Urtebetetzea konfinamenduan

Konfinamendu egun hauetan urteak ospatzen dituztenei ezustekoa ematea ez da erraza baina, irudimena izanez gero, opari politak egin litezke. Hemen adibide bat.

Hona jarraian, konfinamendu garaian 11 urteko neska bati gurasoek emandako ezustekoa.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

GORKA OTAEGI KAZETARIA. Berri Txarrak taldearen kantu honekin, Ainara, norbait zoriondu nahi duzu, ezta?

AINARA ZUAZABEITIA KAZETARIA. Ba, bai! Maddi Alonso, 11 urteko neska gaztea, eta berari pila bat gustatzen zaio Berri Txarrak eta bereziki kantu hau. Maddi, zorionak! 

MADDI ALONSO. Kasko!  

AINARA ZUAZABEITIA. Aste honetan izan dira zure urteak, ezta, Maddi? 

MADDI ALONSO. Bai! 

GORKA OTAEGI. Zenbat urte bete dituzu? 

MADDI ALONSO. Hamaika! 

KAZETARIEK. Hamaika urte, hamaika....! 

AINARA ZUAZABEITIA. Eta sorpresa bat izan zenuen, ezta? Kontatuko diguzu nola zoriondu zintuzten? Nola izan zen sorpresa handi hori? 

MADDI ALONSO. Bai, ba, niri esan zidaten nire gurasoek zaborra jaistera joateko eta, gure pisu ondoan, mutil batek jartzen ditu -programatzen ditu argazki batzuk- eta jartzen ditu etxeko bloke batean eta, orduan, agertu zen nire argazkia.  

GORKA OTAEGI. Zure argazkia azaldu zen handian proiektatuta? 

MADDI ALONSO. Bai! 

GORKA OTAEGI. Etxeko fatxadan! 

MADDI ALONSO. Bai! 

GORKA OTAEGI. Ai, ama! Eta zer sentitu zenuen? 

AINARA ZUAZABEITIA. Guk ikusi dugu argazki hori, Gorka, eta da argazki bat ikaragarri handituta, esan du berak, ez? Etxe bateko alde batean, goitik behera, eta dantzan ikusten zaitugu edo salto bat eginaz, ezta? 

MADDI ALONSO. Bai. 

AINARA ZUAZABEITIA. Asko gustatzen zaizulako dantzatzea, ez, Maddi? 

MADDI ALONSO. Bai. 

MANU ETXEZORTU. Baina, Maddi, zer pasatu zen: zuri esan zizuten gurasoek "Maddi, jaitsi zaitez basura jaistera, zaborra jaistera". Jaitsi, jaitsi zinen baina zer pasatu zen? 

MADDI ALONSO. Bai, eta esan zidaten ere geratzeko ikusten paretako argazkiak eta, orduan ja, bota nuen zaborra eta ari zirenean pasatzen argazkiak bat-batean ikusi nuen nirea. 

AINARA ZUAZABEITIA. Uau! Ikusi zenuen zurea? 

MADDI ALONSO. Bai. 

GORKA OTAEGI. Eta zer sentitu zenuen? 

MADDI ALONSO. Hasieran, urduri nengoen ze, ba, ez nekien zer pasako zen -ez zidatelako ezer esan-  eta gero ere, lotsatu nintzen pixka bat ze, ba, bizilagunak ere atera ziren balkoira ikustera eta ni nengoen hor, nire argazkiarekin... 

GORKA OTAEGI. Eta zerbait esan zizuten? 

MADDI ALONSO. Ez 

GORKA OTAEGI. Ez zizuten esan: "Zu zara hor dagoena!" 

MADDI ALONSO. Ez! 

AINARA ZUAZABEITIA. Zuk ez zenuen susmatzen horrelakorik...sekretuan antolatu zuten dena. 

MADDI ALONSO. Bai. 

GORKA OTAEGI. Hori iluntzean izan zen, horren aurretik ere ospatuko zenuen zure urtebetetzea, ezta? 

MADDI ALONSO. Bai. 

GORKA OTAEGI. Zer egin zenuen aurretik ospatzeko, edo zer egin zizuten? 

MADDI ALONSO. Goizean, esnatzerakoan, abestu egin zidaten eta etxea apaindu zuten ere. Gero opariak eman eta gero jolastu eta pastela jan.  

GORKA OTAEGI. Ai, ze ondo! Ze goxoa! Zer oparitu dizute? 

MADDI ALONSO. Arropa, zapatak, liburu batzuk, estutxea... 

GORKA OTAEGI. Jesus! Hori dena oparitu dizute? Beraz, ez zaude kexatzeko moduan... 

MADDI ALONSO. Ez. 

GORKA OTAEGI. Behar bada faltan botako zenuen lagunekin egotea, ezta? 

MADDI ALONSO. Bai, lagunekin eta familiarekin ere.  

MANU ETXEZORTU. Zerbait esateko aprobetxatu nahi duzu, norbaiti esan nahi diozu (eman nahi dizkiozu) eskerrak, zure lagunei bidali nahi diezu mezuren bat ... 

MADDI ALONSO. Animo pertsona guztiei, etxean daudenak, eta hau, ahal dugun bezala aurre egingo diogula honi. 

GORKA OTAEGI. Ez dakizu ze ondo etorri zaizkigun zure hitzak.... ze ongi etorri zaizkigun! 

MANU ETXEZORTU. Joe, Maddi!A zer oparia eman diguzuna aurrera egiteko! 

GORKA OTAEGI. Ba, Maddi Alonso, zorionak eta ongi pasa gaurko eguna ere, e! 

MADDI ALONSO. Bai, mila esker! 

GORKA OTAEGI. Muxu handi-handi bat! 

MADDI ALONSO. Agur! 

B2
2020-04-03
21810675
00:03:33
740