Lehenengo txertoa: non eta nola?

Izurriteen aurkako txertoak ez dira gaur goizekoak. Ba al dakizu, ordea, nork, nolatan eta zeri aurre egiteko sortu zen lehena?

 Entzungai honetan lehen txertoari buruzko azalpenak eta txertoen historiaren inguruko hainbat bitxikeria jaso ahal izango dituzu.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
KAZETARIA. Zientziaren tartea zabaldu behar dugu Goiz Kronikan, Idoia Mujika, Materialen Fisika Zentruko komunikazio eta dibulgazio arduraduna. Egun on, Idoia
IDOIA MUJIKA. Egun on, Bea.
KAZETARIA. Koronabirusak erabat harrapatuta gaituen honetan, zientzilarien jomuga, ba neurri handi batean, txertoa litzateke, ez? Txerto horren bila lanean ari dira burubelarri baina zientzialari batek zabaldu zuen, hortxe, ate-zirrikitua: Edward Jenner izeneko zientzialaria zen. Nor zen eta zer egin zuen bide honetan, Idoia?
IDOIA MUJIKA. Ba, historian zehar, zuk esan bezala, Edward Jennerri zor diogu lehenengo txertoa izan zena, gaur egun hain zabalduta dagoen teknika hori, bere garaian ere frogatu behar izan zen, ezta? eta hark asmatu zuen nolabait esateko. Bueno, bera bizi zen Ingalaterran eta, han, emakume bati -baserritar bati- entzun zion berak inoiz ez zuela izango viruela (baztanga), ze berak jadanik pasata zeukala behien viruela eta, orduan, ba, horrela izanda berak inoiz ez zuela hartuko. Posible al da aurretik gaixotasun hori, nolabait, ez hain latza den bertsio bat pasa baduzu, gero benetan txarra den gaixotasunari aurre egiteko gai izatea? Ideia hori buruan zeukala -justu ideia hori da gaur egun ezagutzen dugun txertoen funtsa, ezta? ba, garai haietan ez zen ezaguna-. Eta, klaro, frogatzeko era bakarra, frogatzea zen. Frogatzea esaten dudanean da, pertsona bat hartu, kasu horretan ume bat, James Phillips izeneko umetxo bati froga egin zion.  Lehenengo txertatu zion behietatik ateratako gaixotasunaren pixka bat, ikusi zuen ume hark sukar pixka bat, pixka bat gaixotu egin zela baina ez oso larriki eta, handik hilabete batzuetara, benetan txarra zen gaixotasuna sartu zion: viruelaren bertsio bortitzena. James Phillips hura ez zen gaixotu. 
Garai batean egiten zen horrela, ba, hartu ume bat -ziur aski umezurtza zena- eta harekin esperimentatu eta lortu, ez? Eta igual batzuek edukiko dute viruelaren bertsioa zela markak uzten zituela aurpegian, bueno, garai horretan eta munduan eduki dugun gaixotasun bortitzenetakoa izan da: kalkulatzen da 300 miliotik gora pertsona hil izan ditu(ela) historian zehar. Horrek kokatzen du, ba, gaixotasunen top-topean. 
KAZETARIA. Heroi gehiago Amerikarako, bisita, bidaia batean...
IDOIA MUJIKA. Bai, zentzu honetan, ba, garai horretan 1800. urtean Espainian txertaketa egin zen masiboki eta -garai hortako Carlos IV erregeak bultzatuta-  eta hark bultzatuta ere erabaki zuen Espainiako inperio guztiko herrialdeetara zabaldu nahi zuela txertaketa prozesu hau. Horretarako, eraman behar zen txertoa. Orduan, Balmis izeneko medikua zegoen kortean  lanean eta hari okurritu zitzaion, ba, espedizio oso bitxi bat: 22 ume hartu zituen, barku batean sartu eta bata besteari txertoa pasatzen joatea, txertoa bizirik joan zitzan (zedin). Eta kalkulatu zuten 11 bikote eta 10 egunero txertoa, ba, ateratzen zenean pustula antzeko bat, hortik ateratzen zuen pixka bat eta hurrengoari txertatzen zioten. Horrela, 110 egun gutxi gorabehera ateratzen ziren, zela justu behar zutena Espainiatik Puerto Ricora iristeko. 
Eta hor, beste izen bat niretzako aipatu behar izan dena, izan beharko litzatekeena: Isabel Zendal. Bera izan zen lehenengo erizaina misio internazional batean sartuta. Ze, azken finean, ume horiek zaintzeko, ume horien gaixotasuna ez zabaltzeko kontrolik gabe, Isabel emakume honek lortu zuen. Are gehiago esango dizut: ume horietako bat bere semea  zen eta erabaki zuen, ba bai, hori izango zela historian bere  papera eta gaur egun esan dezakegu ozenki viruela guztiz desagertu da (dela). Txertaketa honi esker eta esfortzu erraldoi horiei guztiei esker.
C1
2020-03-25
21752460
00:03:45
720