Kosta ahala kosta, txertatzera

86 urteko amona italiar baten istorio bitxia entzungo dugu Euskadi Irratiak Italian duen Ane Irazabal berriemailearen ahotik. Txertatu behar zutela-eta, izan zituen gorabeherak kontatuko dizkigu kazetariak.

Baipasa irratsaioko tarte honetan, Amaia Uribe (New York), Ane Irazabal (Erroma) eta Arantxi Padilla (Bogota) berriemaileak elkartzen dira, munduan gertatzen diren albisteak gertutik ezagutzera emateko. 

 

 

Argazkian: Livia De Lucia


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria 1. Txertaketaren harira, egunero gabiltza albisteak jasotzen. Italian, hala ere, izen propio (berezi) bat egin da ezaguna. Eta esango nuke, ez dakit Luiginaren mailara iritsiko den, baina egia esan, Livina De Lu..., bueno ez dakit, Livina De Lucia, edo Luccia, edo nola esaten da?  

Esataria 2. Bai. Livia De Lucia. Bai.  

Esataria 1. Bai. Livia De Lucia momentu honetan izan liteke gure emakume kuttun berria. 

Esataria 2. Bai. Bueno, istorio hau Arantxiri gustatuko zaio.  

Arantxi esataria. Bai. Pila bat. 

Esataria 2. Bai. 

Esataria 1. Bai. Bai.  

Esataria 3. Aber, aber, aber, e!  

Esataria 4. Hau da zuzeneko bat egiten duzuenean eta norbait parean duzunean bezala. Ea Arantxik txalo egiten duen ala ez.      

Esataria 3. Adi-adi, hori da. 

Esataria 4. Hori da. Aber.  

Esataria 2. Kontua da txertaketa-kanpainarekin gabiltzala, toki guztietan bezala, ba Kolonbian eta Estatu Batuetan bezala, ez? Eta orduan, hasi dira. Dagoeneko hemen gaude 80 urtetik gorakoekin. Orduan, kanpainan, Napoli ondoko herrixka txiki batean, ba, aste honetako protagonista bihurtu da Livia De Lucia izeneko  emakume hau. 86 urte ditu emakumeak. Eta zer gertatu zaio?  Ba iragan astean antolatu zituzten hainbat autobus, ba, 80 urtetik gorako pertsona guztiak, herritar guztiak, ondoko udalerri batera eramatera, eramateko txertoa jartzera, ez? ze(ren) haien udalerria txiki-txikia da, herria txiki-txikia da, eta orduan beste toki batera eraman dituzte txertoa jartzera.  

Zer gertatu zitzaion Livia De Luciari? Ba goizean esnatu, eta lokartu egin zen. Hau da, goizeko 8etan zeukan autobusa beste tokira joateko txertoa jartzera, eta lokartu egin zen. Eta orduan, konturatu zenerako, autobusa jada aterata zegoen. Eta orduan zer pentsatu zuen 86 urteko emakume honek? Ba, ez zuela inolaz ere txertaketa galdu nahi, eta 15 kilometro oinez egin zituen… 

Esataria 3. Ai, ama! 

Esataria 2. …bere udalerritik ondokora… 

Esataria 4. Zenbat urterekin? 

Esataria 3. 86.  

Esataria 2. 86 urte.  

Esataria 1. Ostras! (Arraioa!) 

Esataria 2. …txertoa jartzeko. Baina gauzarik… Bueno, aber (ea), tranpa txikitxo bat ere egin zuen. Hori esan beharra dago. Azkeneko kilometroetan auto-stopa egin zuen. 86 urte… 

Esataria 1. Tranpa ez. Niretzat, niretzat bere mailan oraindik beste puntu bat gehiago. Bai. Bai.  

Esataria 2. Totala. (Erabat) 

Esataria 1. Bai.  

Esataria 2. Orduan, nekatuta zegoen, eta esan zuen “Ba ezin dut gehiago: ba ja auto-stopa egingo dut”. Eta orduan, bi mutil gaztek geratu egin zuten. Eta orduan kotxez eraman zuten. Hau dena, bueno, argazkiak daude, bi mutil gazteak 

Esataria 3. Eta zergatik ez zuen auto-stopa egin aurreneko momentutik? 

Esataria 2. Ze(ren) hasiera batean pentsatu zuen berak bera oinez iritsiko zela. O sea (alegia) berak, elkarrizketak egin dizkiote eta esan du “bueno, ba nik esan nuen oinez iritsiko naiz. Berandu iritsiko naiz, baina iritsiko naiz”. Baina nik uste dut gero nekatu egin zela.    

Esataria 1. Noski! 

Esataria 2. Eta orduan auto-stopa egiten hasi zen eta kristoren argazkiak daude bi gazteak selfie-ak egiten emakumearekin. Emakumea maskarillarekin, (musukoarekin) han, kotxearen barruan… Bueno, total (dena dela), iritsi zen. Eta iritsi zenean, imajinatu bere herriko nagusi guztiak flipatzen… 

(barreak) 

Esataria 2. …esaten “baina nola iritsi zara? O sea (alegia), nola… Total, ba, jarri diote txertoa. Poz-pozik dago, eta orain, ba bueno, ba, bigarren dosia jarri beharko diote. Ea ez den lokartzen…  

Esataria 1. Bai. Hori da. 

Esataria 2. …bigarren dosia jarri behar diotenean. 

Esataria 1. Gaixoa!      

B1
2021-03-16
28058813
03:15
1034