Biodiesela ere Km0

Sukaldean erabilitako oliotik abiatuta sortu liteke biodiesela: "auzobiodiesela".

Oier Zenigaonandiak proiektu berritzaile honen inguruko azalpenak eman ditu Euskalerria Irratian. 

Irratsaioa osorik entzun nahi izatera, egin klik hemen.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ESATARIA. Gaur biodieselari buruz hitz egin behar dugu eta guk ez dakigunez ezer gai horretaz, gonbidatu dugu, ba, gonbidatu dugu aditu bat. Oier Zenigaonandia, arratsalde on!

OIER ZENIGAONANDIA GOIENER TALDEKO KOLABORATZAILEA. Arratsalde on!

ESATARIA. Biodieselari buruz solasean hasi baino lehenago, zer da?
OIER ZENIGAONANDIA. Biodiesela berez diesela ordezkatzen dauen (duen) erregai bat da,  jatorri berriztagarria dekona (daukana). Hau da, CO2 emisioa askoz ere gutxiago kontsideratzen direnak atmosferara eta gure proiektua izan zen olioa birziklatzea biodiesela ekoizteko. 
ESATARIA. Beraz, biodiesela olioetatik ateratzen da bereziki. Zer olio klase izaten da: landare jatorriko...
OIER ZENIGAONANDIA. Gehien erabiltzen direnak, guk egunero autoan botatzen dugun diesel nahaste horretan -ze diesel eta biodiesel nahastea izaten da- dira hori, koltza eta palma, nahiz eta edozeinek balio dauen (duen). Oliba-olioa be (ere) erabili daiteke baina askoz ere..
ESATARIA. Garestiagoa izanen zen, ezta? 
OIER ZENIGAONANDIA. Hori da.
ESATARIA. Hemen esaterako, Nafarroako toki askotan gero eta kontza gehiago ikusten da soroetan. Den-dena ez da izanen biodiesela egiteko?
OIER ZENIGAONANDIA. Parte bat uste dot (dut) erabiltzen dela be (ere) bai animalien pentsuentzako eta... dena dela gehien bat ekartzen da atzerritik.
ESATARIA. Eta askotan entzuten dugu, ezta, palma-oliotik zer nolako triskantzak egiten dituzten landatzeko eta gero ustiatzeko modu horretan, adibidez.
OIER ZENIGAONANDIA. Bai, hori da. Horregatik guk erabiltzen duguna da erabilitako olioa, sukaldeetan erabilitakoa: gehien bat oliba-olioa eta ekilore-olioa da. Eta hauei beste bizitza bat ematea. Guk nahi genuena da birziklapena sustatzea, ekonomia zirkularra sustatzea eta abar.
ESATARIA. Oinarri honekin egin zenuten proiektu bat. Nolakoa da prozesua?
OIER ZENIGAONANDIA. Guk egin genuen proiektu bat zela oso-osorik hartuta zure etxean dagoenetik eta berriz, bueltan biodiesela dagoen puntura arte.
ESATARIA. Zartaginetik kotxeraino!
OIER ZENIGAONANDIA. Hori da, gutxi gorabehera. Sortu gendun (genuen) izen berri bat: Auzobiodiesela. Sortu gendun kontzeptu hori zela, ba, Durangalde osorako herri eta auzo bakoitzak izatea bere depositu bat olioa norberak bere etxetik soberan dakona (daukana) botilatxo batean botatzen dau (du). Ja, auzuneko depositu horretatik badoa lantegi batera eta bertan prozesua hasten da. Hasteko ezpurutasun guztiak garbitu behar dira eta kalitatea bermatuko dauen (duen) prozesu bat egiten da (zaio) olio horri ze askotan erabili izan bada, galtzen ditu propietate batzuk eta badaude prozesu batzuk guztiz definituak olio horri emateko ahalik eta ezaugarririk onenak.
Behin daukagunean olioa prest sartzeko erreakzio kamerara, erreakzio oso erraz bat da, eta bukatzean daukagu biodiesela alde batetik eta, beste alde batetik, glizerina. Ere bai ematen diona beste irteera bat izan dezake industrian: ez dela hondakin bat sortzen dela. 
ESATARIA. Kontatu duzun bezalaxe, oso erraza dirudi. Hala da?
OIER ZENIGAONANDIA. Ez da zaila, ez da batere zaila!
ESATARIA. Eta horren (hain) erraza baldin bada, zergatik ez da egiten?
OIER ZENIGAONANDIA. Guk planteatzen genuena zan kudeaketa publiko bat azkenean hondakinak kudeatzeko, herriak berak kudeatzen du modu publiko batean olioa, ezta? Gero denen etekinerako izateko. Guk planteatzen duguna da prozesu osoa publikoa izatea: auzolana. Eta gero gainera bueltan daukagun biodiesela, ba, erabiltzeko ez dakit (poli)kiroldegiko galdarak ura berotzeko edo edukitzeko dutxa bero bat. 
ESATARIA. Kilometro zeroko biodiesel birziklatua.
OIER ZENIGAONANDIA. Hori da!
ESATARIA. Oier Zenigaonandia mila esker eta hurrengo batera arte!
OIER ZENIGAONANDIA. Eskerrik asko zuei.

C1
2020-05-27
22091169
00:03:36
504