Remigia Etxarren akrobata nafarra

“Argako erregina” ezizenez ezaguna zen iruindar funanbulista honen omenez, kale bat dago bere jaioterrian. 2021eko urtarrilean ehun urte bete ziren Remigia Etxarren hil zela eta erakusketa bat prestatu da haren heriotzaren urteurrenaren aitzakian.

Entzun erakusketako produkzioan lanean aritu den Garbiñe Navarroren eskutik nola egin zen ezagun Remigia  XIX. gizaldian funanbulista gisara lan egiten hasi zenean. 


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Gorka Otaegi esataria. Remigia Etxarren zen bere izena. Jaio zen 1853. urteko Nafarroan. Eta garai hartan soka-gainean akrobaziak egiten zituen emakumearen inguruko erakusketa prestatzen ari da Estefania de Paz artista, produkzioan Garbiñe Navarro lagun duela. Navarrok berak kontatu digu emakume funanbulista aitzindari haren historia.     

Garbiñe Navarro esataria. Iruñean jaio zen Remigia Etxarren, Nabarreriako auzoan 1853. urtean. Jaio zen apirilaren 11n, hain zuzen, hain zuzen ere. Eta data horretan egingo da proiektu honen, bueno, lehen erakusketa; eta lehen emanaldiak egingo dira.  

Badakigu Remigia Etxarren bazela, bueno, ematen du ezohiko bizitza bat izan zuela, ze(ren) ez dago argi nondik atera zuen berak nahi hori funanbulista izateko, ez? Ba, guztioi datorkiguna burura lehenengo gauza da, joe, nola, nola bururatu zitzaion, ez? urte hartan Iruñeko emakume bati aurrera egitea horrelako lan batekin?  

Eta ba hori, Iruñean jaioa, lau anai-arreba ziren bere familian. Gero izan zuen funanbulista bezala edo akrobata bezala, pues, hasi zen, gehienbat 1882. urtetik aurrera pixka bat lanean, eta ba, hemen, Iruñean, zezen-plazan, hain zuzen ere, egin zuen bere debuta: alde batetik bestera zeharkatu zuen zezen-plaza sokaren gainean. Eta, ba, gero, asko bidaiatu zuen, ba, garaietako konpainia akrobatiko ezberdinekin, ez?, ba mugitu egin zen Nafarroako beste herri edo hirietan; Espainiako beste tokietan ere, eta internazionalki (nazioartean) ere mugitu egin zen. 

Gerora, ja 29-30 urte-inguru zituela, Remigia Etxarrenek izan zuen istripu bat. Erori egin zen sokatik. Eta, bueno, hor apurtu zituen hainbat hezur, eta horrek, ba, ematen du pixka bat bere karrera artistikoa, nolabait, eten egin zuela, ez? Hala eta guztiz ere, jarraitu zuen, e! Gero Iruñera ere bueltatu zen berriro eta, eta hainbat saio egin zituen berriro. Baina bueno, ba, ba antza denez, bere bizitzak okerrera egin zuen, ordura arte lortu zituen, ba, sosa denak galdu egin zituen. Eta bere bizitzaren azken partea ba, ba ematen du ez zela horren atsegina izan, ez?, ze(ren) pobrezian edo hori, kaleetan loteria saltzen esaten, esaten  da bukatu zituela bere egunak.                

B1
2021-02-05
27949017
02:58
1184