Beganismoa, bizitzeko modu bat

Beganoek ez dute kontsumitzen animalia jatorria duen produkturik. Beganismoa bizi-filosofia bat dela azaldu digute Euskadi Irratiko audio honetan.

Ageda Fernandez Aranazek gazte erabaki zuen begetariano izatea. Ondoren, pauso bat gehiago eman eta begano egin zen. Beganismoari buruzko zenbait topiko baztertu ditu Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan. Pasarte bat hautatu dugu guk.

Elkarrizketa osorik entzun nahi izatera, egin klik hemen.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

NAGORE TELLERIA, ESATARIA. Inoiz pentsatu al duzue animalia jatorriko produktuen kontsumoa baztertzea? Zenbat denbora iraungo zenuke larrudun arroparik, esnekirik edo haragirik kontsumitu gabe? Ba al dakizue zer den beganismoa?

AGEDA FERNANDEZ ARANAZ, ELKARRIZKETATUTA. Niretzako beganoa izatea, azkenean, bizitza estilo bat eroatea  da. Badakit asko entzuten den zeozer dela, bizitza estilo bat da no se que , baina bueno, azken batean begano izatea da animalietatik eratorrita dagozen (dauden) produktuei uko egitea eta be bai (ere bai) esplotazio animalaren (animalien esplotazioan) parte hartze bat eduki dauen (duen) produktu baten edo material baten egitean, pues horrek produktuak (produktu horiek) ez kontsumitzea. Azkenean, pues egunerokotasunean, edo bai jateko eran, bai arropatan eta horretan eragin egiten dizuna, pues horregatik da estilo de vida esaten dena hori.

ESATARIA 2. Ageda Fernandez Aranaz Gernikakoa da, eta 21 urte ditu. Duela lau urte begetarianoa egin zen eta, beraz, haragia eta arraina jateari utzi zion. Baina orain bi urte pauso bat gehiago eman eta animalia jatorria duten produktu ororen kontsumoa baztertu zuen.  Beganoa egin eta esnekiak, arrautza, eztia, larruzko arropa eta beste hainbat produktu erosteari utzi zion.

AGEDA FERNANDEZ ARANAZ. Egon nintzen topetan (topatzen) bideoak Interneten, ondo jateko eta holan (hola). O sea, nik etxean beti jan dot (dut) ondo, eta denetarik. Baina nahi neban (nuen), ez dakit, garbiago sentitu edo. Eta holan (hola) hasi nintzen bideoak ikusten Interneten, esan duten moduan, eta konturatu nintzen bai ahal dela animalia barik bizi, animaliengandik aprobetxatu barik edo. Zeren niri beti gustatu jataz (zaizkit) animaliak eta holan (hola), baina ez neban (nuen) ulertzen beganismoa nola zen. Nik bai ikusten neban (nuen) bizitza zikloaren parte animaliak jatearena eta kontsumitzearena. Ba hori dena informetan (informatzen) hasi nintzen arte, eta gero azkenian informakeran (informatuta) eta holan (hola) azkenean, horko ildoko bideoetan sartzen zara eta hortik hasten zara alimentaziñoagaz (elikadurarekin), baina gero explotaziñoaren (explotazioaren) bideoak ikusten dozuz (dituzu) eta azkenian kontzientzia hartu.

ESATARIA 2. Jakiei dagokienean, animalia jatorriko produktuetatik harago, dieta orekatu bat mantentzea posible dela ziurtatzen du beganismoak. Zer ez da faltako, beraz, begano baten hozkailuan?

AGEDA FERNANDEZ ARANAZ. Humus asko, karkarkar! Eta, bueno, sin mas, o sea, ahal dugu hartu pasta, arrautzabako pastie (arrautzik gabeko pasta), arroza, bai lentejak (dilistak), garbantzuak, edozein entsalada, tomatea, berdurak eta, denak, eta hori. Nik, gehienbat humus, egunero hartzen dut. Baina bestela denetarik ez dago hain mugatuta  jendeak pentsatzen dauen (duen) moduan. Pila bat berdura daukaguz (ditugu), legumbre (lekale) denak, eta bai, pastie (pasta), arroza eta horrek (horiek).

ESATARIA 2. Gizarte mugimendu ororen inguruan existitzen dira topiko eta estereotipoak. Esaterako, produktu beganoen kostu altuaz hitz egin ohi du jendeak.

AGEDA FERNANDEZ ARANAZ. Hori da lehenengo kentzen dudan argumentua (argudioa), normalean, jendeak diskutiduten dauenean (eztabaidatzen dutenean), ze, berez, gauza beganoak direz (dira) gitxien (gutxien) balio dauenak (dutenak): bai bazkariak, bai legunbreak (lekaleak), bai arroza, bai pastie, dira gauza batzuk edonork ahal dauzenak (dituenak) hartu. Patatak, mesedez, o sea. Gauzarik merkeenak direz (dira). Gero, bazoazen (bazoaz), claro, bazoazen (bazoaz) gauzak preparauak (prestatuak) direzenetara (direnetara) karuago  urtengo (aterako) jatzu (zaizu), a lo, lasagna bat. Lasagna bat, nahiz eta haragiz egin, prepareta badau (prestatua badago) gehiago kostako jatzu (zaizu) zuk egiten badozu (baduzu) baino. Zu be (ere) bazoazen (bazoaz) hanburgesa batera ja eginda dauena (dagoena) eta ez dozuna (duzuna) egin zuk, ba gehiago kostako jatzu (zaizu). Hortik entzuterik, janarietan eta laguntza ematen denean, ba igual gehien behar duen jendeak eta holan (hola) gehien ematen den errekurtsoa edo alimentoak (elikagaiak) beganoak direz (dira), asi, gutxien kostatzen daue (dute) economicamente (ekonomikoki).

ESATARIA 2. Beganismoa eta osasun arazoak eskutik helduta doazela uste dute beste askok. Beganoa izatea argal egotearekin eta bitamina faltarekin lotzen da.

AGEDA FERNANDEZ ARANAZ. Txarto (gaizki) egiten baduzu, bai, baina hori edozein dieta moduan (dietarekin bezala). Okela jaten dauen (duen) jendeak arazo kardiobaskularrak edukitzeko probabilitate gehiago deukien (daukaten) moduan. Nire analisiak, azkenengo egin dodazanak (ditudanak) orain dela bi hile (hilabete) edo izango ziren? Dena ezin hobeto, dena e.

C1
2020-04-01
21794543
00:03:47
4248