Komuneko kontuak

Nerea Arriola esatariaren ustez, gauza politak gertatzen dira komunean, batez ere komun bakarra izanik, familia osoak erabili behar duenean.

Euskadi Irratiko Faktoria Magazineko saio honetan, etxeko komunean sartzea proposatu digu Nerea Arriola esatariak. Senide asko dauden familietan, komuneko lanak antolatzea zail samarra gertatzen omen da, batez ere goizeko lehen orduan.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Nerea Arriola esataria. Gauza politak gertatzen dira komunean. Komunean esan beharra daukat, ez? ze(ren) ni beti bi izan naiz komun bakarreko etxean. 

Gorka Otaegi esataria. A! 

Nerea Arriola. Bai. Komun bakarra eta... 

Gorka Otaegi. Bueno, etxe gehienek dituzte komun bakarrak, ez? 

Nerea Arriola. Zer nahi duzu esatea? Nire inguruan orain ez, bi komun minimo (gutxienez). 

Gorka Otaegi. Hori etxe berrietan, ezta? 

Nerea Arriola. Izan daiteke. Baina gure betiko etxean beti bizi ginen lau. Eta komun bakarra, eta gainera… 

Gorka Otaegi. Garai batean imajina ezina izango zen, ez? etxe batek hainbeste komun edukitzea gurean, ez? 

Nerea Arriola. Seguru. Seguru. Pribilegiatuen asunto bat (kontu bat) izango zen. 

Gorka Otaegi. Bai. 

Nerea Arriola. Baina bueno, orokorrean etxe komun batean… Beti zegoen komun bakarra eta bizi… Familia mediaz lau (lau batez beste familian) esan daiteke zirela, eta klaro, (jakina!), haur txikiak direnean ez da hain konplikatua (korapilotsua) baina behin nerabe bihurtzen direnean, nerabe, hor, ja ordutegi igualean (berean) ateratzen dira lauak etxetik… 

Gorka Otaegi. Eta gainera, nerabeek beren itxurari garrantzi handia ematen diote. 

Nerea Arriola. Klaro, mobida bat da, mobida bat da! (Jakina, hori zalaparta!). Orduan, ni gogoratzen naiz, gu, ba, edo ni unibertsitate-garaian ahizpa institutuan, edo ni nengoen institututan eta ahizpa DBHn, hor, garai horretan ja(da) hasten ginela egunero goizetan dutxatzen, ez?, aktibatzen zizulako gorputza. Ginen lau, eta egin behar zen koordinazio sinkronizatu bat, denok ordu igualean (berean) jaiki eta ordu igualean (berean) etxetik ateratzeko, ze(ren) inor ez zegoen dispuesto (prest) 5 minutu lehenago jaikitzeko. Iratzargailua, ordu ona izaten zen. Iratzargailua piztu… 

Gorka Otaegi. Iratzargailuak jo.  

Nerea Arriola. Mila esker. Iratzargailuak jo. Eta lehenengoa, lehenengoa dutxara, lehenengoa dutxara eta beste hirurak gosaltzera: di-da, sinkronizatua! 10 minutu, 11 minutuan ja(da) atea jotzen. Hor, hor egon behar zen hor, behin ja(da) lehenengoa dutxan zegoenean, bigarrena izango zena, normalean izaten zena ilea garbitu behar zuena, a toda leche (ziztu bizian) gosaltzen ze(ren) berak denbora gutxi zeukan. Orduan, lehenengo ateratzen zenean, bigarrena sartzen zen. Hirugarrenaren lana zen bigarrenaren gosaria jasotzea. Orduan, bigarrena sartzen zenean, hirugarrenak gosaltzen zuen eta joaten zen bere arropa prestatzera, berez aurretik(an) prestatua egoten zena, baina badakizu, Euskal Herrian bizi gara. Orduan momentu batean… 

Gorka Otaegi. Edozein momentutan egin dezake euria.  

Nerea Arriola. Orduan, klaro, esaten duzu, bueno, behin bigarrena ateratzen zenean, hirugarrena sartzen zen, eta bigarrena ja(da) ilea lehortzen, ez dakit zer, prestatzen, eta lehengoa ja(da) gosaltzen. Hor hirugarrenak ja(da) denbora gutxiago zeukan, orduan ja(da) a toda leche (ziztu bizian) egin behar zuen bere lana eta ja(da) laugarrena sartzen zen. Laugarrena normalean izaten zen ama, ez? Eta oso kuriosoa (bitxia) da ze(ren) denok edukitzen genituen gutxi gorabehera gure 10 minutuko gure denboratxoa amak ez zeukan. Ama, ziren 4 minutu, eta ez hori bakarrik, baizik eta dutxa sartzen zen momentuan gu jada ginen berari presa ematen ze(ren) guk hortzak garbitu behar genituen eta dago lege bat esaten duena norbait dutxan dagoenean ezin dela grifoa (iturria) ireki. 

Gorka Otaegi. Ya! Bestela, aaa!, hasten dela builaka, ez?, ur hotza etorri zaiolako. 

Nerea Arriola. Hori da. Eta gutxienez hori errespetatzen genuen, ez? Baina ama dutxan zegoen bitartean ahizpa, kasu honetan demagun ahizpa, zegoen ilea lehortzen, bestea ja(da) zegoen hortzak garbitzen, eta bueno pues aita zegoen, bere azkeneko kolonia eta gauzak guzti hauek ematen. Orduan, amak grifoa (kanila) ixten zuenean, momentu horretan ja(da) grifoa piztu [kanila ireki], zera, hortzak garbitu, ez dakit zer no qué (auskalo zer). 

Gorka Otaegi. A ze lanak! 

Nerea Arriola. Eromen bat.  

Gorka Otaegi. Eta horrela goizero. 

Nerea Arriola. Baina koordinatzen zen.  Koordinatzen zen, eta lortzen zen. 

Gorka Otaegi. Ateratzen zen, e! 

Nerea Arriola. Bai. Gero, aber, barianteak daude. Aitak bizarra moztu (egin) behar zuenean pixka bat lehenago jaikitzen zen, ez? Hor bazen [baziren] bariante batzuk.  

Gorka Otaegi. Baina ateratzen zen. 

Nerea Arriola. Ateratzen zen. Flipantea! (harrigarria!) 

Gorka Otaegi. Miraria dirudi, e! 

Nerea Arriola. Miraria. Baina ateratzen zen. Drama-puntu batekin, haserrealdi hori… Baina nik uste dut hori kafeinaren ordezkoa zela, orduan, aktibatu egiten zinela. Eta listo!  

B1
2020-07-30
22532274
03:21
748