Zer izan nahi zenuen txikitan?

Denok izan ditugu txikitan ametsak edo desirak handiak ginenerako. Horiek bete ote diren galdetzen dute audio honetan.

Eta amets horiek bete ez badira, zertan bukatu duten galdetu die Euskadi Irratiko entzuleei Idoia Torregaraik.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
IDOIA TORREGARAI KOLABORATZAILEA. Baina nik egiten dudan galdera eta entzuleei egiten diedan galdera hauxe da, ezta?: “Txikitan, zuek txikiak zinetenean, zer izan nahi zenuten handitan?” Hau da: “Zein zen zuek egin nahi zenuten lan hori edo bizimodu hori edo zein izango litzateke? Eta bete al da amets hori? Edo moldatu egin da?”
MANU ETXEZORTU ESATARIA. Entzuleak ja hasi dira mezuak bidaltzen. Oraintxe batek idatzi du…
IDOIA TORREGARAI. Baina zein finak diren, ai!
MANU ETXEZORTU. Berak umetan misiolari izan nahi zuela, misiolari.
IDOIA TORREGARAI. Eta orain?
MANU ETXEZORTU. Berak esaten du gaur egun etxekoandre dela.
IDOIA TO RREGARAI. Bueno, pues ya está. Misiolari hori ere, misiolari hori ere.
MANU ETXEZORTU. Bai. Misio handia da etxekoandre izatea.
IDOIA TO RREGARAI. Hori esan behar nuen. Ikaragarria. Manu, zuk zer, zuk zer?
MANU ETXEZORTU. Nik, zera, autobus-gidari izan nahi nuen umetan. Idoiak zer izan nahi zuen umetan?
IDOIA TORREGARAI. Albaitaria izan nahi nuen.
MANU ETXEZORTU. Albaitaria.
IDOIA TORREGARAI. Bai, albaitaria. Niri animaliak izugarri gustatzen zaizkit. Txikitan ere bai. Bueno, baserri batean hazi nintzen, eta bueno, egun guztian animaliaz inguratuta egotea ba... Baina gero amak eta aitak eta esan zidaten, ba adibidez, lan batzuk ez zirela hain politak albaitaritzan. Egia da gero ere, albaitaritza ikasteko, zientzietatik, zientzietako ikasketak egin behar zirela, hori ere jakin nuen. Eta ni trakets samarra naiz, matematika, eta fisika, kimika eta hauekin nahiko trakets samarra. Orduan nire bizitzak beste, beste norabide bat hartu zuen.
MANU ETXEZORTU. Hartu zuen, ez? Entzule batek dio: “Nik kantantea izan nahi nuen, eta gaur egun dutxan abesten dut”.
IDOIA TORREGARAI. Bueno, bueno, lortu du. Lortu du: dutxako kantantea. Nik uste dut Eurobisio bat edo egin behar dela dutxan.
MANU ETXEZORTU. Dutxako Eurobisioa, ez?
IDOIA TORREGARAI. Bai.
MANU ETXEZORTU. Dutxabisioa deituko diogu.
IDOIA TORREGARAI. Hori.
MANU ETXEZORTU. Beste bat: “Nik aberatsa izan nahi nuen umetan, baina ez da posible izango”.  
IDOIA TORREGARAI. Manu, nik egin dut halako azterketa bat, pixka bat zeintzuk diren gaur egun, hola, gaurko haurrek edo eskatzen dituzten edo. Eta zein agertzen da lehenengo postuan, zure ustez? Ideiarik edo izango zenuke?
MANU ETXEZORTU. Ez dakit. Teknologiarekin lotutako zerbait. Edo ez?
IDOIA TORREGARAI. Bai, bai. Oraingo umeek nahi dutena da izan youtuber.
 MANU ETXEZORTU. Youtuber. Zer da youtuber?
IDOIA TORREGARAI. Sare soziala, bideoak igotzen diren horretan, ba bideo deigarriak igo-eta partekatzen dituen erabiltzailea da. Kasu honetan orain denak izan gaitezke youtuber. Baina bere jarraitzaileen komunitateari interesa piztu eta komunitate hori gero eta handiagoa izan, izan dadin.    
MANU ETXEZORTU. Normalean fundamentu gutxiko bideoak izaten dira, baina bueno, tira. “Nik astronauta izan nahi nuen txikitan, eta egun gizarte-hezitzailea eta heziketa bereziko irakaslea naiz. Dena dela, ilargia maiz bisitatzen dut”. Eta beste batek dio: “Nik lanik egin gabe dirua irabazi nahi nuen, baina lan asko egin eta dirurik ez izatea egokitu zait”. Eta beste batek: “Nire 13 urteko semeak politikari izan nahi du”.
IDOIA TORREGARAI. Bueno, bueno, bueno ba! Aizu, politikari onak ere behar ditugu. Besteetatik badugu nahikoa.
(sirena-hotsa)
MANU ETXEZORTU. Ume askok suhiltzaile izan nahi dute, ezta? Bueno, askok ez dakit, baina batzuk bai, ezta?
IDOIA TORREGARAI. Rankingean ere agertzen den beste lanbide bat. Askotan agertzen dena, ezta? Bai, eta hori, medikua izaten da.
MANU ETXEZORTU. Medikua.
IDOIA TORREGARAI. Eta bueno, jendea lagundu nahi izatea, hori badago ume askoren pentsamenduan, ezta? Gero, egia da karrera luzea da, ez da erraza izaten. Eta eskerrak, bokazio denetatik dagoen.
MANU ETXEZORTU. Gero, ume askok irakasle ere izan, edo izateko asmoa ere agertzen dute, ez?
IDOIA TORREGARAI. Bai, bai. Irakasle, baita ere umeekin harremana izateko, edo badakizu, baita ere erakusteko…
MANU ETXEZORTU. Beste batek: “Nik txikitan zera, moja misionera nahi nuen, hori esaten neban (nuen). Moja-bokazioa ez dakit non ostra galdu nuen, apostasia egitera heldu naizelako”. (barreak)
IDOIA TORREGARAI. Joder! Hori bai izan dela 180 graduko aldaketa.
MANU ETXEZORTU. Aldaketa. Gero, beste haur asko badira kirolari izan nahi dutenak.
OFF AHOTSA: Gol! Gol! Gol! Gol! Gol! Gol! Gol!
B2
2020-06-01
  • Idoia Torregarai
22121676
00:03:50
1045