Elefanteak hirian

Donostia ezagutzeko beste modu bat proposatzen digu Cristina Enea Fundazioak. Eraikinetan ezkutatuta dagoen harrizko bioaniztasuna topatzeko jokoa da. Fundazioko Iker Aranberrirk eman ditu azalpenak Iban Garatek aurkezten duen ETB 1eko "Egun on, Euskadi" saioan.

Iker Aranberri, Cristina Enea Fundazioko komunikazio-arduradunaren hitzetan, Donostian zehar ibili eta inguruko eraikin, zubi, portal, fatxadetara begiratzea merezi du. Izan ere, ezkutuan eta oharkabean pasatzen zaigun bioaniztasun aberatsa dago

 

Donostiako bioaniztasunaren mapa helbide honetan duzu ikusgai.

 

Jatorrizko bideoa helbide honetan duzu ikusgai.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
Iban Garate aurkezlea.- Iker Aranberri, Cristina Enea Fundazioko komunikazio-arduraduna, Aranberri jauna, egun on.
Iker Aranberri, Cristina Enea Fundazioko komunikazio-arduraduna.- Egun on, bai. 
I.G.- Elefanteak hirian, bioaniztasuna eta arkitektura. Ze lotura daukate guztiek?
I.A.- Bueno, proposamena erraza da egin nahi dieguna herritarrei. Konfinamendua behin amaituta, kalera atera daitezen eta beti bezala, bada, mugikorrera edo aurrera begira egon gabe, bada, inguruko eraikin, zubi, portal, fatxadetara begiratzea hor egon bait… badago ezkutuan eta oharkabean pasatzen zaigun bioaniztasun aberats bat Donostiako bada, bada, leku desberdinetan. Antzeman ditugu guk elefanteak, hor irudietan ikusten ari garen elefante-buruak, akerrak, arranoak… Bai gure inguruan ohikoagoak diren animaliak antzeman ditugu: hontzak, oreinak, baina baita beste ekosistema batzuetan ohikoagoak diren beste animalia batzuk ere, ez? Esaterako, elefanteak, itsas txakurrak, tximuak ere aurkitu ditugu Donostiako fatxada edo portal batean. Orduan, egin nahi duguna da hori, proposamena begirada aktibo hartzeko herritarrek eta jartzeko inguruko fatxada, portal eta zubietan ze bioaniztasun ezkutu aurkitu dezaketen.
I.G.- Eta itsas txakur, tximu edo, edo elefanteak, ez? nola agertzen dira? Nolatan agertzen dira Donostiako fatxadetan, ez? Ez baldin badira, behintzat gure artean, dauzkagun animaliak?
I.A.- Bueno, nik uste garai bateko arkitekturaren isla (isla) edo isla direla, ez? Agian beste garai erromantikoagoetako bada, bueno, bada, arrastoak. Donostian bai ikusi dugu asko daudela lehoiak, adibidez. Garai batean, lehoien irudia, bada, oso indartsua, oso boteretsua zen eta etxe bateko fatxada edo hiria atontzeko elementuetan animalia bat aukeratzeko garaian, bada, garai hartako agintariek ikusiko zuten lehoia oso, bada, animalia indartsua, esanguratsua dela eta horiexek jartzea erabaki zuten. Berdina, gauza berdina elefanteekin. Gure artean ez dugun animalia bat da eta bueno, bada, agian, urrutiko, bada, ekosistemak edo bizidunak gurera ekartzeko intentzioarekin jarri zituzten Donostiako hainbat txokotan animalia hauek.
I.G.- Eta hau egiten duzue bisita gidatuen bidez? Aplikazio baten bidez? Nola erakutsiko diezue bioaniztasun hori donostiarrei?
I.A.- Guk, Cristina Enea Fundaziotik normalean antolatzen ditugun jarduerak taldean egitekoak dira, monitore batekin, baina aurten, bueno, koronabirusaren krisia dela-eta, eta segurtasun- eta osasun-neurriak errespetatu (errespetatze) aldera, aurten ari garen, aurten antolatzen ari garen ekimenak dira nork bere kabuz egin ditzakeenak. Ez da ibilbide gidatu bat, ez dauka hasiera bat eta amaiera bat, baizik eta guk egin duguna da Donostiako maparen gainean kokatu antzeman ditugun animaliak eta bakoitza joan daiteke Donostiako auzo batera, adibidez, eta bertan kokatu ditugun animaliak aurkitzen saiatu edo oraindik ere mapan jarri ez ditugun hainbat eta hainbat animalia, bada, aurki ditzakete eta guri helarazi email (posta elektroniko) bidez edo sare sozialen bidez, bada, mapa osatuago bat egiteko aukera izan dezagun.
I.G.- Hortxe gonbitea egina dago. Kuriosoa bada, behintzat, ez? eta asko dago ikasteko, ziurrenik, zuk esan duzun bezala, horrela, behera begira eta sakelakora begira ibiltzen gara paseatzen, baita Donostian ere, asko dagoen arren ikusteko Donostian, eta orain, agian, bista pixka bat altxa beharko dugu, kontu berriak-eta arakatzen hasteko.
Iker Aranberri, estimatua, beste bat arte.
I.A.- Eskerrik asko zuei, ondo izan. 
B1
2020-07-14
22438293
03:26
583