detalle dokuteka-generico-fitxa

Euskaraz ikasteko aukerarik ez da Iparraldean

Frantzian hizkuntza gutxituak babesteko onartutako legea albiste ontzat jotzen duen arren, Iparraldean goi-mailako ikasketak euskaraz egiteko dauden zailtasunen erradiografia egin du Maddalen Arzallusek.

Bertsolariaren iritziz, zailtasun horiek ondorio latzak dakartzate euskararentzat eta baita Ipar Euskal Herriko ikasleentzat ere.   

 

Jatorrizko bideoa helbide honetan duzu entzungai. 

 

Hiztegi lagungarria 

Hizkuntza gutxituok. Hizkuntza gutxitua da herrialde edo lurralde batean biztanle gutxienek hitz egiten dutena.  

Legeak eman digu nolabait babesa. Legeak eman digu nolabaiteko babesa, babestu gaitu,  neurri batean, behintzat.  

Lizeoa bukatuta. Ikasleek Batxilergoa bukatutakoan.   

Toulousera. Toulouse hirira. Euskaraz, Tolosa. 

Bordelera. Bordeaux hirira. Euskaraz, Bordele.  

Ikasle balido ugari. Balekoak diren ikasle asko.  

Bidea errazteko Iparraldeari. Samurtzeko bidea Ipar Euskal Herriari.   

Hemen badira doktoretzak. Hemen eskaintzen dira doktoretza- edo doktorego-ikastaroak.   

Horrenbeste euskaldun ezin dira galdu. Bertso-bukaera hau ulertzeko, Maddalenek aurreko bertsoetan esandakoa hartu behar da kontuan. Alegia, Hego Euskal Herriak Iparraldeko ikasleei Hegoaldean goi-mailako ikasketak euskaraz egiteko bidea erraztuko balie, hauek ez lirateke Frantzia urrunera joango. 

 

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

1) 

Hizkuntza gutxituok 

nolako sorpresa,  

legeak eman digu 

nolabait babesa.  

Baina hemen hasten da, 

etzazue (ez ezazue) pentsa,  

(e)ta aldatzea ez da 

izango erraza. 

Baina hemen hasten da,   

etzazue (ez ezazue) pentsa,  

euskaraz ikasteko 

aukerarik ez da.  

 

2) 

Lizeoa bukatuta  

horrekin batera 

hamarretik bederatzi 

doaz ikastera 

Frantzia urruneko 

eskola batera,  

Toulousera, Parisa,  

edo Bordelera,  

Frantzia urruneko 

eskola batera 

(e)ta erdiak ez dira 

itzultzen etxera. 


3) 

Nik eskatu nahi diot 

Hegoaldeari 

errektore, irakasle  

eta agintari,  

hezkuntzan behintzat mugak 

jartzeko dantzari  

han badira ikasle 

balido ugari; 

hezkuntzan behintzat mugak  

jartzeko dantzari, 

bidea errazteko  

Iparraldeari.  

 

4) 

Unibertsitateak 

hemen badauzkagu,  

badira doktoretzak  

master eta gradu.  

Euskaraz ikasteko 

aukerarik badu  

informazioa (e)ta  

laguntza behar du; 

euskaraz ikasteko 

aukerarik badu  

horrenbeste euskaldun  

ezin dira galdu.    

detalle2

Dokuteka

B2
2022-02-07

x61pRelaContWAR

29147472
02:51

x61pViewCountWAR

3207

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR