Terrazak plazetan

Tabernek terrazak jartzea ez da beti denon gustukoa izan. Iruñean, esaterako, egoera hori ageriago gelditu da COVIDaren garai zurrunbilotsuan.

Entzun Iruñeko bizilagunek terrazen inguruan dituzten kezkak eta iritziak. Denek al dute arrazoi?

 

 

 

Youleks. Pixabay


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria. Ostalaritzako terrazen eta bizilagunen arteko elkarbizitza ez da sekula erraz-erraza izan. Gure hiriburuetako Alde Zaharrak dira horren adibide. COVID 19aren ondorioetako bat izan da, gainera, lehendik terrazak ez zituzten negozio askok mahaiak kalera atera nahi izan dituztela, kasu askotan barrualdea itxi egin behar izan baitute. Horixe da Nafarroan, egun, duten egoera.  

Hori dena aintzat hartuta, Iruñeko Udala alde zaharrean ostalarien eskaerak nola kudeatu aztertzen ari da. Inoiz terrazarik jarri izan ez den plaza batzuetan ere horretarako aukera izatea mahai gainean dago. Eta horrek hainbat auzotarren ezinegona sortu du. Duela egun batzuk Iruñeko udaletxe aurrera eraman zuten protesta “Terrazarik gabeko plazak” goiburu zuen pankarta hartuta. Leire da auzotar horietako bat.

Leire auzotarra. Soinuak, zaratak, gero masifikazioa, zikintasuna. Ta ostalaritzarekin bat gaude [gatoz] ere eta gu, guk ulertu dezakegu zein egoera latzetan [latzean] bizi diren oraintxe bertan. Baina gure beldurra da, hasieran aitzakia onarekin, baina gero ez ote den mantenduko denboran zehar. Eta iruditzen zaigu ez dela bide..., ez dela zuzena behintzat ez? Gauzak egin daitezke beste modu batean eta pixka bat gu kontutan hartzen [hartuz] eta, eta adostasunera iristen [iritsiz].  

Esataria. Beste kasu batzuetan, aldiz, ostalariak auzotarren konplizitatea bilatuz ari dira, udalean proposamenak egiten, Unai Urreaga.  

Unai Urreaga kazetaria. Bai. Kepa Ramirez auzotarra da. Pandemia-garaian bizilagunek eta ostalariek izan duten harremana zein den azaldu digu.  

Kepa Ramirez auzotarra. Konfinamenduan hasi ginen bizilagunok eta ostalariak eta komertzianteak eta ibili ginen elkarlanean eta estutu genuen, aurretik geneukan tratua estutu genuen asko. Eta orduan hasi ginen Karrika Luze deitzen kaleari.  

Unai Urreaga. Karrika Luze, hortaz. Bi kaleen batura horretan aspaldiko tabernak daudela kontatu digu.   

Kepa Ramirez. Zortzi bat edo taberna egongo direz (dira). Gero, esan behar dugu taberna horiek daroaztela (daramatzatela) ba, Antoniok, adibidez, 26-28 urte daroaz (daramatza), Garazi tabernariko [tabernako]  bazkide batzuk be (ere) bai 30 urte  inguru daroazte be (daramatzate ere) bai. Orduan, ez dira lau egunetako tabernak, baizik eta urte askotako tabernak direzela (direla).  

Unai Urreaga. Auzoan ondo errotutako negozioak dira, hortaz, asko gaueko aisialdiari lotutakoak. Konpainia plazan eskatu dute karpa bat jartzeko baimena. Horrez gain, osasun-zentroko eta hizkuntza-eskola ofizialeko zuzendaritzekin ere hitz egin dute ostalariek.  

Kepa Ramirez. Eurek eskatu zebien udaletxera [zioten udaletxeari] baimena jartzeko karpa bat, mahai batekin, mahaiekin eta, hemen, gure ondoko plazan, Konpainia plazan. Eta lizentzia hori emon eutseen (eman zien) eta orduan, hori, hori egiteko baimena daukate. Orduan, gero, horren inguruan urten zan (irten zen) polemika; bizilagun batzuk, Konpainia kalekoak eta, eta San Jose plazakoak be (ere) bai, ez zegozan (zeuden) ados horrekin, eta orduan egon ziren bilera batzuk edo, eta orduan erabaki zuten aber posible zan (zen) Konpainia plazan, hor egitea, eta gero hizkuntza-eskolako horman eta osasun-zentroko horman ea posible zan (zen), baimena eskatu eutseen eurei (zieten eurei) ea posible zan hor jartzeko [jartzea] terraza batzuk. Klaro! (jakina!), terraza horiek dira, mahaiak bi lagunendako (lagunentzako) bakarrik. Ez gabiltza esaten mahaiak direzenik (direnik) 5-6 lagunendako, baizik eta 2 lagun mahai bakoitzeko.  

Unai Urreaga. Aparteko leku horiek, gainera, elkar-banatu egingo lituzkete negozioek.  

Kepa Ramirez. Hori da. Egin dute, egin dute modu kooperatiboan. Orduan, klaro, (jakina) nahi dute lan egin pixkatxo bat. Eta ea burua ateratzen daben (duten), zedozer ateratzeko.  

Unai Urreaga. Entzun dugu lehen, Nagore, Iruñeko plazara protesta eraman zutenen argudioetako bat zein izan zen, alegia, behin jartzeko baimena emandakoan zaila izango dela kentzeko esatea. Kepa, aldiz, beste kontu batek gehiago kezkatzen du. 

Kepa Ramirez. Nire beldurra, eta bizilagun askoren beldurra ez da, ez da terraza egotea edo ez egotea. Gure beldurra da… Hemen, Alde Zaharrean pasatu dau (da) askotan. Iristen da hemen [hona], negozio bat, tradizionala, betikoa, eta gero etortzen da atzetik enpresa bat eta hartzen dau (da), eta egoera laborala (lan-egoera) beharginena, taberna berri hori eroaten [eroateagatik], ez da, ez da berdina. Eta gero, bizilagunekin ez dira komunikatzen, ibiltzen direz (dira) dirua ateratzera bakarrik. Orduan, nire beldurra behintzat hori da gehixeago, bestea... terrazena baino.                 

B2
2021-03-24
28080725
04:35
2654