Adikzioak berrogeialdian

Berrogeialdian konfinatuta egonagatik, adikzioek ez dute beherantz egin. Hainbaten kasuan, gainera, menpekotasun berriak sortu edo lehenagotik hor zeudenak areagotu dira.

Izar Arregi psikologoak berrogeialdian adikzioek sortu dituzten egoerei buruz hitz egin du.

Irratsaioa osorik entzun nahi izatera, egin klik hemen.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
ESATARIA. Izar Arregi ere gurekin da, gure psikologoa. Kaixo, egun on, Izar!
IZAR ARREGI PSIKOLOGOA. Kaixo, egun on.
ESATARIA. Nahiko genuke zurekin etxe barruan gertatzen ari denari begira jartzea.
IZAR ARREGI. Bai, kontua askotan ez da drogadiktoa naiz edo ez naiz, menpeko naiz guztiz edo ez naiz. Hor egoten da halako prozesu bat, ez? Noiz da txikitero bat alkoholikoa? Edo  noiz da lokalean gazteak porrua erretzen duen porreroa (porru-erretzailea)? Orduan, hor, orain kontestu (testuinguru) sozial  hori aldatu egin da eta orain daukagu aukera edo eskailera bat gora igotzeko menpekotasunean edo ohartu non gauden eta, behar bada, uste genuena baino menpekotasun handiagoa daukagula jabetu eta hor zerbait egiteko, ez?
ESATARIA. Bai, zuk gazteekin egiten duzu lan, Izar. Zer da zu jasotzen ari zarena?
IZAR ARREGI. Orokorrean lehen arazoa daukatenak ari da intentsitatez gehitzen. Ez bakarrik menpekotasun kontsumotan baizik eta baita ere ludopatia edo ordenagailu-jokoetan, fase oralarekin (aho-fasearekin) zerikusia daukaten gaixotasun askorekin, ez? Elikadura gorabeherak ere bai: atrakoiak (betekadak), anorexia kontuak... Erosketa konpultsiboak... ari gara lehenago zegoen gaixotasun hau intentsitatez gora igotzen. Eta, hor, kontsumoaren harira, batetik, alkoholaren kontsumo exageratua (gehiegizko kontsumoa): orain ari gara ikusten gurasoek eta helduek bideo-deia egiten dugun bakoitzean ardo kopa bat eskuetan daukagula, ezta? Eta gero gazteekin: "Txakurrari buelta ematera nihoa (noa)" eta kostoa (haxixa) hartzen dut edo "Basura jaistera noa" eta baita ere marihuana lortu dut. Zer gertatzen da? Lehen, gazteak lokaletara joaten ziren eta gurasoek pixka bat egiterik bageneukan itsutu edo ez ikusi hainbeste, ez?
ESATARIA. Bai, hori da: jakingo ez bagenu bezala jokatu. Baina orain etxean kontsumituko dute!
IZAR ARREGI. Klaro! Eske orain testuinguru soziala aldatu da eta testuinguru sozialak egiten duena da kontsumo erresponsable (arduratsu) bat saihestu. Porrua lehen erretzen baldin bazen eskaladako giroan edo surfarekin, pixka bat testuinguru sozial horrek, maila batean, hor erretzera bultzatzen zuen baina, era berean, egiten zuen kontsumo arduratsu bat mantendu. Klaro, zer pasatu da porrua ja zigarroa bezala indibidualki erretzen denean? Lehen lokaletan bakarrik erretzen nuen baina orain etxean baldin banago... edo lehen ostegunetako pintxopote aitzakia erabiltzen nuen alkohola edateko baina orain zer pasatzen da, ez? Egin dena da deskontestualizatzerakoan eta gizarteko, era berean, kontrolatzen zuen aldagai hau kentzerakoan, egin da batzuengan disparatu. Orduan ja ez dut ostegunetan bakarrik edaten, ja arratsaldero edaten dut arratsaldero hitz egiten dudalako bideo-deien bitartez. Denok eduki dezakegu menpekotasun bat eta denok geratzen gara hor eta dauka harremanarekin zerikusia. Ze, klaro, ez da bakarrik gazteengan porruen kontsumoa orain ez dela lokalean ematen eta etxean ematen dela. Da horrek sortzen dituela gurasoekin izugarrizko liskarrak. Ez da bakarrik orain ez dudala pintxopotea kalean egiten eta orain etxean hasten naizela nire zerbezak edaten, da horrek kentzen didala gogoa bazkalondoko edo afalondoko sukaldea garbitzeko, gehi seme-alabekin batzuetan pazientzia ere ez dela berdina -alkoholak eragin bat dauka jarreretan-. Orduan, elkarbizitza gorabehera horietan eragiten du eta hor ohartzea uste nuena baina menpekotasun gehiago (handiagoa) daukagula, da "hon(er)aino ailegatu gara" esateko puntu batera iristea edo lehenengo pausoa. 
Hala eta guztiz ere, hemen beti egoten da punto de inflexion (inflexio-puntu) bat. Alegia, egoten denean diskusio (eztabaida) fuerte bat, momentu horretatik aurrera ja ailegatzen denean muturreko egoera batera, hor bai dela edo orain edo inoiz ez. 
ESATARIA. Ba, Izar Arregi estimatzen dizugu. Besarkada handi bat!
IZAR ARREGI. Berdin! Ondo izan.
C1
2020-05-04
21939430
00:04:04
946