Egoki prestatzen duzu janaria?

Patata-tortilla arrautzetan igerian ala oso lehorra? Haragia odola dariola? Ogi txigortu beltza? Adi gehiegi edo gutxiegi egitearekin!

Sare sozialetan jan-edanekin lotutako konparazio batzuk egin dituzte, jendearen gustuen berri jakiteko asmoz. Baina galdera da, nola prestatu janaria osasuntsua izateko?

Irratsaioa osorik entzun nahi izatera, egin klik hemen.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Patata-tortillak, txuleta batek edo ogi txigortuak zer-nolako erredura-maila behar dute puntuan egoteko eta, batez ere osasuntsu izateko? Eta kafesnearen kolorea, esne eta kafearen nahasketa ona izan dadin? Bueno, adibidez, patata-tortilla nola jan beharko genuke arriskurik izan ez dezan tortilla horrek?  
ALAZNE AGIRREZABALAGA DIETISTA. Bueno, patata-tortilla batek, arrautzetan igeri dagoen patata-tortilla horrek arriskua izango lukeena, batez ere izango litzateke salmonellagatik.  
TAMARA FERRARI KAZETARIA. Sare sozialetan jendeak aukeratu behar zuen, eta gehienbat aukeratzen zutena edo genuena zen, hiru, lau, piska bat urtua dagoena…
ALAZNE AGIRREZABALAGA DIETISTA. Erditik behera. Erditik behera, “jugosoa” gustatzen zaigu, egia da…
TAMARA FERRARI KAZETARIA. …esango nuke baietz.
ALAZNE AGIRREZABALAGA DIETISTA. Eta beti borroka berdina esango nuke nik, pixka bat gehiago eginda gustatzen zait. Bueno, gauza desberdina da esan dizudana, gauza bat etxean gerta daitekeena, eta kontuz, arriskuko populazioan: 3 urtetik beherako haurrak, haurdun dauden emakumeak, gaixo kronikoak, hirugarren adineko pertsonak… Horiek prekauzio gehiago eduki beharko lukete. Gainerakook momentu puntual batean arrautza gordinagoa jateko hautua, norberak egin dezala, ez?
TAMARA FERRARI KAZETARIA. Eta orain, sagardotegi-garaia dela, txuleta esaterako ere, askori gustatzen zaigu pixka bat gorrixka edo batzuek nahiago dute ia-ia odolarekin jan eta, ez dakit, haragiaren kasuan zeintzuk dira arriskuak?
ALAZNE AGIRREZABALAGA DIETISTA. Printzipioz, arriskua ez da hain handia, lehen esan dudan bezala, arriskuko populazio ez den batengan. Bai? Pertsona heldu batek gutxi jandako, gutxi egindako, barkatu, txuleta bat jatea… bueno, printzipioz ez litzateke hain arriskutsua izango, zerbait pasako balitz ere, ez da hain gaixotasun grabea: izan liteke beherako bat, izan liteke deshidratazio-puntu bat… baina printzipioz ez da hilkorra izaten gure inguruan. Baina, lehen esan dudana, batez ere txuleta-garaian haurdun dauden emakumeak, mesedez, izozteko eskatu edo txuleta hurrengo urtean jango da…
TAMARA FERRARI KAZETARIA. Itxaron piska bat, ezta?
ALAZNE AGIRREZABALAGA DIETISTA. Batez ere prebentzioa: arazo asko sor ditzake fetuan.
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Haragiarekin segiz, haragia gehiegi egiten badugu eta belztu puntu bat ematen badiogu, zer?
ALAZNE AGIRREZABALAGA DIETISTA. Haragiaren kasuan eta izaten da toxiinfekzio bat. Bai? Mikroorganismoa gehiegi hazi dela eta, bueno, infekzio bat izango genuke.
TAMARA FERRARI KAZETARIA. Batzuetan ogia txigortzen zaigu gehiegi, eta baditu ez?, zati beltz batzuk eta komeni da orduan horiek kentzea…
ALAZNE AGIRREZABALAGA DIETISTA. …horiek kentzea,
TAMARA FERRARI KAZETARIA. …labana batekin…
ALAZNE AGIRREZABALAGA DIETISTA. Hori da. Labana batekin piska bat arraskatzea, eta kentzea, printzipioz.
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Eta kafea, ez?, Tamara?
TAMARA FERRARI KAZETARIA. Eta kafesnea! Hor bazegoen ere joko honetan eta aukeratu behar zenuen a), b), c) d). Bueno a) da beltz-beltza, hutsa esango genukeena, eta f) ba ia esnea eta kafe-tanta batekin, baina hori, kasu honetan, gustuaren arabera izango da, ez? Ez dut uste…
ALAZNE AGIRREZABALAGA DIETISTA. Bai. Zenbat hutsa nahiago duzun, edo kafesnea nahi duzun edo ze kafe-mota den, edo esne askokoa. Bai egia da, kafean bertan ere bai ematen dela. Azken finean kafea segun ze kalitatekoa den ere, hor ere igartzen da metakrilamida. Beti ere hobeto izango da, guk alea hartu eta guk txikitzea. Bestela torrefaktu eta hauek direnak, beti akrilamida edo… Edo kapsuletako kafeak-eta akrilamida asko izaten dutela ikusten da.
TAMARA FERRARI KAZETARIA. Beraz, naturala erosi beharko genuke.
ALAZNE AGIRREZABALAGA DIETISTA. Hori da.
TAMARA FERRARI KAZETARIA. Batzuetan da nahasketa, bietatik dauka, eta torrefaktua, hasiera batean, alde batera utzi beharko genuke.
ALAZNE AGIRREZABALAGA DIETISTA. Hori da, hori da: ez bakarrik akrilamidagatik, azukrea gehituta izaten duelako baita ere.

Interesatzen zaizu



B2
2020-02-14
21519065
00:03:36
1349