Lehenengo fan-taldea Bilbon sortu zen

ETB1eko Ahoz Aho saioan munduko lehen fan-taldea Bilbon sortu zela esango du Jasone Osoro idazleak. Jarraitzaile horiek noren harira sortu ziren argituko digu, eta fan fenomenoari buruzko beste zenbait argibide ere emango dizkigu antzerkia eta musika hizpide hartuta.

Bilboko fan-talde honi buruz eta oro har, fan jendeari buruz gehiago jakiteko, honatx Ilaski Serranoren eta Jasone Osororen arteko elkarrizketa bideoan. 

 

 


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
Jasone Osoro idazlea. Ze, ze izango ginen? Jarraitzailerik egongo ez bazen, ez da… Imajinatu Ahoz Ahok ez badauka ikuslerik, abeslari batek ez daukala ikuslerik… Gaur egun sare sozialak: jarraitzailerik gabeko sare sozialak, ba zer? Ez dira deus, ezta? Behar ditugu jarraitzaileak, edo bueno, behintzat fan fenomeno hori edo ez da gauza arraro edo ezohiko bat. 
Bueno ba, bazenekiten lehenengo fan-taldea sortu zela bilbotar baten ondorioz? Hau da, XIX. mende-hasieran, bueno, 1806 inguru horretan, bueno, orduan jaio zen Bilbon. Walter Waller izeneko aktore bat, gero Ingalaterrara joan zena, hemen agertzen den gizon eder hau. Eta bueno, bera aktorea zen, antzerkia egiten zeban (zuen), batez ere. Ba omen zeukan holako gorpuzkera bat eta ahots grabe bat, eta bueno, pues emakumezkoak txoratu egiten zituen…
Ilaski Serrano aurkezlea. Guapoa da, e!
Jasone Osoro. Guapoa da. Bai! Bai!
Ilaski Serrano. Bai. Bai.
Jasone Osoro. Oso gizon ederra omen zen. Orduan, emakumeak joaten ziren antzokira bera ikustera. Bera ikustera. Ez bera entzutera. Bueno, entzuera, ze oso ahots ederra zeukan, baina bueno, oso… Sentitzen zutena zen azkenean kitzikapen bat, bai? Eta orduan hasten ziren literalki (bere horretan) oihuka, zarataka, txaloka… Emanaldiak eten egin behar izaten zituzten. Igual 10 minutuz isilik, han zera aktoreak, isildu arte emakumezko haiek. 
Bueno, emakume haiek konturatu ziren zerbait egin behar zutela. Orduan, sortu zuten talde bat, lehenengo fan-kluba edo fan-taldea deitzen dena: cobrigade deitzen zen. Azkenean, esaten nahi dabena (dutena) da, Walterren jarraitzaileak, edo bere gorputza desio dugu, edo horrelako zedozer. Bai? Pixka bat, modu gainera zuzen eta garbi eta inolako lotsarik gabe. 
Ilaski Serrano. Ederra. Lehenengo fan-taldea gizon honena izan delako, eta esan duguna, bilbotarra da… 
Jasone Osoro. Bilbotarra. Jaiotzez bilbotarra. 
Ilaski Serrano. Esango dugu kitzikagarria dela…
Jasone Osoro. Kitzikagarria. 
Ilaski Serrano. Eta merezi duela lehenengo fan-taldea mutil honek.
Jasone Osoro. Gainera, atera zituen inkluso objektuak, kamisetak eta hola… Eta bai. Bueno, kontuan eduki ere zela garai oso konkretua, ordura arte emakumeak egon ziren oso, bueno, oso erreprimituta, beraien desio sexuala-eta izan zen erabat, bueno, oso mugatua zegoan (zegoen). Orduan, hasi ziren poliki-poliki pixka bat agertzen beraien behar hori eta berak ondo pasatzeko gogo hori eta abar eta abar, ezta?
Orduan garbi dagoena da fanak beharrezkoak direla; jarraitzaileak beharrezkoak dira. Hau izan zen, lehenengoa esango dugu. Baina gero etorri ziren beste batzuk. Eta nola ez aipatu Elvis? Bai? Erregea. 
Ilaski Serrano. Niri burura etorri zaidan, delako fenomeno fana (fan fenomenoa) non sortzen da? Bueno, ba, gure kultura pop honetan ba seguru aski Elvis Presleyrekin. 
Jasone Osoro. Bai. 
Ilaski Serrano. Aurrekoan pianista batekin hizketan, Josu Okinenarekin, eta Llister-i buruz berbetan, fenomeno fan (fan fenomenoa). Jendea joaten zen bera ikusten (ikusteko) eta horrelako kontzertu masiboak (jendetsuak) eta ematen zituen eta.. 
Jasone Osoro. Bai. Bai.
Ilaski Serrano. …bueno, oso, oso jantzia zelako, oso guapoa zelako, eta hola.
Jasone Osoro. Bai. Bai. 
Ilaski Serrano. Eta orduan, betetzen zen aretoa bera ikusten (ikusteko). Eta esaten dit. Ez. Fan fenomenoa existitzen da. 
Jasone Osoro. Bai. Bai. Dudarik gabe. Eske (izan ere), Elvis, klaro! (jakina!) Derrepente (bat-batean) agertzen da gizon bat musika berritzaile bat egiten dabena (duena), janzkera oso konkretua daukana, mugitzen dena, uff, ordura arte inor ez bezala, ezta? Eta, eta orduan automatikoki jarraitzaileak: emakumezkoak eta gizonezkoak. Ze(ren) egixa (egia) da Elvisen kasuan, bueno… Beti irudia igual ikusten dena fanatismo, edo pixka bat, ero-puntu horrekin, gehiago emakumezkoena ikusten da, baina Elvisen kasuan argi dago jarraitzaileak direla gizonezkoak eta emakumezkoak, ezta? 
Eta gainera da, historian zehar jarraitzaileei esker neurri handi batean oraindik ere Elvis da dena, o sea (alegia), leyenda (legenda) bat da, ez? Inkluso (Are), badaude batzuk esaten dutenak ez dela hil, hor nonbait dagoela, ezta? 
Baina Elvisek bere jarraitzaileak, bere fanak eduki zituen. Baina dudarik gabe beatlemania izan da la leche (demasa). Bueno, es más (are gehiago), John Lennonek berak esan zeban (zuen) Elvis lehenengo aldiz entzun zebanean (zuenean), hor ja hasi zela bere buruan zerbait aldatzen, ezta? Orduan Beatlesak edo John Lennon Elvisen jarraitzaileak izan ziren, Elvis ere izan zen beraien jarraitzailea. Gainera egin zuten holako enkontru bat, elkartu ziren eta abar. Baina Beatlesak izan dira historian eta fan fenomenoari dagokionean, bueno, gauza bat ez dena berriro errepikatu. 
Ilaski Serrano. Ikaragarri ederrak dira. Ikusten gabiltza hor, aurpegiak desenkajatuta (lekuz kanpo), maitasun hori… Esaten gabiltzana…
Jasone Osoro. Bai. Bai. 
Ilaski Serrano. …fan fenomenoa zalantza barik, honek ja aro berri bat dakarrelako, eta hemen ja aldaketa bat dago, rocketik popera pasatzen denean…
Jasone Osoro. Hori da. Hori da. 
Ilaski Serrano. Apurtxo bat gaztaroaren erreibindikazio (aldarrikapen) hori be (ere) bai, ezta?
Jasone Osoro. Bai. Bai. Bai. Eta klaro (jakina), hauek por ejemplo, (adibidez) izan ziren oso iraultzaileak. Izan ziren lehenak kirol, bueno, estadio bat erabili zutenak kontzertu bat emateko; 55.000 pertsona bildu zituzten. O sea (alegia), hauena…  
Hasi zen beraien karrera pixka bat fan fenomeno horri lotuta. New Yorkera iritsi zirenean, lehenengo bidaia egin zutenean, bertara iritsi ziren eta aireportuan ja zeuzkaten 3.000 pertsona zain. Beraiek ere txundituta geratu ziren. Imajinatu iristen zarela... Bale, badakizu badauzkazula jarraitzaile batzuk eta abar. Baina iristen zara Ameriketara bat-batean, aterrizatzen (lur hartzen) duzu, eta ikusten duzu daudela hor milaka eta milaka pertsona oihuka, txaloka, su… Bueno, bueno! Ba beitu (begiratu) zelan, ze irudi… Kaos, kaos bat ziren.
Ilaski Serrano. Elvisi galdetu beharko genioke. Baina groupie-ak non sortzen dira, Elvisekin edo Beatlesekin? Beatlesekin bai. 
Jasone Osoro. Nik uste dut Beatlesekin igual. Eta bai.
Ilaski Serrano. Beatlesekin, euren hoteletan…
Jasone Osoro. …hoteletara…
Ilaski Serrano. …sartzen ziren. 
Jasone Osoro. Bai. Bai. 
Ilaski Serrano. Eta bueno, jendeak, sasoiko, bueno ba adierazpen horiek. Aitak-eta esaten: “Bueno, nire alaba normala zen Beatlesak ezagutu arte, eta orain edozer egiten du, hotel batean sartu eurekin egoteko”.      
B2
2021-04-14
28145261
00:05:53
1015