubizarreta. Aber! Kontuan hartzen da fisikoa. Fisikoa eta adina talde igualean (talde berean) sartuko nituzke. Enpresa orok publiko konkretu bat dauka, sektore konkretu bati loturik egongo da… Orduan, guzti horrekin koherentzia bat mantendu behar du pertsona aurrean dagoen hautagai honek. Bai? Orduan… 

Esataria. Adibidez, esan nahi duzu jende gaztearen arropa saltzen duten denda batean ba eskatuko dutela pertsona gazte bat agian, eta kontrakoa?      

Amaia Zubizarreta. Hori da. Hori da.  

Esataria. Eta fisikoari dagokionez, sumatzen duzue batzuetan diskriminaziorik? Ba agian enpresa batzuetan esaten dutelako “ba nahi dugu pertsona gihartsu bat…  

Amaia Zubizarreta. Um. 

Esataria. Edo nahi dugu argala, ez dugu lodirik nahi. Edo nahi dugu ilea duen gizon bat edo ez dakit nolako begiak dituen emakume bat”. Horrelakoak sumatzen dituzue hautaketa–prozesuetan? 

Amaia Zubizarreta. Ez. Ke ba! (Ba ez!). Ez. Ez.   

B1
2022-11-21
29868863
00:03:08
831