Kanon estetikoetatik kanpoko emakumeak

ETB1eko Ur Handitan saioko bideo honetan, kanon estetikoetatik kanpo dauden hainbat emakumeren testigantzak ikusiko dituzu. Nola sentitzen diren, nolakoa izan den eta izaten ari den beraien prozesua eta beren buruarekiko duten begirada azalduko digute.

Emakume horiek hobeto ezagutzeko, bideoa ikus dezakezu.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Xabier Madariaga esataria. Gorputzak askotarikoak eta ezberdinak dira, baina modak ez du aniztasuna maite. Argal, gazte, armoniko, simetriko. Edertasuna neurtzeko parametro batzuk erabiltzen ditugu. Baina beti ez dira berdinak izan.  

Errenazimenduan zuritasuna eta loditasuna izan ziren edertasunaren sinbolo. Gaur egun, ordea, solariumera joaten gara beltzaran jartzera eta gimnasiora argaltzera. Edertasun-ereduak ezberdinak dira kulturaren arabera eta ziklikoak ere bai.  

Egun, irudiaren gizartean, ustezko gorputz perfektuaren bila bizi gara. Baina zer da perfektua? Inposatutako eredu estetikoetatik kanpo haien burua aldarrikatzen duen jendea ezagutuko dugu gaur. Ur Handitan, "Horrelakoa naiz ni".      

Amagoia Leal solaskidea. Lehenengo urte hori, bakarrik urte hori (horretan) eraman nuen txanoa neure burua ezkutatzeko. Orain neure burua erabiltzen dut gehiago ba dekoratzeko edo, ezkontzetan, ba txanoak jartzen ditut. Besteak joaten dira pelukeriara (ileapaindegira), ba(da) nik janzten dut txano handi bat, pamela bat. Hartzen dut neure burua ba konplemento (osagai) bat bezala jartzeko tokia. 

Xabier Madariaga. Titi-zorro propioak egiten dituzu.  

Aintzane Artola solaskidea. Bueno, egin baino, moldatu.  

Xabier Madariaga. Eta zuk esaten duzu titi-zorro horiek, moldatutako titi-zorro horiek ez direla oso sexyak.  

Aintzane Artola. Ez.  

Xabier Madariaga. Zergatik? 

Aintzane Artola. Azkenean ba ez naizelako jostuna. Eta egiten dudana da  guraize batzuk hartu, eta ras, moztu. Azkenean ni eroso egoteko.  

Xabier Madariaga. Baina ez da bular bakarreko emakumeak sexyak ez direlako.  

Aintzane Artola. Ez.  

Xabier Madariaga. Ez dauka zerikusirik.  

Aintzane Artola. Ez dauka zerikusirik. Azkenean bakoitzak bere gorputza sexya eduki edo ez, ez dauka kanpoko itxurarekin (zerikusirik) nik uste dut, baizik eta bakoitzaren jarrerarekin. Ni femeninoa izan naiteke edo ez. Baina titi batek ez dit esango hori.  

Amagoia Leal. Ez da femeninoa, ez? O sea, (Alegia) telebistan ikusten diren emakume guztiak, modelo guztiak dira ile luzearekin, jartzen diote bentiladorea aurrean eta ile guztia mugitzen da, ez? O sea, niretzako irudi sexya da ba hori, modelo bat kamerara begiratzen eta ile guztia mugitzen. Joko asko ematen du ileak, nire ustez. 

Xabier Madariaga. Eta hori ikusten duzunean, zer?  

Amagoia Leal. Ba inbidia ematen dit. Baina gero ere aurrezten dut diru asko. (barreak) Egia da. Bere alde onak ere ditu.  

Ileari ez diot garrantzia ematen gaur egun. Ez diot garrantzia ematen. Orduan, sexya ba… Sexya jarri, jartzen naizenean edo nik agian jartzen ditut ezpain gorri batzuk… Ni naizen bezalakoa aurkezten naiz.  

Xabier Madariaga. 14 urterekin aurreikusten zenuen bizitza ilun hura ez da bete gauza askotan.  

Amagoia Leal. Ez da bete ezertan. Nire bizitza ez da iluna. Nire bizitza argiz betea dago.  

Maider Lazkano solaskidea. Da iristeko prozesua. Igual gogorra ez nuke esango. Gogorra? Ez dago… Da luzea. Luzea, eta egon behar zara hor, zure tokian. Eta beharrezkoa denean norbaiti erantzun, eta esplikatu (azaldu). Egin behar duzu pedagogia ere bai pixka bat, jendearekin.  

Ainhoa Artetxe. Zer egingo diot? Ez naiz honen aurka joango. Eske (Izan ere) ez dauka zentzurik. Eske (Izan ere) badoa abiadura handian, ez?, hedatzen. Orduan zer egingo dut? Onartu. Eta hor hasi nintzen ja beste, beste fase batean sartzen. Eta ohitzen ari naiz. Noizbehinka neure burua ikusten dut, holan (hola), ispiluan. Ostras, tío! (Hara, motel!) zuria naiz. Klaro! (Jakina!) Eta, eta gorputzarekin prozesu horretan nago, ze(ren) geroz eta zuriago nago. Beso, besoak hola, denak zuri egotea, hori izan da azken urtean. Orain dela bi urte orbainak nituen. O sea (Alegia), nahasketa bat zen. Orain dena da zuria. 

Onarpen-prozesu horretara iristea ba ez da hain erraza; ez. Eguneroko lan bat da. Ez nuke esango guztiz onartuta daukadala. Bai. Lasai nago nire gorputzarekin eta nire azalarekin. Baina badira egunak! Batzuetan ba nahiago duzu beste fisiko bat eduki, ala ez zara hain ondo ikusten. Baina hori gorputzarekin ere gertatzen zait. Eta uste dut guztioi gertatzen zaigula eta emakumeoi, bueno, pilo bat. Baditugu arazo asko gure gorputzarekin eta, eta trastorno (nahasmen) asko horrekin, ez? Orduan ba, uste dut hori lanketa bat dela eta eguneroko lanketa bat. Gezurra esango nuke beti ondo sentitzen naizela esango banu. Hori gezurra da.  

Xabier Madariaga. Eta pasatakoak aldatu egin dizu zure gorputzarekin daukazun harremana?  

Aintzane Artola. Nik uste dut baietz.  

Xabier Madariaga. Nola aldatu da? 

Aintzane Artola. Orain errazago onartzen dut nire gorputza. Edo, edo ez onartzea bakarrik, baizik eta pentsatzea nire gorputza polita dela eta ondo dagoela. Ez dela perfektua izan behar. Nire asimetria maite dut. 

Amagoia Leal. Kanonak azkenean nork jartzen ditu? Gizarteak. Normalizatzen badugu emakumeak ez edukitzea ilea, kanonaren barruan egongo da, ez?

B2
2021-04-16
28152807
00:06:30
2837