Zapore kontua da

Jaki batzuk gustukoago ditugu beste batzuk baino, zapore batzuk gehiago gustatzen zaizkigulako. Horren zergatiei buruz ari dira Euskalerria Irratiko audio honetan.

Jon Mattin Matxain kimikariak dio gure gorputzak erreakzionatu egiten duela zenbait zaporeren inguruan. Abisuak ematen dizkigu eta horregatik jaki batzuk ez ditugu jaten.

Elkarrizketa osorik entzun nahi izatera, egin klik hemen.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria. Eta gaur, esate baterako, honetaz hitz egitea proposatu diguzu. Zergatik jaki batzuk jende askori gustatzen zaizkien, eta beste batzuk, aldiz, ez. Jaki batzuk, esate baterako, pizza. Jende askori gustatzen zaio mundu mailan.  

Jon Mattin Matxain, aditua. Bai. Bai.  

Esataria. Eta beste zapore batzuk, aldiz, ez dira horren errazak. Hau zergatik gertatzen da?  

Aditua. Bueno, esan dezagun, genetikoki, ez dut esango programatuta, baina bai, genetikak edo geneek nolabait bermatzen dute zapore batzuk gehiago gustatzea beste batzuk baino, eta hori zorionekoa, zorionekoa den kontua da, zeren zapore batzuk abisatu egiten digute, janari bat, mota batzuk edo, toxikoak direla, eta horregatik batzuk gehiago gustatzen zaizkigu beste batzuk baino, modu azkarrean esanda.  

Esataria. Hori da, eta zaporeak aldatu egiten dira gainera, gure bizitzan zehar, ezta?

Aditua. Hori da. Hori da.   

Esataria. Umeek gustuko dituzte zapore batzuk beste batzuk baino. Gero hori dena aldatzen doa adinarekin, ezta?  

Aditua. Aldatzen doa eta gainera nagusitasun-marka ere izan daiteke, ez? Orain kontatuko dugun bezala. Umeei batez ere gustatzen zaie zapore gozoa. Gero ere bai beste batzuk ere izan daitezke, baina badakigu mikatza eta garratza ez zaiela batere gustatzen. Eta hori da hain zuzen ere mikatzak eta garratzak toxikotasun-maila bati, maila baten inguruan edo abisua (oharra) ematen digula. Mikatza, adibidez, toxikoak diren hainbat landareren osagaiekin lotuta dago, eta orduan, genetikoki programatuta gaude, horiek ez jateko. Zapore bidez ja badakigu hori ez dugula jan behar ez zaigulako gustatzen. Eta garratza, aldiz, hidrogeno katioi kantitatearekin edo azidotasunarekin, modu kolokialago batean esateko. Badakigu azidoak toxikoak direla, oso, oso azidoak badira. Oso gutxi badira, aldiz, ba ozpina bezala… Ozpina jende askori gustatzen zaio, baina umeei ez, normalean.  

Normalean guk pentsatzen dugu zaporeak… Bueno, guk…  Esan nahi dut, orokorrean, hedatua dago zaporeak direla gazia, gozoa, mikatza eta garratza. Eta bakoitzak, gainera, mingainean daukala bere txokotxoa detektatzeko… Hau ez da egia, zapore gehiago antzemateko gai gara. Beste bat gehienok harrapatu duguna deitzen da umami. Besteak ezagunak, nahiko ezagunak dira, ez?, gazia nolabait sodio edo gatz- kantitatearekin lotuta dago, gozoa azukreekin, mikatza toxikoak diren horiekin eta garratza, esan dugun bezala, azidotasunarekin. Umamiak, nolabait umami zaporeak esaten digu zenbat proteina daukagun. Eta hau hartu, mesedez, kakotxen artean. Batez ere umami zaporeak harrapatu egiten du glutamato aminoazidoa, eta glutamatoa da aminoazido bat, eta aminoazidoak dira proteinen, proteinen osagaietako bat. Orduan, nolabait, umami zaporeak esaten digu zerbait oso gozoa, oso sabrosoa, oso zaporeduna denean, pizza, adibidez, pizzak badauka horrelako proteina duten osagaiak normalean, eta gero, azukreak ere bai, ez azukre gozoak, baina bai karbohidratoak, ogiak bezala, eta orduan zapore horiek dira nolabait mundu guztiari gustatzen zaizkionak. Umami nolabait lotu dezakegu proteinekin, haragiekin, barazkiekin, onddoekin.  

Esataria. Primeran, eta horiek, zapore horiek normalean jendearen gustukoak izaten dira, berdin haurrak, berdin helduak, adin guzietako pertsonak, ezta?

Aditua. Normalean bai, normalean bai. Orokorrean zapore hauek, gozoa, batez ere gozoa eta umamia, –gazia, bueno, hor ere bai sartu dezakegu baina ez horrenbeste– gustatzen zaigun zaporeen artean ditugu ia beti, o sea (hots), txikitatik hasi eta nagusitu arte, eta gero mikatza eta garratza, aldiz, ez.             

 

B2
2020-06-05
22164241
00:04:10
654