Zergatik egiten dugu barre?

Euskadi Irratiko Goiz Kronikaren entzungai honetan, barreaz dihardute Igotz Alkortak eta Idoia Mujika gonbidatuak.

Barrea ezinbesteko errekurtsoa da gizakiontzat, espezie bezala, sozialki garatu gaitezen; eta horixe da Idoia Mujikak, Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dilbugazio arduradunak, audio honetan mintzagai duena. Oro har, ondorengo galderari erantzungo dio bere azalpenetan: zergatik egiten dugu barre?  

 

 

Argazkia: Emanuele Spies (CC BY-NC-SA 2.0)


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Igotz Alkorta esataria. Zergatik egiten dugu barre? 

Idoia Mujika Komunikazio- eta dibulgazio-arduraduna. Aber! 

Igotz Alkorta. A ze galdera! 

Idoia Mujika. Bai. Normalean ba norbaitek zerbait barregarria egiten badu, ba guk barre egiten dugu. Baina badiote zientzialariek, eta jakizue, zientzia-ikerketa askoren gai dela barrearen gai honek [hau] gehienetan interakzio sozial normal baten ezaugarri errepikakor bat bezala ikusten da. Hau da, gu espezie bezala… 

Igotz Alkorta. Bai 

Idoia Mujika. …sozialki garatu gaitezen, eta elkar ulertu dezagun eta gertutasun hori bermatu dezagun, barrea ezinbesteko errekurtsoa da.  

Igotz Alkorta. Barrea, beraz, elkarrengana  hurbiltzeko modu bat ere badela. 

Idoia Mujika. Bai. Bai. Adibidez, Sophie Scott zientzialari eta irakaslea da University College London-en eta barreari buruzko ikerketa-zati handi bat zuzentzen du berak. Berak dio egiten ditugun barre gehienak ez direla nahi gabekoak.  Hau da… 

Igotz Alkorta. …kontzienteki egiten dugula.  

Idoia Mujika. Hori da. Entzuleak pentsatzen baldin badu pixka bat… Batzuetan, bai, noski. Ezusteko zerbaitek barregura sortzen dizu, baina normalean, egunerokotasunean, solasaldi batean zaudela edo lagunartean zaudela, pixka bat barre egiten diogu elkarri, batak (eta) besteak jakin dezan gustuz ari zarela pertsona horrekin.  

Igotz Alkorta. Hori da. Badaukagu beste barre hori ere…  

Idoia Mujika. Kontrola-ezina. Bai?   

Igotz Alkorta. Kontrola-ezina. ezta? 

Idoia Mujika. Bueno, aber. (ea). Forma bakoitzak… Bi barre modu bereiziko ditugu.  Sare ezberdin bat kitzikatzen du gure garunean, ez? Adibidez, borondatezko barreak, soziala esango dioguna honi… 

Igotz Alkorta. Bai. 

Idoia Mujika. …gehienbat burmuinaren aurrealdean eta alde motorretan… 

Igotz Alkorta. Bai.  

Idoia Mujika. …ekintzen plangintzan, nolabait, ez? Eta hizkuntzarekin oso lotuta dagoen garunaren… 

Igotz Alkorta. …zatian. 

Idoia Mujika. …zatia piztu egiten du. Baina bat-bateko barre hori [horrek] ikusi da hipotalamoan daukala adibidez eraginik handiena. Piztu egiten dituela gure garunaren beste gauza batzuk, eta horiekin erantzun hormonal bat ere. Denoi oso ondo, behintzat sentsazio hori, espero ez duzun barrez lehertzeko momentu bat daukazunean, gero sentsazioa, gelditzen zaizuna barrukoa, oso ona da. Eta… 

Igotz Alkorta. Lasaitasun, baretasun… 

Idoia Mujika. Hori da. Ba sentsazio guzti horiek hormonak dira.  

Igotz Alkorta. Kontrolatu ezin duzun barre hori, noiz edo noiz, uste dut guztioi pasa zaigula. Eta gainera, kutsakorra izaten da.  

Idoia Mujika. Oso.  

Igotz Alkorta. Zabaldu egin daiteke, eta zuzenean zaudenean nahiko lan! 

Idoia Mujika. Bai. Denok edukiko dugu buruan anekdotaren bat non lekuz kanpo… 

Igotz Alkorta. Bai, bueno. 

Idoia Mujika. …zuk ikusten duzu zeure burua zuk bakarrik, ba aipatu duzun hitza hori da, kutsakorra da. Hau da, kutsakorra ez da bakarrik aurrekoa barrez ikusten duzulako. Da zure buruan zerbait ba gogoratzen baduzu edo momentuan zerbait, zerbait gogoratzen badizu, eta piztu egiten bada barre egiteko gogo hori, zeure burua kutsatu egiten duzu. Eta zeure buruari ezin diozu [zeure burua ezin duzu] geldiarazi.          

Gainera, frogatuta dago, Sophie Scottek esaten du “barre egiteari utzi behar diot”. Orduan, barre egitean bakarrik pentsa daiteke. Denok hasten gara. “Ez egin barre, ez egin barre, ez egin barre!”. Eta okerrago da, o sea, (hots) orduan, denbora guztian ari zarena esaten da “eske barrez ari zara”. Eta barrutik(an) oihartzun hori hasten da, eta ezin da gelditu. 

Igotz Alkorta. Gurpil zoro batean sartu eta… 

Idoia Mujika. Bai. Gurpil zoro batean sartuta.  

Igotz Alkorta. Eta nahiko lan. 

Idoia Mujika. Nahiko lan hortik(an) ateratzeko, ezta? Adibidez ere frogatuta dago ere, telesail askotan, seguru, Friends eta horrelako telesailetan, ez da aintzazkoa atzetik(an)… 

Igotz Alkorta. Bai. 

Idoia Mujika. …barreak entzuten ditugula. Zientifikoki frogatuta dago zuk barrea entzuten baduzu, benetan kutsakorra denez,  

Igotz Alkorta. Hori. 

Idoia Mujika. Hori da. Nolabait zure garunak ulertzen du, esaten du “a!, hau barregarria da!”. Entzuten baduzu norbait barrez, esaten duzu “a! zerbait barregarria dago hemen”. Ez duzu denbora guztian zalantzan jartzen, estudioak (ikerketak) egin dira. Telesail berdina jarri, barrerik gabe, atzeko barre horiek [kar, kar, kar], barrerik gabe eta barrearekin, eta gero galdetu jendeari eta zalantzarik gabe barregarriagoa iruditzen zitzaien barreekin bat [batera] zetorren telesaila. Horregatik(an) jartzen dizkigute atzetik.. Nik horregatik sentitzen naiz esateko “esango didazu zuk niri zer…  

Igotz Alkorta. …noiz egin behar dudan barre.  

Idoia Mujika. …noiz egin behar dudan barre”. Baina baita ere gertatzen zait, konturatu gabe, telesail hori gustatu egiten zaidala. Eta hor jokatzen ari dira justu ikerketa hauekin, frogatuta dagoela denoi gustatzen zaigula esatea “joe, zerbait barregarria gertatzen ari da? Ba begiratu, nik ere barre egingo dut”.      

B2
2020-12-10
26219941
00:04:06
1015