Fruta jatearen garrantzia

Egunero fruta jateak gure osasunari mesede egiten dio. Elikaduran duen garrantzia aipatzen dute entzungai honetan.

Egunean hiru fruta-ale jatea komenigarria da Euskadi Irratiko audio honetan aipatzen denez.

 

 

 

 

Argazkia: Couleur (Pixnio)


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

OLAIA URTIAGA KAZETARIA: Nahia Zeziaga, arratsalde on.

NAHIA ZEZIAGA DIETISTA-NUTRIZIONISTA: Aupa, arratsalde on, Olaia.

KAZETARIA: Nahia, zein da zure fruta gogokoena?

NAHIA ZEZIAGA: Nire fruta gogokoena? Ba, igual, melokotoia (mertxika) esango nauen (nukeen).

KAZETARIA: Mmmmm eskerrak ez duzun sagarra esan.

NAHIA ZEZIAGA: Bai hori, gainera…ja ez sagarra asko ez jat gustetan (ez zait gustatzen), bai, gustatu bai, baina ez da atentzioa gehien deitzen dosten (didan) fruta.

KAZETARIA: Ez ,e? Ze egia da urtaro ezberdin bakoitzak bere frutak badituela eta zentzu horretan, zuri zein da fruta ikuspegi batetik gehien gustatzen zaizun urtaroa?

NAHIA ZEZIAGA: Uda, duda barik (gabe). Orain guztiz disfrutatzen nabil, bai.

KAZETARIA: Bai, ze udan, beharbada, fruta, ez dakit, zaporetsuagoak ditugula esan genezake?

NAHIA ZEZIAGA: Bai, nik uste dut baietz eta guk ere kontsultan asko ikusten dugu hori. Igual neguan gehiago kostatzen da jendeari fruta hartzera engantxatzea (animatzea/fruta jan dezan lortzea) baina, baina udan, bueno, errazagoa da. Gainera, barietate (aukera) aldetik ere gehiago dagoenez, ba, bueno, eta gero egiten daben  (duen) egunetan ere, bai igual euren ezaugarri urtsu horrek atentzioa gehiago deitzen dauenez (duenez), gehiago tiratzen dosku (digu) ez? Nik uste dut.  

KAZETARIA: Aurreko astean barazkien beharra azpimarratu genuen eta tomate-entsalada berezi bat eta kalabazin- (kuiatxoa) krema bat ere egin genuen, gaur fruta izango da protagonista. Zergatik da hain garrantzitsua fruta kontsumitzea?  

NAHIA ZEZIAGA: Ba, fruta kontsumitzea garrantzitsua? Bueno, barazkien moduan azkenean, bere aporte (ekarpen) nutritiboa oso handia delako, bitamina eta mineral aldetik oso aberatsa da eta horrez gain, ur kopuru handia dauko (dauka) eta zuntzean ere (bai) oso aberatsa da.  Orduan, nutriente horrek (horiek) emateaz gain, bueno hidratatu egiten gaitu eta gainera zuntza edukitzean, zuntzak egiten dozkuna (diguna) da, bueno, digestio-arazoak hobetzeaz gain, asetasun sentsazioa eragin. Eta holan (horrela) ere bai lortzen dugu, beste elikagai konkretu batzuk, alde batera uztea edo desplazatzea, ez? Adibidez, merienda asko eta igual izaten direla edo meriendako momentuak izaten direla kritikoenak jende askondako (askorentzat) ba, elikagai ez osasungarriak eta jaten dabielako (dutelako), ba, askotan, fruta jateak ere (bai) eragiten du, ba, elikadura orokorrean osasungarriagoa izatea eta gero ere (bai) berak daukan ezaugarriengatik, ez? Nutriente horrek antioxidatzaileak daukie (dauzka), ba, azkenean, zelulen zahartze azkarretik babesteko, hainbat gaixotasunetatik ere (bai) babesten gaituzte, ba, adibidez, hainbat minbizia-mota, kolonekoa, adibidez, edo obesitate eta gainpisutik ere bai, arazo kardiobaskularretatik, lehenago esan dudan moduan, zuntza daukanez eta digestiorako ona denez,  horrek ere (bai) azkenean idorreriatik ere babesten gaitu eta azkenean, beste funtzio batzuk ere dauko (dauzka), oso osasungarria da fruta.  

KAZETARIA: Nahia, zenbat jatea gomendatzen da? Hor badago nolabaiteko mugarik edo zenbat eta gehiago, hobe(to)?

NAHIA ZEZIAGA: Nik, zenbat eta gehiago hobe(to) beti, guk beti gomendatzen dugu. Gainera, mito asko dagoz (daude) ez dela fruta asko jan behar azukre asko daukalako, ez, oso osasungarria da eta guk gomendatzen dugu gutxienez, idealena dela 3 (ale) jatea. Egia da, jende askok ez daukala ohiturarik, orduan, kasu horietan, hobeto (hobe) da igual pieza batekin hastea eta bueno, ba, helburu moduan jartzea ,ba, egunean bat jango dut, eta gero joatea kopuru hori igotzen, beti izango da hobeto apurtxo bat gehiago nahiz eta 3ra ez heldu. Orduan, bueno, idealena 3 minimo, baina poliki-poliki hastea ere bai kontsumitzen (poliki-poliki kontsumitzen hastea ere bai). 

B2
2020-09-09
22713620
00:03:29
659