Nork asmatu zuen telefonoa?

Goiko galderari oker erantzuten diogu, beti Graham Bell esaten dugulako. Baina Euskadi Irratiko Zientzia gosaria irratsaioak okerretik aterako gaitu, alegia Idoia Mugikak, Materialen Fisika Zentroko Komunikazio- eta Dibulgazio-arduradunak.

Izenburuko galderaren erantzun zuzena jakin nahi baduzu, entzun ezazu Euskadi Irratiko hurrengo elkarrizketa.  

 

Podcasta osorik entzuteko, klikatu hemen.

 

 

 

 

Argazkia: Pxhere

 

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Ez zela inondik inora Graham Bellena. Inondik inora: nolakoa zen? Nolakotasuna adierazten du, ez lekua. Alegia, ez zela inolaz ere Graham Bellena.  

Kristoren marketing-kanpaina. Kristoren + izena. Nolako kanpaina? Oso handia.  

Izan ere.  Izan ere horren ondoren datorren esaldiak azalpen bat ematen du. Euskaraz sarri erabiltzen dugu “izan ere” horren ordez erderazko ”... es que...”.  

Bizi zen ba isolaturik. Nola bizi zen?: isolaturik, bakarrik=isolatuta, bakartuta.  

Ezagutzera eman. -t(z)era eman. Era berean: jakitera eman, aditzera eman (ezagutarazi, jakinarazi, adierazi).  

Utzi zion ordaintzeari.  Edo ordaintzeari utzi zion. -tzeari utzi edo –tzeari laga. Ez zuen gehiago ordaindu. Era berean: saltzeari utzi zion, joateari laga zion... 

Asmatzaile jo dena. Asmatzaile edo asmatzailetzat jo dena, asmatzaile gisara hartu dena.  

Zor… hori kenduta. Justizia, eginda.  

 


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria. Gaur, Zientzia gosarian, telefonoa. Idoia Mugika, Materialen Fisika Zentroko Komunikazio- eta Dibulgazio-arduraduna.  

1876ko martxoaren 7an Graham Bellek patentatu zuen telefonoa. Baina, baina… Ezta?  

Idoia Mugika, Materialen Fisika Zentroko Komunikazio- eta Dibulgazio-arduraduna. Baina, baina… Ze(ren) nik botako banioke [banio] entzulegoari, edo zuri: “Zeinek asmatu zuen telefonoa?”  

Esataria. Graham Bellek –esango dut. 

Idoia Mugika. Graham Bell, ateratzen da automatiko. Ba hau gezurra da. Eta aski frogatuta dago. Izan ere, 2002tik. Estatu Batuetako kongresuak onartu zuen patente hori ba ez zela legala, eta asmakizun hori ez zela inondik inora Graham Bellena.  

Esataria. Bellek ez zuen asmatu, beraz, telefonoa.  

Idoia Mugika. Ez. Ez zuen asmatu… 

Esataria. Zuzena da esatea patentatu egin zuela.  

Idoia Mugika. Hori bai. Patentatu egin zuen, eta kristoren marketing-kanpaina bat zeukan, ba berak medioak (bitartekoak) zeuzkan, eta ikusi zuen hor potentziala, asmakizun horrena, eta bereganatu zuen, patentatu zuen eta historiara pasa zen.  

Esataria. Egin dezagun ba justizia historiko pixka bat. Nork asmatu zuen ba, telefonoa? 

Idoia Mugika. Antonio Meucci, italiarra.  

Esataria. Aja! 

Idoia Mugika. Elektrodinamikaren arloan aditua zen. Eta 1854an berak egin zuen bere karreran izango zen sorkuntzarik handiena, nahiz eta berak momentuan ez jakin.  

Meuccik asmakizun hau egin zuen etxeko gauza bat konpontzeko. Izan ere, bere emazteak traumatismo oso gogorra zeukan eta goiko pisuan bizi zen ba isolaturik. Orduan, bera lanean zegoen bitartean nolabait komunikatu nahi zuen bere emaztearekin, oihuka ez bada. Eta asmatu zuen hau ba bere, bere behar bat asetzeko, ezta? Eta, bueno, hor gelditu zen bere etxean. Baina momenturen batean esan zuen: “Bueno ba, igual jakinaraziko diot munduari zer asmatu dudan”. 

Esataria. Eta zer izen jarri zion. Kuriosoa, ez? 

Idoia Mugika. Teletrofonia. Niri pila bat gustatzen zait.  

Esataria. Ez telefonoa, e! 

Idoia Mugika. Teletrofono. Teletrofono, horrelako zerbait….  

Esataria. Teletrofonoa izango litzateke.    

Idoia Mugika. …italianoz (italieraz) Teletrofono. Niri asko gustatu zait. Teletrofonotik deituko dizuet. Hau oso polita da.  

Esataria. Eta teletrofono hau ezagutzera eman zuen 1860an.  

Idoia Mugika. Bai. Berak, Meuccik bere asmakizuna aurkeztu zuen, eta horretarako ba pixka bat, show txiki bat antolatu nahi izan zuen: italiar abeslari baten ahotsa distantzia handi batean transmititu zuen. Baina zoritxarrez, momentu horretan Meuccik ez zeukan horrelako marketing-ekipo (talde) bat atzean…  

Esataria. Dirua, azken finean. 

Idoia Mugika. Dirurik ez zeukan, eta bere asmakizuna ba gelditu zen pixka bat jolas bat izango balitz bezala. Inork ez zion ikusi potentziala, eta inork ez zion eman behar zuen babesa. Bera saiatu zen, hala ere, nolabait konturatu zen norbaitek lapur zezakeela ideia, eta zeukan diru gutxi(a)rekin urtez urteko… 

Esataria. Ai, ama! 

Idoia Mugika. … patentea joan zen erregistratzen, baina ez zuen nahikoa diru behin-betiko patentea erosteko. Eta 1873an ja utzi zion ordaintzeari, ze eske (zeren izan ere) ez zeukan dirurik. Horrela izan zen. Zoritxarrez, Meucciren ingelesa ere ez zen oso ona, gabezia ekonomikoak zeuzkan… Bell taldearen aurka egiteko gaitasunik ez zeukan.  

Esataria. Eta 76an etorri zen Graham Bell eta Bell Telephone Company sortzeaz gain, ba telefonoaren patentea ezarri zuen,… 

Idoia Mugika. ...eta hortik aurrera bereganatu zuen. 

Esataria. …eta hortik aurrera bera izan zen jaun eta jabe… 

Idoia Mugika. …jaun eta jabe. 

Esataria. …XXI. mendera arte telefonoaren asmatzaile jo dena.   

Idoia Mugika. Bai.  

Esataria. Ba gogora dezagun Antonio Meucciren izena. Eta teletrofonoa, hala izan zela lehenengo gailuari jarri zion izena. Eta bera dela benetan telefonoaren asmatzailea.  

Idoia Mugika. Bai. Hori da.  

Esataria. Zor historiko hori kenduta, beraz. Idoia, mila esker. Plazer bat. 

Idoia Mugika. Zuei.   

B1
2021-05-10
28225163
00:03:21
2215