Zer naiz: mutila, neska...?

Nerea Rodriguezek bermeotarrak bere testigantzaren berri ematen digu Euskadi Irratiko "Faktoria" saioko elkarrizketa honetan. Nerabezaroan bazuen galdera bat erasaten ziona: “Zer naiz ni?: mutila, neska...”. Galdera horren erantzuna nola aurkitu zuen kontatzen digu, besteak beste.

Nerea Rodriguezen trantsizioaren nondik-norakoak hobeto ezagutze aldera, entzun hurrengo pasartea. 

 

 

 

Argazkia: Euskadi Irratia. Nerea Rodriguez Anduiza EITBren Bilboko egoitzan.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria 1. Esther, zer galdetuko diogu Nereari? Gauza asko dauzkagu… 

Esataria 2. Bai. Bai... 

Esataria 1. …galdetzeko, ezta? 

Esataria 2. Bai. Bai. Ze(ren) entzuleei esan behar diet emakume honen indarrak eta poztasunak, ba, orain dela astebete inguru berarekin hitz egin nuenean, guztiz irabazi nindutela. Esan bezala, pasa den astean hitz egin nuen telefonoz berarekin, elkarrizketa prestatzeko. Eta maiteminduta geratu nintzen.  

Esataria 1. Bai.  

Esataria 2. Esan dugu. Bera Nerea Rodriguez Anduiza da, eta bere amarekin batera, Maiterekin batera, etorri da hona, Bilboko Euskadi Irratiko estudioetara. Eta lehenengo gauza galdetu behar dioguna Nereari otsailaren 24a ea urtero ospatuko duen data bat izango den.  

Nerea Rodriguez transexuala. A!, nik bai. Neure bigarren urtebetetze bat le(ge)z (bezala).  

Esataria 1. Zu, berez, noizkoa zara? Zein da zure urtebetetze-eguna? 

Nerea Rodriguez. Ekainak 2.     

Esataria 1. Ekainak 2. Eta beraz, hemendik aurrera ospatuko dituzu bi egun: ekainak 2 eta otsailak 24.  

Nerea Rodriguez. Bai. Bai.  

Esataria 1. Zergatik otsailak 24? Nerea, kontaiguzu. 

Nerea Rodriguez. Opera(t)u izan eustien (zidaten). Nire genitalen operazioa. Aber (ea), ni neska transexuala nai(z). Eta ,ba, genitalen operazioa izan da niretzako nire bizi(tza)ko egunik pozena (pozgarriena). Benetan. Bai. Bai.  

Esataria 2. Azaldu dezagun, entzuleei, jakiteko… Nola hasi zenuen zuk trantsizio hori? Noiz eta nola hasi zenuen? 

Nerea Rodriguez. Eske (Egia esan) ez da egun konkretu (jakin) bat. Aber (ea) ni DBH 3, (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 3) ikasten. O sea (alegia) nik 14-15 urte  gutxi-gorabehera, hormonak eta adoleszentzia Eta ba, zer gustatzen dast (zait), zer ez dast (zait) gustatzen? Ba lehenago “ni homosexuala sentitu izan nai(z)” izan zan (zen), ba ni gizon bat nai(z) eta mutilak gustatzen daste (zaizkit), ez? Eta, ba, ezta? ez? Gero, urte batzuk beranduago, esan zutien (dizudan) lez (bezala), ba, Ameriketara joanintzen, urtebete. 

Esataria 1. Bai.      

Nerea Rodriguez. Neure kabuz. Abentura. Eta ez, ba, dakit: planteatzen hasi zen agian: ba, zer nai(z)  

Esataria 1. Bai.  

Nerea Rodriguez. Ezta? Ez da, hori setsaziñoa (sentsazio hori). Ez zara sentitzen osorik. Zeozer falta dast (zait), zeozer gura (nahi) dot (dut) egin, baina ez dakit zer.   

Esataria 2. Ez dakizu zer den. 

Nerea Rodriguez. Ez. Eta… 

Esataria 1. Zenbat urterekin joan zinen Estatu Batuetara, Nerea? 

Nerea Rodriguez. Zer? Zer?  

Esataria 1. Zenbat urte zenituen?  

Nerea Rodriguez. Lehenengo batxilerra egiten, 16 urtegaz (urterekin) 

Esataria 1. 16 urterekin.  

Nerea Rodriguez. Bai. Bai.  

Esataria 1. Bai. Bai.  

Nerea Rodriguez. Bai. Eta ba hori, lehenengo batxilerra egiten. Eta hola, egun batean gengozan (geunden) egiten nire lagun bategaz (batekin) erosketak, arropa, arropak erosten. Eta ni, es que, jo, honek arropa denak (arropa hauek guztiak) gura dotaz proba (probatu nahi ditut).  Eta egun batean eta denak probatzen hasi izan nahien (nahian). Akordatzen nai(z) arropa hori bat, eta probatu zen niretzako arroparik politena: ni hau nai(z)  

Esataria 1. Hasi zinen nesken eta emakumeen arropak probatzen. 

Nerea Rodriguez. Bai. Bai. Bai. Bai. 

Esataria 2. Eta eroso sentitu zinen soineko horrekin? 

Nerea Rodriguez. Bai. Soinekue (soinekoa) super-istue (oso estua). Hi, txo! Baina ze polita! Uste dot (dut) neska bat nai(z)ela. Ez dakit. Igual. Eta gero, ba inbestigatu (ikertu), informazioa topatu Googlen… Eta gauza asko dagoz (daude) hortik. O sea (alegia) ez da bakarrik neska/mutila; eske (izan ere)  gauza asko dagoz. Orduan, ba igual, eske igual zen neska, igual bai. Ba niri hau  kuadratzen hasi dasten (zitzaidan). Eta ni, o sea (alegia)…  

Esataria 2. Eta Estatu Batuetatik etorri zinenean zuk argi zeneukan: “Ni Nerea naiz”.  

Nerea Rodriguez. Aurretik be (ere) bai. Bai. Bai.  

Esataria 1. Mm. 

Nerea Rodriguez. Urteberrian akordatzen naiz, Estatu Batuetan, kuadratu zen (egokitu zen) laster Urteberri egunean amari kontatzen zaten (nion).   

Esataria 1. A bai? Amari kontatzea. Beti ere amarekin errazago izaten da aitarekin baino, Nerea?  

Nerea Rodriguez. Niretzako bai. Bai. Egongo di(re)z (dira) kasuak. Bai. Niretzako bai.  

Esataria 1.  Eta amak zer esan zizun, Nerea?  

Nerea Rodriguez. Aber ba! Gainera, klaro, 4.000 kilometro e(d)uki  izandu ziren  bion artean. Eta orduan, zelan ahal da izan? Eta aber, ba berak ez dakit zer pentsa zauen (zuen). Baina aber, nik klaro (argi) eduki izan dotan (dut).   

Esataria 1.  Zuk garbi zeneukan. 

Nerea Rodriguez. Bai. Bai. Nik bai.  

Esataria 1.  Eta ebakuntza, operazioa egin nahi zenuela, gainera,  garbi zeneukan hasieratik, Nerea?  

Nerea Rodriguez. Aber, es que hasikeran (hasieran) ez  ez doten (nuen) jakin existitzen zena be [zela ere] ez.   

Esataria 2.  Zuk bakarrik sentitzen zenuen zu neska bat zinela… 

Nerea Rodriguez. Bai. Bai. Ez naiz, ez naiz batere egon informatuta… Jakin izan dudanean transexualak badagozela (badaudela), existitzen zirela, ba ez dut jakin prozesua zelakoa zen. Ez dot (dut) jakin hormonak hartu behar direzela (direla). Edo ez dakit. Ez dakit. Gero bakoitzak deziditzen dau (erabakitzen du) zer egin behar dauen (duen). Egongo da jende transexuala, ez dauena (duena) hartzen hormonak [hormonarik]. O sea, ez dela opera (operatu) 

Esataria 1.  Ez da operatu.  

Nerea Rodriguez. Ez d(a)uelako gure (gura). 

Esataria 1.  Bai.  

Nerea Rodriguez. Orduan.  

Esataria 2.  Eta zu hona iritsi zinenean zure ideiak argi zenituen? 

Nerea Rodriguez. Bai.  

Esataria 2.  Baina informazio asko irakurri duzu gaiaren inguruan, ez? 

Nerea Rodriguez. Bai. Informazio asko topatu izan nuen. Nire aitak eta amak informazio gehiago  izan zauien (zuten). Akordatzen naiz, Naizen elkartea topatu izan dule (dute)  Eta nire gurasoen duda (zalantza) denak erresolbitu izan dauzela eurekaz (direla eurekin), eta ba, hortik aurrera, ba nire aitak eta amak esan zauien (zuten): “Neska?” Ba, benga! 

Esataria1. Aurrera! 

C1
2021-05-10
28227274
04:37
1417