Tximisten aurrean

Gizakia beti saiatu da naturaren fenomenoak ulertzen. Horretarako sineskerietara jo da sarritan eta zientziara beste askotan. Gertatu ohi da, ordea, sineskeria eta zientzia azalpenetan bat ez etortzea.

Tximistei eta tximistorratzaren asmatzaileari buruzko xehetasunak Euskadi Irratiko Zientzia Gosaritik hartutako audio-pasartean.  

 Audioa osorik entzun nahi baduzu, sakatu hemen

 

 

 

 

Argazkia: Ron Rev Fenomeno, Pixabay

 

Hiztegi lagungarria

Gaur ez dugu ekaitz-girorik. Gaur ez dugu ekaitza izateko baldintzarik.  

Urtean 16-17 milioi ekaitz artean izaten direla. Urtero 16 milioi eta 17 milioi, tarte horretan dabilela ekaitz-kopurua, alegia.  

Ikaragarri esan nahiko du. Kopuru oso, baina oso-oso handia adierazteko, “ikaragarri” hitza erabiltzen dira. Badira beste batzuk: izugarri, sekulako…  

Hori ere bakarren batek asmatuko zuela. Hori ere norbaitek asmatuko zuela, alegia. 

Oraindik(an) ulertzeke zegoen elektrizitatearekin. Garai hartan oraindik ez zekiten tximistak elektrizitatearekin zerikusia zuela.  

Erakarri egiten zuela. Alegia, kometa zegoen tokiraino hurbildu zuela kometak tximista.   

Segurtasun-baldintza batzuk bermatzen.  Konfiantza ematen duten segurtasun-baldintza batzuk lortzen.  

Jainkoak egina zen. Jaungoikoak egindakoa zen.  

Kanpaien bidez. Kanpaiak erabilita edo erabiliz.    

Hil zirela tximista batek jota. Nola hil ziren?: tximista batek jota.  

Tximistak urrundu nahian. Tximistak urruntzeko asmoz.  

 


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Off ahotsa. Goiz Kronikan, Zientzia Gosaria, Idoia Mujika.  

Igotz Alkorta esataria. Tarte honetan bare-bare aritu ohi gara kontu-kontari. Baina gaur (trumoi-hotsa) gaur ekaitzak hizpide, Idoia Mujika, Materiaren Fisika Zentroko Komunikazio eta Dibulgazio arduraduna. Egun on, Idoia.  

Idoia Mujika, Materiaren Fisika Zentroko Komunikazio eta Dibulgazio arduraduna. Egun on.   

Igotz Alkorta. Badator ekaitza: izen hori jarri diozu gaurko tarteari. Egia esan, gaur ez dugu ekaitz-girorik une honetan, baina hasteko datu bat, deigarria egin zaidana. Urtean 16-17 milioi ekaitz artean izaten direla Lur planetan.  

Idoia Mujika. Ni ere zuri (txuri) gelditu naiz.  

Igotz Alkorta. Horrek egunean ikaragarri esan nahiko du. 

Idoia Mujika. 44 mila… 

Igotz Alkorta. ekaitz…  

Idoia Mujika. ekaitz…  

Igotz Alkorta. Egunero Lur planetan. 

Idoia Mujika. Bai. Tximistak zenbatuko bagenitu, 100 tximista inguruk jotzen baitute Lurra segundo bakoitzean.  

Igotz Alkorta. Aipatu dugu, baina orain lasaiago bizi gara hiriguneetan tximistorratzei esker. Tximistorratzak, gaztelerazko “pararrayosak”. Eta hori ere bakarren batek asmatuko zuela pentsatu dut, Idoia.   

Idoia Mujika. Benjamin Franklin. Jartzen baduzue izena Googlen, beti azaltzen da marrazkitxo bat, eta gizon bat kometa batekin jolasten. Eta ba, kometa horrekin egiten ari zena zen justu ba zuk aipatu duzun tximistorratza asmatu. Ze(ren) bere garaian ez zekiten zein zen tximistaren natura. Bueno, askoren ustez Jainkoarekin… 

Igotz Alkorta. Nola funtzionatzen zuen, alegia.  

Idoia Mujika. Bai. Eta inondik inora ez zegoen lotuta elektrizitatearekin. Baina oraindik(an) ulertzeke zegoen elektrizitatearekin. Baina berak aurreikusi zuen tximistak fenomeno elektrikoak zirela, eta frogatu nahian bere burua… 

Igotz Alkorta. Arriskuan jarri zuen.  

Idoia Mujika. Bai. Filadelfian bizi zen. Bera, 1752. urtean gaude, ekainaren 15ean. Aditu zuen tximista zetorrela, atera zen bere kometarekin, kometa metalezko bi makilekin eginda zegoen, zetazko haritxo bat zeukan lotuta, eta zetazko haritxo horren bukaeran giltza bat zegoen. Eta berak frogatu zuen, kometa hori hegaz (hegan) atera zuen…  

Igotz Alkorta. Erakarri egiten zuela.  

Idoia Mujika. Eta erakarri egin zuela tximista, eta tximista hori, gainera, zuzendu egin zela giltzaraino. Eta orduan ja(da) sinestu zioten. 10 urte pasa zituen esperimentua diseinatzen, eta benetan segurtasun-baldintza batzuk bermatzen, nire ustez gaur egun…  

Igotz Alkorta. Onartuko ez liratekeenak.  

Idoia Mujika. Ez.  

Igotz Alkorta. Nolabaiteko arriskua hartu zuela, alegia.  

Idoia Mujika. Benetan zientzialaria izatea garai horietan, bazeukan meritua, e! O sea… (alegia) 

Igotz Alkorta. Guk eskerrak eman behar dizkiogu tximistorratzak… 

Idoia Mujika. Dudarik gabe. Dudarik gabe.  

Igotz Alkorta. Berari esker dauzkagulako. Ze(ren) bitxikeria historikoa ikusi dut… Garai batean, zuk esan duzu, dena Jainkoak egina zen. Kanpaien bidez uste zela tximistak urrundu egingo zirela. 

Idoia Mujika. Uxatuko zirela.  

Igotz Alkorta. Edo uxatu egingo zirela eta Frantzian 1753 eta 1786 artean, justu Estatu Batuetan Benjamin Franklin tximistorratza asmatzen ari zen urte horietan kanpaiak jotzen ari ziren 103 kanpandorreko langile hil zirela tximista batek jota. Beraz, zientziagan sinestea beste behin ere…  

Idoia Mujika. Baina Aitaren eta Semearen… Benetan, e! O sea… (alegia) 

Igotz Alkorta. Bai.  

Idoia Mujika. Kanpandorrera joatea tximista uxatzeko! 

Igotz Alkorta. Gainera, justu uste horrekin. Eta…  

Idoia Mujika. Bai. Bai. Normal. Baina Klaro… 

Igotz Alkorta. Kanpaiak [kanpaiek] urrunduko zutela, eta pentsa! 

Idoia Mujika. Justu izango zen herri guztiko lekurik arriskutsuena.  

Igotz Alkorta. Bai. 50 urtean 103 kanpandorreko langile hil zirela soilik Frantzian, tximistak urrundu nahian.  

B2
2021-09-30
28762636
00:03:16
878