Hegazkin-arrastoak. Zer dira?

Burua altxa eta zerura begiratuz gero, maiz marra zuri batzuk ikusten ditugu: hegazkin-arrastoak dira.

Baina ba al dakigu arrasto horiek zer diren edo atzean zer ezkutatzen duten?

Irratsaioa osorik entzun nahi izatera, egin klik hemen.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

SARRERA. Goiz kronikan zientzia-gosaria: Idoia Mujika.
ESATARIA. Materiaren fisika zentroko komunikazio eta dibulgazio arduradunarekin zita. Egun on, Idoia!
IDOIA MUJIKA. Egun on, Igor.
ESATARIA. Gaur zerura begira jarriko gara. Zer ikusteko edo zertaz aritzeko, Idoia?
IDOIA MUJIKA. Contrails-ei buruz (barreak). Denok ezagutzen ditugu, ez? Hegazkin bat pasatzen denean, batzuetan, lerro batzuk sortzen dira, lerro zuri batzuk, kea izango balitz bezala. Zer ote diren horiek, hori azaldu nahi dugu.
ESATARIA. Bereziki umetan guztiok asko jolastu izan gara zerura begira...
IDOIA MUJIKA. Bai, polita izaten da, ezta? Niri asko gustatzen zitzaizkidan eta hori lotu egiten genuen, nik behintzat, ba, gas bat askatzen zela, ez? Baina gas hori kolore gabea da, ze hegazkinek sortzen dituzten estela (arrasto) horiek ura dira. Hegazkinak erretzen duenean erregaia badakigu karbono-dioxidoa askatzen du, nitrogeno-oxidoa askatzen du, baita ere partikulak sufrezkoak baina gehienek botatzen dutena ere ura da. Klaro, ur hori altuera horretan, tenperatura horretan, presio horietan, zuzenean hegazkinetik ateratzen denean segun zein den baldintza, kondentsatu daiteke. Ba, hegazkinak egiten duena da atmosfera garbi bati -airearen konposizioari (osaerari)- gehitu egiten dio ur gehiago. Segun eta zer baldintza dauden, hau da, berez atmosfera horretan oso gertu bazegoen ja saturatzeko (asetzeko) uretan sortu egiten da aztarna hori. Beste batzuetan, aldiz, oso lehorra badago goiko airea ez da nahikoa: nahiz eta hegazkinak ur gehiago bota ez da nahikoa ur hori kondentsatzeko eta ez da sortzen estela. Ikusten duguna, beraz, ez da  hegazkinak utzitako kutsadura, zoritxarrez hori ikusezina da.
ESATARIA. Konspirazio teoriaz hitz egiguzu.
IDOIA MUJIKA. Bai, badago konspirazio handi bat esaten duena hegazkinetatik ikusten ditugun aztarna horiek ez direla hegazkinen aztarna normalak baizik eta fumigazio-prozesu erraldoi bat, ez? Produktu kimikoak botatzen dituztela nahita planetan zehar. Segun eta zein irakurtzen duzun, ba, intentzioa bat edo beste izango litzateke baina bat bera ere ez da ona eta horrek ez dauka inongo zientzia fundamenturik. Gainera ez luke funtzionatuko: ze hain goitik(an) botako bazenitu produktu horiek sakabanatu egingo lirateke milaka eta milaka kilometro karratutan eta ez genuke guk sumatuko. Ez litzateke gu pozoitzeko era efektibo (eraginkor) bat izango. Teoria horiek sortzen direnean benetan galtzen duzu aukera ulertzeko zer ari den pasatzen. Baina nola jakin dezakegu horrelako konspirazio bat egia den edo ez? Zaila da. Igual (agian) hemen ez hainbeste baina Estatu Batuetan jende pila batek sinesten du Chemtrails-etan.
Nola nik zientzian sinesten dudan, irakurri ditudan gauza pila eta pila bat daude Chemtrail horiek ez direla egia ziurtatuz eta badago artikulu bat atentzioa deitu didana da, 77 meteorologok parte hartu zutela mundu guztian zehar, nolabait bilatzen Chemtrail horien aztarnarik (aztarnak). Orduan, egin zutena izan zen:  ikertu dezagun eta begiratu dezagun ea norbaitek topatzen duen nonbait(en) arrazoiren bat pentsatzeko horrelako zerbait egin den edo egiten den. Eta niretzako 77 meteorologo adituk hala badiote, ez dagoela inongo ebidentziarik ezta motiborik (arrazoirik), ba nik zer nahi duzu esatea: pentsatzen dut horrelako konspirazio bat egongo balitz norbaiti eskapatuko (ihes egin) litzaiokeela zerbait. 
ESATARIA. Idoia, eskerrik asko! Datorren astera arte!
IDOIA MUJIKA. Aio!
ESATARIA. Besarkada bat.

 

 

C1
2020-05-11
21979594
00:03:36
359