BookTok, irakurzaletasuna bultzatzeko

TikTok aplikazioak arrakasta handia du, bereziki gazteen artean. Denetariko gaiei buruzko bideo motzak topa daitezke bertan. Liburuei buruzko gomendioak egiteko atala ere badu, BookTok.

TikTok-en barruan #booktok jarrita liburuen gomendioen bideoak aurkituko ditugu. Gaztea irratiko Gu saioko pasarte honetan horri buruz ari zaizkigu.

 

 

 

 

Argazkia: Natalie Voy (Pixabay) moldatua

HIZTEGI LAGUNGARRIA

TikToken gailentzen diren bideoen artean. TikToken nagusi diren bideoen artean.

Bota ahal dituzu hiru ordu. Pasatu, igaro ditzakezu hiru ordu.

Beste erabilera bat eman. Beste zerbaiterako erabili, ohikoaz gain beste modu batera erabili.

Gazte-jendea mugitzen dela gehienbat TikToken. Gazteak ibiltzen dira gehienbat TikToken.

 


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Alain Perez esataria. Maite, arratsalde on.

Maite Garmendia esataria. Arratsalde on, bikote. Ba bai, tendentzia berri baten inguruan berba egitera (hitz egitera) goiaz (goaz), eta horretarako TikTok-era joango gara bertan sortu delako. Dakizuen moduan TikToken gailentzen diren bidixioen (bideoen) artean, ba challengeak (erronkak), dantzak, tontokeria asko erakusten dituzten bidixioak (bideoak) dira, ez?, eta pertsona asko, ba TikToken aurka doiaz (doaz) ba halako edukiak eta, azkenean denbora asko kentzen deuskuzelako (digutelako).

Alain Perez. Bai.

Maite Garmendia. Ez dakit zuei pasatzen zaizuen baina sartzen zarie (zarete) TikTokera edo, adibidez, Instagrameko reels-etara (Instagrameko bideo motzetara) eta bota ahal dituzue hiru ordu bertan.

Alain Perez. Bai. Infinitua da.

Maite Garmendia Infinitua. Ba, badago komunitate bat beste erabilera bat emon deutsola (eman diena), TikTokeko bidixioeri (bideoei), eta horretarako, adi, BookTuk sortu dabe (dute).

Alain Perez. BookTuk.

Maite Garmendia. BookTuka, baina TikToken barruan, bale? Gauza da zertan datzan Book Tuk, Book Tuk-aren mobida (mugimendu) hau. Ba izenak esaten daben (duen) moduan, ez?, ba liburuekin dauka lotura…

Alain Perez. Eta tukuekin.

Maite Garmendia. Ai! Gure tukuak?, e, Alain.

Ibon Fernandez esatearia. Itxoin. Tok zer idazten da?: t-o-k ala t-u-k?

Maite Garmendia. Ez. TikTok moduan ba…

Ibon Fernandez. Orduan, BookTok izango da.

Maite Garmendia. BookTok, BookTok. BookTuk nabil esaten?

Alain Perez. Ari nintzen pentsatzen: BookTuk…

Maite Garmendia. BookTok.

Alain Perez. Zer da Thailandako tuk tuk bat edo…?

Maite Garmendia. Ez. BookTuk. BookTok. Jesus! Urtengo jata (Irtengo zait), ba ez! BookToka. Bueno ba, liburuekin dauka... Ni ere banoia bigaz (banoa zuekin biekin)… lotura. Eta komunitate honek ez dabe (ditu) bakarrik liburuak gomendatzen eta halakoak. Laburpenak egiten dituzte, idazlearen inguruko bitxikeriak kontatu, idazkeran inguruko gomendioak eta gauza gehiago ematen dituzte, eta interesantea da ze azkenean TikTok bada mundu bat gazteendako (gazteekin) lotuta dagoena…

Alain Perez. Bai.

Maite Garmendia. Gazte-jendea mugitzen dela gehienbat TikToken. Ba flipantea (demasa) da, ze gazteek zein helduek sortzen duten komunitate honen barruan, ikerketa baten arabera, erabiltzaileen % 67a 25 urtetik beherakoak direla.

Alain Perez. E!

Maite Garmendia. Así que… (Beraz), badago hor mugimendua.

Alain Perez. Hor dago gure nitxoa baita ere. Gure publiko interesgarria hor daukagu, Gazteakoa…

Ibon Fernandez. Zer esan nahi duzu? Entzule zaharrak ez zaizkigula interesatzen?

Alain Perez. Ez baina..

Maite Garmendia. Baina mobida (kontua) hori da, ez? Azkenean… Esaten dabe (dute) beste ikerketa batzuek eta jende, ba gazte-jendeak azkenean ez daukala halako itxura irakurtzeko eta.. Ba honek egin dutena (duena), BookTok honek egin dutena [duena] azkenean holako komunitate berri bat sortu TikToken eta bertan gazte-jendeari eta ez hain gaztea den jendeari ba halako bidixuen (bideoen) bitartez ba liburuak gomendatu eta irakurtzera bultzatu, ez?

Alain Perez. Ba oso ondo.

Maite Garmendia. Eta nik uste dut bastante (nahiko) interesantea dela. Jende askok bai, esaten dau (du): “ YouTuben badago jendea halako bideoak egiten dituela [dituena], ba liburuak gomendatzen eta hola”, baina honek be (ere) bai, ba aro berri batean sartu garenez, moldatu dira Tik Tokeko mobida honetara, eta bertan partekatzen dabe (dute) mobida guztia.

Alain Perez. Ba begira, hau da iraultza bat, hau da mugimendu bat BookTok izenekoa,…

Maite Garmendia. BookTok.

Alain Perez. TikTok-en Tok hori hartu...

Maite Garmendia. Hori da.

Alain Perez. Eta BookTok sortu dute. Eta hor jendea hori ari da halako liburuak eta proposamenak gomendatzen.

Maite Garmendia. Eta guay (bikain) dago be (ere) bai ze azkenean egile edo idazle berrientzako be (ere) bai beste erakusleiho bat sortu dabe, ez? (dute, ez?).

Ibon Fernandez.  Eta nik nahi baldin badut Maite Garmendia…

Maite Garmendia. Bai, esan!

Ibon Fernandez. BookToken sartu? Zer, zer egin beharra daukat?

Maite Garmendia. Ba hashtag booktok (#booktok) jarri…

Ibon Fernandez. A, hashtag (traola) erabili eta kito.

B2
2022-07-11
29651475
00:03:40
2331