Nola jantzi ekitaldi batera gonbidatzen bagaituzte?
Ekitaldi baterako gonbidapena jasotzen dugunean, askotan hori izaten da lehenengo galdera: “Zer jantziko dut?” Jokin Ayerregaray moda-adituak aholku batzuk utzi dizkigu Euskadi Irratiko Baipasa saioan.
Ekitaldi batera gonbidatuta bazoaz, hutsik ez egiteko gomendioak entzungo dituzu hurrengo audio-pasartean.
Irudia: Pxfuel (CC0)
HIZTEGI LAGUNGARRIA Zurrunegia dela uste dut. Gogorregia edo lakarregia dela uste dut. |
Jokin Ayerregaray moda-aditua. Arratsalde on.
Esataria 1. Toldo bateko oihala aproposa izan al liteke ezkontza bateko soinekoa egiteko?
Jokin Ayerregaray. Soinekoa egiteko, adibidez, zurrunegia dela uste dut, baina traje bat egiteko zergatik ez?
(barreak)
Esataria 1. Bai. Ze(ren) gaur hain zuzen ere zurekin hori egingo dugu. Ekitaldi baterako gonbidapena jasotzen dugunean, askotan hori izaten da lehenengo galdera, ezta?: “Zer jantziko dut?” Gaurkoan, ekitaldietarako aproposak diren look-ak (janzkerak) edo arropari buruz hitz egingo diguzulako.
Jokin Ayerregaray. Bai. Hori da, ze(ren) horrelako gonbidapen bat jasotzen dugunean ez?, gure irudiari garrantzi handia ematen diogu eta gure bertsio hoberena, ez?, edo dotoreena erakutsi nahi dugu, baina askotan gure estilotik edo gure konfort-eremu horretatik eta baita gu geu garen horretatik urrundu egiten gara, ez? Asko idealizatzen ditugu kanpotik dauzkagun irudiak edo erreferente horiek, eta askotan ba ez da oso zuzena hartzen dugun bide hori. Nik horrelakoetan egiten dudana da pentsatu: “Ni nola janzten naiz normalean?” Eta horren bertsio dotore bat bilatuko dut. Eta entzuleak ere hori egitera gonbidatzen ditut ze(ren) bueno, hori da nik uste zeure burua ondo ikusi eta ispilu aurrean jartzen zarenean errekonozitzeko (ezagutzeko) modua, ze(ren) egin dezakezun gauza okerrena da kristoren look-a pentsatu, zortzi buelta eman, ezkontza-egunean jantzi, eta esan: “Nora noa ni horrela?”.
Esataria 2. Egin dezakezun gauzarik okerrena aipatu duzu. Aipatuko ditugu akats gehiago, ze(ren) beharbada horrela ikasiko dugu. Zein da gehien errepikatzen den akatsa?
Jokin Ayerregaray. Badago akats nagusi bat, eta geroz eta gehiago ikusten da ekitaldietan, eta da pentsatzea gonbidapena jasotzen duzun momentutik zu zarela ekitaldi horretako protagonista.
(barreak)
Jokin Ayerregaray. Eta aizu, gonbidapen bat baldin badaukazu argi eduki behar duzu zu gonbidatua zarela eta eman dizun hori dela protagonista. Eta orduan, saiatu behar gara look bat osatzen, baina bueno, del montón (arrunta) esaten dena, ez?, ez destakatzeko (nabarmentzeko), baizik eta bueno, txukun eta zu dotore ikusteko baina ez izateko deigarriena.
Esataria 2. Eklipseak orduan zeruan bai, baina…
Jokin Ayerregaray. Ez dira oso komeni. Ez. Ez.
Esataria 2. … horrelako ekitaldietan ez.
Esataria 1. Horrelakoetan zer egin behar dugun look-arekin asmatzeko nola saihestu ditzakegu aipatu berri ditugun akats horiek?
Jokin Ayerregaray. Bueno ba, orain egia da badagoela oso modan gonbidatu perfektuaren ideia hori, ez? Eta berehala sarean ikertzen hasten garenean look-ak bilatzeko, ze(ren) hori denek egiten dugu, ez?, berehala topatuko dituzu instagram eta blog pila bat: invitada perfecta, invitada trendy…(gonbidatu perfektua, gonbidatu modakoa) Zer gertatzen da? Mundu guztia saiatzen dela hemen dauden look-ak errepikatzen edo erreplikatzen, ez? Eta uste dut ez dagoela hori egitea baino akats zabalduagorik. Zergatik? Kontu hauetan topatzen ditugun erreferentzia guztiak, edo modeloak dira edo dira soineko horiek jantzi eta instagramerako look bat osatu duten influentzerrak.
Zer gertatzen da? Hori gure bizitza errealera eramaten dugunean ez duela funtzionatzen, ze(ren) jantzita dauzkan takoiak ez dira oso erosoak, soinekoa ez dago pentsatuta ezkontza batean bezala 12 orduz jantzita eramateko, ez digu arnasten uzten…
Orduan, horrelakoetan kontuz ibili behar dugu, ze(ren) irudietan ikusten dena askotan ez dator errealitatearekin bat. Eta bai, oso dotorea da baina ez da guk behar duguna. Eta beste kontu bat da ere kultura-kontuak ere piska bat ohartu behar gara badaukala garrantzia. Zergatik? Ezkontza bat Madrilen, ezkontza bat Sevillan edo ezkontza bat Donostian ez da gauza bera. Eta kasu honetan horrelako kontuak ba asko Andaluziako ezkontzen kulturan edo Madrilgo ohituretan daude oinarrituta, eta zer gertatzen da? Ba hemen, egokitu behar duzula zu zoazen ekitaldi horretara. Orduan, zuk erreferente bat bilatzen baduzu benetan gustatu zaizuna, saiatu hori zure erosotasunera eramaten. Hasteko, probatu beti gauzak, o sea (alegia) probatu look osoa etxean… Zapata berriak erosten badituzu, ez jantzi lehenengo aldiz soinekoarekin ezkontza-egunean… Takoidun zapata infinitu batzuk jartzen badituzu, jostorratz-takoia daukaten horietakoak, bai, argazkian oso polita gelditzen da, bai, baina, adibidez, ezkontza jardin (lorategi) batean bada ez dituzu 3 pausu emango.
Esataria 1. Jokin, emakumeei buruz hitz egin dugu, baina gizonen kasuan zer dago modan?
Jokin Ayerregaray. Ba bueno, moda asko aldatzen ari da kasu honetan, ez? Eta nik gomendatzen dudana da beti zure eguneroko estilo horretara egokitzea, ez? Ba adibidez, ez badugu egunero alkandorarik erabiltzen edo zapatarik, ez erosi batzuk egun horretarako, ze orain joera da gainera trajearekin, edo kamiseta bat jartzea edo deportibak (kirol-oinetakoak). Orduan, hori zureganatu eta aprobetxatu. Aizu, inork ez dizu ezer esango.
Esataria 1. Jokin Ayerregaray, eskerrik asko.
Jokin Ayerregaray. Ondo izan.