Tuper ekologiko sozialak

Bezeroei, etxean bezala, produktu ekologikoekin osasuntsu elikatzeko aukera ematen diete Ekoizan dendek.

Prestatutako janaria bertan edo etxera eramateko aukera ematen dute denda horiek, eta, horretaz gain, lana eskaintzen diete bazterkeriatik gertu dauden pertsonei.

Irratsaioa osorik entzun nahi izatera, egin klik hemen


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Ba begira, Bilbon aukera berri bat zabaldu da etxetik kanpo, baina etxean bezala jan nahi dutenentzat. Ekoizan dendaz ari gara, Poza Lizentziadunaren 12.enean zabaldu ditu ateak, eta azken honekin hiru dira dagoeneko gizarteratzea bultzatzen duen Peñascal kooperatibak Bilbon, Indautxu auzoan zehazki, martxan dituen denda sozialak. Amaia Artetxe lankidea gerturatu da denda berri honetara. Amaia Artetxe, Amaia, egun on, kontaiguzu.
AMAIA ARTETXE. Kaixo, Manu, egun on. Ba tuperrak aipatu dituzu, eta gu gauden denda honetan saltzen dituzten ekotuperrek sekulako arrakasta dute, oso, oso modan jarri omen dira hemen Indautxuko bulegoetan eta, besteak beste, horiek ikustera etorri naiz, ea ze itxura daukaten. Eta hementxe ditut aurrean, e! Hemen nago, hozkailuaren aurrean, Ekoizanek ekoiztutako ekotuperrak ikusten, eta hemen denetik dago, e. Gaurko bazkaritarako ez dut etxean ezer prestatu behar, zeren lehenak, bigarrenak, azkenburukoak, denak daude tuperretan prestatuta. Hona, Ekoizan denda honetara etorri, hartu eta nahi baldin badugu hemen jateko edo etxera eramateko. Baina ezagutu dezagun…
MANU ETXEZORTU. Amaia, ze jaki dira? Ze ikusten duzu?
AMAIA ARTETXE. Begiratu. Ba hemen aurrean daukat: humusa, falafela, pasta, dago baita, bolognesa erara prestatutako pasta, dago arroza, dago, baita ere, porrusalda…
MANU ETXEZORTU. Aukera zabala dago.
AMAIA ARTETXE. …piper beteak, kroketak… Nik etxerako kroketa batzuk eraman behar ditut, ze hemen kuiazko kroketak daude eta hauek atentzioa eman didate, baita porruzkoak, shitakezkoak… Eta bueno, beste aldean ditugu hotzak, adibidez, lenteja-entsalada, tabulea, kinoazko tabulea, hotzean jateko… hemen, adibidez, zer nahi duzu esatea? Beitu (begiratu) gisatua ere bai.
MANU ETXEZORTU. Denetarik dago.
AMAIA ARTETXE. Denetik dago, Manu.
MANU ETXEZORTU. Eta denak dira, Amaia, tuperrak…
AMAIA ARTETXE. Tuperretan bai.
MANU ETXEZORTU. Eta ez bakarrik tuperrak, eta ez bakarrik tuperrak ekotuperrak dira, ezta?
AMAIA ARTETXE. Bai. Begiratu, marmitakoa ere ikusten ari naiz. Dena. Ekotuperrak dira, atal batekoak, bai, hain zuzen ere, hemen aurrez aurre ditudanak, produktu ekologikoekin ekoiztutako tuperrak direlako, eta gero beste batzuk daude, eko ez direnak, baina bertako lehengaiekin, bertako jakiekin ekoiztuta daude, eta batez ere helburua, tuper hauen helburua da ez dela janari azkarra, etxean eginiko janaria dela, eta hori dute balio erantsia. Baina ez hori bakarrik, eta hori da orain ezagutuko duguna, Manu.
Kontatu dezagun, adibidez, denda honetara ailegatzen diren lagunek, hemen lanean daukazuen mutiko hau bezala, ze bide egiten dute?: kooperatiban hasten dira, ostalaritza ikasten, eta ondoren lan-merkatura txertatzeko aukera ematen diezue denda hauen bitartez?
EKOIZANEKO LANGILEA. Bai. Jende honek, gurekin lan egiten duten pertsonek, beharbada, Lanbidetik ofertak edo kurtsoak ateratzen dira, haiek apuntatzen dira, eta iraupena, kurtsoen iraupena, ba ez dakit, urtebetekoa izan daiteke, edo bi urte edo hiru, eta beti egiten dituzte praktikak edo lan enpresa batean. Batzuetan izaten da Peñascal kooperatibak dituen enpresetan, adibidez, hemen Ekoizanen egiten dituzte edo beste batzuetan. Baina helburua da Peñascalen ikasten dutenek eguneko formazioa edukitzea, eta hemendik alde egiten dutenean ba lanpostu serioa edo lanpostu fijo (finko) bat aurkitzea.
AMAIA ARTETXE. Horrek esan nahi du; Manu, hemen ikusten ditugun ekotuper guzti hauek Boluetan sortu direla, bertan ekoiztu dituztela bertako ikasleek, eta baita gozo hauek ere bai, ze ez dugu aipatu, baina hemen atzealdean ditugu gozo batzuk…
MANU ETXEZORTU. …ekogozoak…
AMAIA ARTETXE. …ze itxura! Ekogozoak eta oso gozoak. Horiek ere Boluetatik pasa dira, zuen kooperatibako langileek egin dituzte?
EKOIZANEKO LANGILEA. Horiek ere kooperatibo langileek egiten dituzte baina ez Boluetan. Egiten dituzte Montañoko enpresan eta hori dago kokatuta La Villa Vieja de Lezaman.
B1
2020-03-05
21622767
00:04:26
434