Ellen Swallow zientzialariaren arrastoan
Elhuyarreko Ana Galarraga zientzialariak beste zientzialari eta ikerlari bat ekarri digu "Ahoz Aho" saiora, XIX. mendeko irakasle, ingeniari eta kimikan doktore Ellen Swallow estatubatuar feminista. Jende askoren bizimodua hobetu zuen Swallowek bere ikerketekin.
Zientzia ia guztiz gizonen eskuetan zegoen sasoi batean nabarmendu zen aitzaindaritzat jotzen den emakume hau eta gizakien elkar-ekintzan jarri nahi izan zuen fokoa, ardura gurea ere badelako.
Jatorrizko bideoa helbide honetan duzu ikusgai.
Hiztegi lagungarria Aitzindari erabatekoa izan zen. Bere garaian, bera izan zen lehena kimikaren esparruan hainbat gai jorratzen. Emakumeok kimika apur bat jakin behar dugu. Emakume + ok (plural hurbila). Hitz egiten ari dena ere emakumea dela adierazteko: “Emakumeok jakin behar dugu”; izena plural hurbilarekin eta aditza lehen pertsona singularrean. Asko kostata lortu zuen. Asko saiatuta, ahaleginduta lortu zuen. Zientzia etxeetara eramanez... Nola? Zientzia etxeetara eramanez, eramanda… Moduzko esaldia. Gaizki dago * Zientzia etxeetara eramaten gizarte hobe baterako bidea egin zuen. Ura etor zedin kondizio minimo batzuekin, ez? Ura gutxieneko baldintzak zituela etor zedin, etortzeko edo etortze aldera. Komunak zenbatero garbitzen zituzten. Zein zen komunak garbitzeko maiztasuna. Berak gizakien elkar-ekintza horretan nahi zuen jarri fokoa. Berak gakoa edo giltza gizakien arteko elkar-ekintza horretan zegoela uste zuen. Hau, zientzialaria den legez, ondo prestatuta dago. Hau, zientzialaria denez, ondo prestatuta dago. |
Ana Galarraga (Elhuyar). Beste behin ere oso aldizkari, nik uste, mamitsua egin dugula, eta istorioaren protagonista da Ellen Swallow. Eta emakumezko hau, bueno, aitzindari erabatekoa izan zen ikuspegi askotatik, baina bueno, irakurriko dizuet lehenengo esaldia, pixka bat ikusteko zer, zer emakume-mota zen, eta esan zuen 1879an, New Yorken: “Emakumeok kimika apur bat jakin behar dugu autodefentsa gisa”.
Eta bueno ba, ez zuen hori alferrik esan. Bada, berak kimika ikasi nahi zuen. Asko kostata lortu zuen, bada, emakumezkoak onartzen zituen eskola batean sartzea lehenengo. Ja 26 urte zituen ordurako. Baina dirua bildu behar zuen, lana eginez eta abar lortu zuen eta gero, ba, lanerako inork ez zion aukerarik ematen. MITra jo zuen, MIT (Massachusetts Institute of Technology)
edo bueno, Massachusetts-eko Teknologia Institutua ospetsua zen garai hartan, eta gaur egun ere jarraitzen du izaten. Emakumezkorik ez zegoen eta onartu zuten. Eta izan zen urte askotan emakumezko bakarra. Ez zioten utzi doktoretza egiten, ze kimikari bat MIT-n, kimikan doktore izango zena, lehenengoa emakumezkoa izatea; hori ez. Baina utzi zioten Emakumezkoen Laborategia sortzen, eta bera izan zen irakasle 600 emakumerena.
Ilaski Serrano aurkezlea. Pentsa!
Ana Galarraga. Eta ematen zizkien kimikako, biologiako eta mineralogiako klaseak. Baina ez horrela, gauza teoriko bat, jakintza, besterik gabe, edukitzeko. Hori ere bai, e! Baina ezagutza, ba hori, autodefentsa bezala…
Ilaski Serrano. Filosofia ikaragarria delako, esate batera…
Ana Galarraga. Bai. Bai. Bai.
Ilaski Serrano. Zientzia etxeetara eramanez…
Ana Galarraga. Bai.
Ilaski Serrano. Gizarte hobe baterako bidea.
Ana Galarraga. Bai. Bai. Bai.
Ilaski Serrano. Emakumeak sukaldeetan, esate baterako.
Ana Galarraga. Hori da.
Ilaski Serrano. Elikadurarekin zerikusia daukaten gauzekin.
Ana Galarraga. Bai.
Ilaski Serrano. Zer egin hau dena hobetzeko?
Ana Galarraga. Hori da. Bai.
Ilaski Serrano. Gizateria hobetzeko.
Ana Galarraga. Adibidez, esperimentuak ikusteko kanela-hautsak zer zeukan eta ikusi zuten kaoba zeukala edo paperek, paretatakoak, artsenikoa zeukatela. Ura, iturriko ura zetorrela poluituta eta horri esker, Massachusetts osoko ur-horniduraren kalitatea neurtu eta jarri zituen araudiak, sortarazi zituen ba ura etor zedin kondizio minimo batzuekin, ez?, osasunaren mesedetan. Eta urarekin bezala, aireztapena. Pentsa, gaur egun ere zer garrantzitsua! Lehen esaten ari ginena, eskoletan, ez? Eskoletan neurtu zuen aireztapena, higienea, komunak zenbatero garbitzen zituzten, lur-zorua…
Ilaski Serrano. Ekologia kontzeptua Estatu Batuetara eraman zituen [zuen].
Ana Galarraga. Baita.
Ilaski Serrano. Esate baterako. Ingurumena eta osasunean daukan eragina, eta abar eta abar.
Ana Galarraga. Bai. Eta hor bere ekarpen handiena izan zen guk espezie bezala nola eraldatzen dugun ingurumena eta horrek zer ondorio dauzkan gugan. Eta iruditzen zitzaion ardura-fokoa hor jarri behar zela. Ze ulertzen zuten bezala ekosistemak eta ikertzea zela, bada, animaliak eta landareak eta bizidunak nola bizi diren, bada, beren ingurune basatian. Eta ez. Berak gizakien elkar-ekintza horretan nahi zuen jarri fokoa, ardura ere gurea delako. Aitzindari guztiz.
Ilaski Serrano. Nutrizio-esku-orriak sortzen, sarean dagoelako, eta irakurtzeko moduko albistea da.
Ana Galarraga. Eta, eta bizitzeko legea ere bai.
Ilaski Serrano. Janaria.
Ana Galarraga. Legea.
Ilaski Serrano. Ariketa fisikoa, dibertsioa, loa eta lana.
Ana Galarraga. Horixe!
Ilaski Serrano. Betetzen dozuz (dituzu) denak?
Ana Galarraga. Nik bai. Bai. Bai. Bai. Bai. Bai.
Ilaski Serrano. Janaria, ariketa fisikoa? Maite Goñi?
Ana Galarraga. Bai. Pixka bat egiten ditut. Dantza…
Maite Goñi irakaslea. Nik, bueno, esango dugu, (ehuneko) 50a baino gehixeago.
Ilaski Serrano. Dibertsioa, loa eta lana. Hori bai.
Maite Goñi. Loa batzuetan, loa batzuetan ez, ez hainbeste. Baina bueno, bai, besteak saiatzen gara behintzat; ariketa falta zait, asko, azkenaldian.
Ilaski Serrano. Nik denak. Nik denak. Hau, zientzialaria den legez, ondo prestatuta dago.
Algoritmoen gaiari buruz hitz egingo dugu. Hau oso interesgarria da, Maite.
Maite Goñi. Nik esan nahi nuen, Ilaski, horren harira, zer pena ez dagoela pelikula bat andre honena, adibidez.
Ana Galarraga. Bai.
Maite Goñi. Niri gustatuko litzaidake pila bat ikustea zer zailtasun bizi behar izan zituen lehenengo pertsonan, bada, izateko lehenengo emakumea, bada, gizonezko(en) mundu horretan, ez?
Ana Galarraga. Bai. Bai. Bai.
Maite Goñi. Zoragarria izango zen hori ikustea.