Familiako komunikazioaren garrantzia

Ondo komunikatzeko elementurik garrantzitsuena da besteei entzuten jakitea. Hala uste du behinik behin Zigor Egiarte psikologoak.

Osasun Etxea irratsaioko psikologoaren ustez, ongi komunikatzen den familiari antz eman egiten zaio.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
KAZETARIA. Zigor Egiarte, psikologoa esan dugun bezala. Eta pentsatzen dugu, Zigor, komunikazio-estrategiak ere izango duela bere garrantzia, ezta? Ez dakit.
ZIGOR EGIARTE PSIKOLOGOA. Uste dut elkarri ondo entzun behar diotela, lehenengo eta behin. Gero, esan beharrekoak birritan pentsatu behar direla esan aurretik. Eta gero, esatekoa ahalik eta argitasun handienarekin esatea.
KAZETARIA. Zer eratako arazoak ikusten dituzu zuk komunikazio falta horretatik, eta zure psikologo-lanetik?
ZIGOR EGIARTE. Ba era ezberdinetako arazoak egon ahal dira. Esaterako, arazo, jokabidezko arazoak: errespetu faltak, irainak eta abar. Egon ahal dira baita ere arazo afektiboak, horrek eragiten dituen kalte emozionalak: apatia, tristura, tentsioa, estresa... Baita ere, izan ahal dira ondorio kognitiboak, ez?: arreta-, oroimen-mailan, erabaki-hartze prozesuetan eta abar, ez? Azken batean, hitzezko subjektuak gara, subjektu berbatiak gara eta komunikazioak eragina du.
KAZETARIA. Bueno, horiek dira sor litezkeen arazoak, baina egin dezagun alderantzizkoa. Ikus dezagun, komunikazioa ongi lantzen duen familia bati zertan antzemango litzaioke?
ZIGOR EGIARTE. Ba antzematen da, nik esango nuke, lehendabizi giroan, giro atsegin batean bizi direlako, oro har eta gehienbat; giroan. Gero, antzematen da baita ere, sortzen diren gatazkak nola kudeatzen eta nola maneiatzen dituzten, ezta? Dira, orokorrean izaten dira eraikitzaileak, jarrera eraikitzaileak izaten, agertzen dira, ezta? Eta hirugarrenik, komunikazio on bat dagoen familian nabaritzen da, baita ere, momentu onak bizi eta disfrutatzeko duten moduan.
KAZETARIA. Eta horra iristeko, Zigor, ze aholku emango zenizkiguke? Bueno, badakigu familia-mota eta familia-eredu diferenteak daudela.
ZIGOR EGIARTE. Kostatzen zait horrelako gomendio bat ematea, baina ausartuko nintzateke esatera entzumenean trebatu behar dugula. Iruditzen zait konfinamendu honen bitartez ere mundua edo bizitza zerbait esaten ari zaigula, eta hori ongi entzun behar dugula.
KAZETARIA. Zigor, ez dakit badagoen esplikatu beharrik familia bakoitzari edo familia-eredu diferenteak dituztenei eredu horren berri eman beharrik badagoen, edo hori kanpotik ikusten den gauza bat den. Esate baterako, guraso bakarreko haurrei bere familiaren egituraz, zein den, nolakoa den esplikatu beharrik badago? Ala hori kanpotik ikusten den ahalegin faltsu bat besterik ez da?
ZIGOR EGIARTE. Bai. Nik uste dut esplikatzerik badagoela eta aberasgarria izan daitekeela. Haurrak kokatu egin behar dira, bai bere maila pertsonalean eta maila sozialean kokatu egin behar dira. Haurrak jakin egin behar du nondik datorren, non dagoen hobeto ulertzeko eta nora joan nahi duen hobeto erabakitzeko. Gero, beste gauza bat da hori nola egiten den, hori nola transmititzen den. Gauza horiek, guraso bakoitzaren bizipenak, oso kontutan eduki behar dira, eta errespetuz tratatu behar da.
KAZETARIA. Bueno, guk guraso bakarreko familiaren adibidea jarri dugu, baina segur aski hori egin behar da eredu denetan, ez? Lehen aipatu dugu, izan familia nuklearra, edo hedatua edo, edo ez dakit, guraso bananduena, atxikiriko familiena, ez? Denetan egitea komeniko da.
ZIGOR EGIARTE. Bai. Bai. Benetan, eta esango nuke, eta bereziki familia heterosexual eta tradizionaletan. Zeren eta askotan aniztasunari buruzko ideia mugatuagoa izaten da. Zergatik? Ba haiek bizi dutena...
KAZETARIA. ...jotzen delako normaltzat, ez?
ZIGOR EGIARTE. Hori da. Hori da.
KAZETARIA. Eta badirudi horrek ez duela esplikaziorik behar.
ZIGOR EGIARTE. Hori da.
KAZETARIA. Eta agian horiexek dira esplikazio gehien behar dutenak, ez?
ZIGOR EGIARTE. Halaxe da.  
C1
2020-05-06
21954703
00:04:39
604