Etxerik gabekoentzako etxeak egiten Lapurdin

Lapurdiko ISA BTP Unibertsitateko Eraikuntza Ingenieritzako bostgarren mailako hainbat ikasle etxerik ez dutenenentzako etxeak egiten ari dira, Atherbe elkartearekin batera, Mugerren. Euskadi Irratiako Faktoria irratsaiokoak izan dira haiekin, proiektuaz mintzatzen.

Egitasmoa hobeto ezagutzeko, entzun zer dioten egitasmoaz hainbat ikaslek eta Atherbe elkarteko kideak.

 

 

Argazkian ISA BTP Unibertsitateko Eraikuntza Ingeniaritzako ikasleak eta Atherbea elkarteko ordezkaria


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria. Mugerren etxerik gabekoentzat etxe modular mugigarriak ari dira eraikitzen eraikuntza eta ingenieritzako ikasleak, Atherbea elkartearekin elkarlanean.  

Kazetaria. Nola iritsi zarete, Nahia, proiektu honetara? Norekin jarri zineten harremanetan edo nola topatu duzue proiektu hau? 

Nahia Anchordoquy ikaslea. Ezin girenez (garenez) joan [Madagaskarrera proiektuak egitera] hasi gira (gara) pixka bat txekatzen (txekeatzen), obserbatzen Euskal Herrian. Eta behin Interneten txekatuz (txekeatuz) urgentziako eraikinak, atzeman dugu Atherbeak bazuela behar bat, beraz, eurekin harremanetan sartu gira (gara) eta ados ziren gurekin lan egiteko. 

Kazetaria. Nola ez. Pantxika Ibarburu, Atherbea elkarteko kidea, ere gurekin da. Egun on, Pantxika. 

Pantxika Ibarboure, Atherbeko kidea. Egun on. 

Esataria. Kaixo! 

Kazetaria. Bueno, zuentzat gauza handia, e! 

Pantxika Ibarboure. Gauza handi bat. Bai proiektuaren aldetik eta martxan jarri den maneran ere bai. Ikusten dugun bezala, hori ez ginuen (genuen) espero, baina aintzinez (aitzinez) hori izan da hartu duen ardatz biziki aberatsa, da ikasleekin horren eramaitea (hori eramatea). Eta beharra bagenuen, gutaz (guregana) hurbildu dira eta berez, hara,  partaidetza-modu hori zutik jartzea izugarri baikorra eta aberatsa da lurraldearentzat.   

Kazetaria. Nork izango du etxe hauetan bizitzeko aukera?  

Pantxika Ibarboure. Hori aterbe(rik) gabeko jendeak, e, harentzat da. Proiektu hori sortu da pixka bat 2020ko konfinamenduaren ondotik, hor ikusi baitugu zenbat jende karrikan egoten zenez, eta aterberik gabe… Hori, noski, baginakien (bagenekien), baina aitzinez inongo laguntzarik gabe, nahiz eta gure egiturak ireki, ba tokiak ez ziren nahikoak, eta beste hamarnaka lagun kanpoan egon ziren. 

Esperientzia horiek Frantziaren mailan izan dira, eta gu barne, eta egitura horiek irekitzerakoan, ohartu gira (gara) ere bai, jendea karrikatik zuzenki gureganatzerakoan, baldintzak ttipituz eta baldintza gabeko harrera egiterakoan, ba jendea[k], etxegintza bat emaitean (ematean), ba, babes orokor eta psikologiko azkar bat markatzen (eskuratzen) zuen. Horrez gain, laster eta fite (azkar), osoki mozturik, mozturik zirenentzat, ba,  lehen lotura sortzen zen, eta haiengandik [haientzako] lehen laguntzaren eskaerak egiten ziren. Eta beraz, horri esker, esperientzia horrek erakusten du, eta azpimarratu du, ba, lehen pausua zela etxegintzaren proposatzea, pertsona bere egoeran, edozein zailtasun ukanik ere, ba, babes hori eman behar zela. Eta gero, ondoan (ondoren), epe batekin, luzerakoan espero, ba posible zela bere erritmoarekin batera, pixkanaka-pixkanaka, eremu sozial arruntago batetarat (baterantz) bidea irekitzen zela.  

Beraz, horretarako buru-belarri eta duda gutxirekin erantzun dugu (diogu) Frantzia mailan ateratzen zen deialdi horri. Eta pausatuz (jarriz/kokatuz) bere berezitasunean moduluen kontzeptua.  

Kazetaria. Beraz, epe baterako izango litzateke hemen bizitzea, ezta?  

Pantxika Ibarboure. Bai, bainan (baina) epea nahiko luzea, egiten denaren konparatuz (egiten dena kontuan hartuta). Hemen hiru urtez izango dugu haiekin, urraska, nolazpait, hala ba, gizarteratze-proiektu iraunkor bat, iraunkor bat zutik jartzeko.  

Kazetaria. Eta etxerik gabeko horiek etxe hauetan bizitzeagatik ez dute ordaindu beharko. 

Pantxika Ibarboure. Orduan, ez dute ordaindu, ordaindu  beharko berez, bainan (baina) edozein laguntza (denean) ere behar duzu nola truke bat eman (trukean zerbait eman), eta haien parte-hartze bat izanen (izango) da, bainan (baina) duten ahalekin, eta ahalen araberan hori martxan jarriko da. Deus ez duen batek deus ez du ordainduko.             

Kazetaria. Etxebizitza-arazoa… Bueno, migrante (etorkin) eta etxerik gabekoak askotan irudikatzen ditugu etxerik gabe, ezta?  Baina etxebizitza-arazoa Lapurdiko kostaldean larria da, zen eta da, eta gero eta larriagoa ari da gertatzen gazteontzat ere. Zuek, Nahia, Ellande eta Vincent nola ikusten duzue etxebizitza bat lortzeko aukera? Zuentzat, adibidez?  

Bixente Bideondo ikaslea. Bai, ba biziki zaila da gazteentzat gaur. Bada galdera (eskaera) handi bat hemengo gazte, gazteengatik [gazteengandik], eta batzuek ez dute tokirik atzematen ba biziki karioak (garestiak) dira tokiak. Ipar, iparraldetik, Frantzia, Frantziaren iparraldetik jende anitz hemen [hona] etortzen dira bakantzetan (oporretan), edo etxe bat ukaiteko (edukitzeko), asteburuak pasatzeko hemen. Beraz, prezioak anitz goititzen (igotzen) dira, eta gaur egun etxe bat familian, edo toki bat eraikitzeko, familian ez baldin bada, biziki zaila da atzematea gazte batentzat, sobera karioa delako.  

C1
2021-04-29
28198994
00:04:51
249