Eskua ematea

Norbaiti eskua ematen diogunean, sentsazio desberdinak izaten ditugu egoeraren eta eskuaren arabera.

Eskuei buruzko ikus-entzunezkoa ari da osatzen Mel Arranz eta eskuz ari da marrazten animazioa osatuko duten 1.500 irudiak. Esku hotzak, beroak, hezeak, lehorrak... Guztiak islatu nahi ditu bere lanean. Euskadi Irratiko Baipasa saioan egindako elkarrizketan eskuei buruz eta bere proiektuari buruz aritu da.


Elkarrizketa osorik entzun nahi izatera, egin klik hemen.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

OLAIA URTIAGA  KAZETARIA. Mel Arranz, arratsalde on!

MEL ARRANZ. Kaixo, arratsalde on.

OLAIA URTIAGA. Inor agurtzen duzunean zer duzu nahiago eskua ematea, bi muxu, besarkada bat…

MEL ARRANZ. Ba, berez, besarkada bat.  

OLAIA URTIAGA. Eta eskuak, maiz garbitzen dituzu?  

MEL ARRANZ. E, bai, egunero… (barreak)

MAIDER SEGUROLA KAZETARIA. Egunero, baina badago jendea egunean bost aldiz garbitzen dituena ere, konpultsiboki garbitzen dituena.  

MEL ARRANZ. Nik bakarrik behin edo.

MAIDER SEGUROLA. Behin, goizetan?

MEL ARRANZ. E, ba, bueno, normalean eguerdian.  

OLAIA URTIAGA. Eta neguan? Eskularruak erabiltzen dituzu?

MEL ARRANZ. Bai (barreak). Bai, esku hotzetako (hotzeko) pertsona naiz.  

MAIDER SEGUROLA. Aaaa! Esku hotzak berotzeko, eskularruak beti.

MEL ARRANZ. Bai.

OLAIA URTIAGA. Eta eskuetan apaingarririk bai? Ze, nik esaterako, eraztunak erabiltzen ditut. Zuk?

MEL ARRANZ. Ez.

OLAIA URTIAGA. Mel, eskuak izango dira protagonista, eskuz egiten ari zaren ikus-entzunezkoan.  

MAIDER SEGUROLA. Ze, eskuz ari da Mel marrazten. Eskubiko eskuarekin arkatza hartu, eta bi esku marraztuko dituzu 1.500 aldiz. Horiek 3.000 esku dira: esku asko. Eskuak kanpotik eta baita azalaren barrutik ere. Eskuei buruzko lau minutuko ikus-entzunezkoa izango da “Azaletik azalera”: eskuak protagonista dituen esku-langintza.  

OLAIA URTIAGA. Jesus! Mareatu gara e! Ze, zergatik aukeratu duzu eskuen gaia zure proiekturako?  

MEL ARRANZ. Bueno, ba, nahiko, sentsazio asko biltzen dituen gai bat iruditzen zait eta inoiz jorratu ez den edo oso gutxitan jorratu den gai bat dela uste dut eta beti norbaiti eskua ematean –batez ere ez norbait agurtzean, baizik eta norbaiti erresistentzia moduan edo laguntasun moduan eskua ematean, inkluso ezezagun bati korro bat egiteko, dena delakoan- eskua ematean beti konturatu naiz bero dagoen hala hotz, edo gero urduri jartzen zara askotan izerdia dela eta, eta horrelakoak. Horren bilduma bat egin nahi izan dut animazio batean.

MAIDER SEGUROLA. Orduan, eskua emateari buruzko lan bat da baina ez gara bostekoaz ari, ez? Zerbait intimoagoa da.

MEL ARRANZ. Bai.

MAIDER SEGUROLA. Adibidez gertatu izan zaigu, zuk korroren batean esan duzu, baina ez dakit, kalejiraren batean edo giza kateren batean egia da aldamenekoari minutu batez eskutik helduta eman eta zenbait momentutan ezeroso ere sentitu izan gara.  

MEL ARRANZ. Bai, eta bueno, askotan ere maite duzun norbaiti eskua ematean batzuetan eroso sentitzen zara baina beste batzuetan ere ezeroso senti zaitezke ba agian arau-sozialak direla eta, edo dena delakoa.

OLAIA URTIAGA. Ze eskua emateak, zer esan nahi du zuretzat?

MEL ARRANZ. Niretzat, ba ekintza, erresistentzia ekintza bat da edonori esku bat ematea, ikur berezi bat iruditzen zaidalako.  

MAIDER SEGUROLA. Badaude esku hotzak, esku beroak, badaude beti heze daudenak, ez? Beti izerditan eta kontra, lehor-lehorrak. Zureak esan duzu beti hotz egoten direla. Eta gustatu, nolako eskuak gustatzen zaizkizu?

MEL ARRANZ. Ba, berez, berdin zait. Azken aldian aitonari eman diot askotan eskua, ba, marrazten, bere eskua eta nirearen arteko ezberdintasunak eta marrazteko eta asko gustatu zait, adibidez, bere eskua hartzea.

 

B1
2020-02-21
21555059
00:03:36
1084