Bizpahiru urteko ikastaroa Elizaz ezkontzeko

Ezkontzarako prestatzeko ikastaroak laburregiak direla iritzita, Elizak ikastaro horiek luzatzea nahi du.

Ezkondutako bikoteen erdiek denbora gutxian banatzen direla ikusirik, ikastaro horiek bizpahiru urtekoak izatea proposatu du Espainiako Gotzainen Biltzarrak.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
ESATARIA. Espainiako Gotzainen Biltzarrak argi ikusi du: 20 orduko ikastaroa ez da nahikoa ezkontza iraunkorrak bermatzeko. Gaur Mario Izeta Bilboko gotzainak adierazi duenez, 5-10 urtean ezkontzen erdiak apurtzen dira, eta hori saihesteko formakuntza gehiago behar da.
Hemendik aurrera ezkongaiei 2 edo 3 urteko formakuntza proposatuko zaie 15ean behineko saioetan. Ezkondutako 12 bikoterekin elkarlanean prestatu dute ikasbide mardula. Bertan, komunikazioa, fideltasuna edo sexualitatea bezalako gaiak jorratzen dira.
HERRITARRA. Baina hori ez da ikasten kurtsillo batean, Elizako kurtsillo batean.
ESATARIA. Ba aholku mamitsuak ematen hasi dira. Dokumentuaren 1. bertsioak, esaterako, sexu-harremanak izan aurretik, senarrak lan batzuk bere gain hartzea gomendatzen zuen, adibidez, umeak parkera eraman. Horrela emakumeak siesta egin eta deskantsatuta egon ahal izateko. Arratsalde erdirako, baina, paragrafo hori desagertu egin da.
    Ikasbide hau, hala ere, Gotzainen Biltzarraren proposamena da, eta elizbarruti bakoitzak erabakiko du hemendik aurrera zer-nolako formakuntza eskatuko dien ezkongaiei.
B2
2020-01-22
21363985
00:01:10
844