Auzoak badu zerikusirik bizi-itxaropenarekin

Elkarrengandik gertu, baina oso era desberdinean bizi dira herritar asko, nahiz eta hiri berean bizi.

Bilbon, esate baterako, bizi-itxaropen ezberdina dute Indautxu eta Otxarkoaga auzoetan bizi diren hiritarrek: gizonezkoak 6 urte gutxiago bizi dira Otxarkoagan eta emakumeak, berriz, urtebete gutxiago.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ESATARIA 1. 09:46 minutu. Elkarrengandik oso gertu bizi, baina oso era desberdinean bizi diren herritarrei buruz hitz egin nahi dugu oraintxe Euskadi Irratiko Faktorian.
METROKO OFF-AHOTSA. Indautxu.
ESATARIA 2. Bilboko errenta altuenetakoa duen auzunea, pertsonako ia 34.000 euro. Markako arropa-dendak, elikagai ekologikoak saltzen dituzten dendak ugari, eguneko menua 17 euroren azpitik aurkitzea zail dago, eta bizi-itxaropena Euskadiko batez bestekotik gorakoa: gizonezkoak 81 urte eta erdi bizi dira, emakumezkoak 87 eta erdi.  
HIRITARRA. Bai, badago ezberdintasuna, bai: bai janzkeran, bai eraikinetan, bai zerbitzuetan… Bai.
METROKO OFF-AHOTSA. Otxarkoaga-Bilbao…
ESATARIA 2. Eta oso begi-bistakoak ezberdintasunak: komertzioak gutxi, taberna bakan batzuk, arrandegi bakarra, itxitako etxabeak nonahi eta eguneko menua 10 eurotan. 11.000 euro pasatxo dira norbanako bakoitzaren batez besteko errenta Bilboko auzo garaienean. Gizonak Indautxun baino 6 urte gutxiago bizi dira, 75; emakumeak urtebete gutxiago, 86. Euskal Herriko hirien artean alde nabarmenena duen hiria da Bilbo, errenta eta bizi-itxaropenaren ikuspuntutik.

Auzoko osasun-etxera, anbulatoriora jo dugu. Begoña Bikandi Otxarkoagako bizilagun askoren familia-medikua da. Zuen kontsultan, eta zure kontsultan kasu honetan, auzune honetan dauden ezaugarriak kontuan hartuta, ikusten al duzu faktoreren bat horretan [bizi-itxaropenean] eragin dezakeena?    
BEGOÑA BIKANDI FAMILIA-MEDIKUA. Hainbat faktore ikusi ahal dira eragina dutenak bizi-itxaropenaren jaitsiera horretan. Alde batetik, elikadura edo dieta-mota, erabiltzen duten dieta-mota. Beste bat da duten lan-mota, oso gogorra... Eta beste aldetik, hezkuntza-maila bere (ere), ikusi ahal da horretan eragina duela.    
ESATARIA 2. Elikaduraren ikuspuntutik, esate baterako, zer ezaugarri izan ditzake elikadura horrek? Zer kasu ikusten dituzu zuk?
FAMILIA-MEDIKUA. Ikusten dena da beraien menua, adibidez, dieta-mota ez dela oso landua. Askok erabiltzen dituzte “alimentos procesados” (prozesatutako jakiak), edo “comida rápida” (jan lasterra) holakoak, zeren beraien denbora justua (eskasa) da, bi-hiru lanetan lan egiten dute, denbora justua da… Orduan, gehienbat kontsumitzen dutena da lipido eta karbohidratozko dieta, eta errenta aldetik merkeen diren elikagai batzuk horietakoak direla, errazago eskuratu eta arinago jateko.
Bestetik, kultura-aldetik, elikadura-mota, gehien batek emigrante edo jende gaztearen artean, ez dagoelako oso barneratuta. Jende nagusiak, aldiz, ba bai: elikadura zaintzen du, saiatzen da hobetzen, nahiz eta beraien errentak justuak (doi-doiak) izan, ezin dute denera heldu.

B2
2020-01-10
21240292
00:03:07
1442