Zer da Robinson zerrenda?
Robinson zerrenda kontsumitzaileak babesten dituen zerrenda bat da, aspaldi sortua, eta hainbat legeren babesa duena. Zerrenda zer den, zer eskaintzen duen, zer egin behar den bertan egoteko eta abar, horretaz guztiaz hitz egingo dute Sarean irratsaioan, Euskadi Irratian.
Robinson zerrendari buruzko xehetasun gehiago jakin nahi izatera, entzun ezazu hurrengo elkarrizketa.
Elkarrizketa osoa, berriz, hemen klikatuz.
Argazkia: Pxhere
Xabier Unanue aditua. Baina jakin, telefonoz deitzen ari den pertsona horrek ez duela inongo kulparik, haren atzean dagoen enpresa handiak duela benetan kulpa.
Leire Palacios esataria. Bueno, aber (ea). Guk baditugu baliabideak, ez?, geure burua babesteko eraso hauetatik, ze(ren) erasoak dira.
Xabier Unanue. Bai. Bai. Eraso komertzialak esango genuke, ez? Kasu honetan guk nahi ez ditugun deiak, mezuak, publizitatea jasotzen ditugu eta bueno, hortik aurrerako guztia ere bai kontatu dugun bezala, eta bueno, geure burua babesteko badaude ez dut esango teknikak, baizik ere [eta] zerrendak. Robinson zerrendari buruz hitz egingo dugulako gaur, Leire.
Robinson zerrendarekin, bertan izena ematearekin, berez ba eraso komertzial guzti hauek (hauek guztiak) eten beharko liratekeela. Teoriak hala agintzen du behintzat. Zer da zerrenda hau?
1993. urtean sortu zen zerrenda bat da Europako argibide batekin. 1999ko Datu Organikoen Legearekin indartu zena, 2007an Internetera egokitu zena eta 2018an oraindik beste lege batekin babestu zena. Hau da, babes zabala duen zerrenda bat da, internazionalki funtzionatzen duena, Europa mailan funtzionatzen duena. Eta berez bertan izena ematen dugun momentuan, hortik aurrera, ezin gaituzte telefonoz deitu, ezin dute guk nahi ez dugun informazio hori e-mailez edo sms-z bidali, ba gu kontaktatzeko eta gure, bueno, gure zerbitzua kontratatzeko, kasu horretan, guk zerbitzua kontratatzeko.
Leire Palacios. Eta zer egin behar dugu parte izateko, zerrenda horren parte izateko?
Xabier Unanue. Bueno, aber (ea), zerrenda digital hau Interneten daukagu, “Lista Robinson” (Robinson zerrenda) bilatuz gero segituan topatuko dugu hizkuntza ezberdinetan dagoelako herrialde ezberdinetako domeinuekin dagoelako. Kasu honetan, Espainia mailan, adibidez, A digital elkarteak kudeatzen duen gauza bat da, eta bertan izena ematen badugu berez enpresek kanpaina, marketing-kanpaina bat abiatzen dutenean jo behar dute lehenik eta behin zerrenda honetara, jakiteko nori ezin dioten deitu edo noren informazioa ezin duten erabili.
Leire Palacios. Mm.
Xabier Unanue. Enpresek zerrenda hori ez dute bere osotasunean ikusten. Hau da, ikusten dituzte datu zehatz batzuk bakarrik(an), euren zerrendekin gurutzatzeko, eta jakiteko nori ezin zaien [zaion] deitu. Aldi berean, A digitalek ezin ditu gure datu guztiak ikusi. Hau da, datu batzuk sartzen ditugu bertan eta gutxi batzuk egiten dira zerrenda horretan publiko, ba hori, datu baseekin gurutzatzeko. Ez dakit esplikatzen naizen pixka bat hola…
Leire Palacios. Bai. Eta hala ere, deitzen baldin bazaituzte, zer?
Xabier Unanue. Ba momentu horretan zuk ezeztatzeko aukera daukazu, ez? Dei horri kontra egiteko aukera daukazu. Esatea daukazu: “Robinson zerrendan nago, ezin, ezin nauzue deitu”. Eta momentu horretan telefono-deia bertan behera gelditu beharko litzateke, eta zuk aukera edukiko zenuke, baita ere zerrenda, Robinson zerrenda horretan esateko nork deitu dizun jakiteko nork egin duen akatsa, eta hortik aurrera ba neurriak hartu ahal izateko.
Hala ere, zerrenda honetan izena ematen dugunean han bi hilabeteko epe bat dago tartean ba bueno, hau indarrean sartu arte. Badakizu, marketing-kanpaina bat abiatzen denean, ba bueno, datuak eta lehenik, lehenago jasotzen dira. Eta orduan, noski, tarte hori eta zaintzeko ba hilabeteko epea dago.
Leire Palacios. Matraka eman ahal digute ekainera arte. Pentsatuz, orain egiten baldin badugu, ekainera arte.
Xabier Unanue. Bai. Ba badaezpada ere ekainerako, uztailerako bertan behera geratu beharko litzateke dei guzti horiek [lirateke dei horiek guztiak]. Ba bueno, badakizue, tarte bat uzten da badaezpada lan egiteko.
Benetan. Zerrenda honek funtzionatzen du, doako zerrenda bat da, eta esan bezala, telefono-deiekin funtzionatzen duen bezalaxe, e-mailekin ere funtzionatzen du, sms-ekin eta beste kontaktu, kontaktatzeko erabiltzen dituzten beste bideekin ere bai.
Leire Palacios. Mm.
Xabier Unanue. Hala ere, kontuan eduki behar dena gauza bat da. Askotan dei hauek jasotzen ditugu… Gehienbat telefonoekin pasatzen da, ez?, Robinson zerrendaren kontu hau, ba eskuratzen dituztelako milaka eta milaka telefono, eta deitzen dutelako ba, dei denei batera, ez dute ezer kontrastatzen.
E-mailekin askotan pasatzen dena da leku askotan guk izena ematen dugula eta bertan onartzen dugula publizitatea bidaltzea. Eta horrekin kontuz ibili behar dugu, ze(ren) hor ja Robinson zerrendaren aurka gu geu ari garelako kasu horretan. Hau da, guk ematen dugulako gure onespena datu, mezu horiek jasotzeko. Banatu behar direna (bereizi behar dena) da noiz ematen dugun baimena eta noiz ari diren baimenik gabe guri deitzen guk nahi ez dugun momentu horretan.
Hori kontuan eduki behar duguna da, Leire.