2019ko Durangoko Azoka berritasunez beterik

Abian da 2019ko Durangoko Azoka. Arduradunek diotenez, berritasun dezente izango da aurtengo edizioan.

Bideo honetan, aurtengo nobedadeen berri emango dute antolatzaileek. Gaur, osteguna, zabalduko ditu ateak azokak eta igandera arte egongo da zabalik.

Durangoko Azokako hasierei buruz gehiago jain nahi baduzu, informazio gehiago daukazu EITBko Gure Kasa saioko bideo honetan.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
ESATARIA. Hogeita hamar urtean enblematiko bilakatu den argazki honek itxura aldatuko du aurten. Erakusmahaien txuri-berdea gaindituta, egurrak eta ikono berriek Landako Gunea berrituko dute.
NEREA MUJIKA, GEREDIAGA ELKARTEKO PRESIDENTEA. Gaur eguneko tendentzietara egokituz eta errazago identifikatzeko asmoz. Azokak bere burua eguneratzeko ahaleginetan jarraitzen du.
ESATARIA. 264 stand izango dira guztira, 200 ekitaldi baino gehiago.
NEREA MUJIKA. Aurreko urteetan baino eskari gehiago jaso ditugu erakusmahaiak ipintzeko.
ESATARIA. 405 nobedade, liburuak batik bat, Azoka handitzen doa urterik urte, espazio berriak sortuz 700 metrotan 5 minutuko distantzian. Aurten musika-eskola gogoetaren plaza bilakatuko da, eta Euskal Herriko programatzaile eta musikaren sektoreko profesionalen arteko topaketa antolatuko da bertan. Eta urtero legez, Ahotsenea sortzaileen plaza izango da: 49 disko-aurkezpen eta 62 solasaldi egingo dituzte.
ANTOLATZAILEA. Beste urte batez Plateruena kontzertu handien plaza izango da.
ESATARIA. En Tol Sarmiento, Zeta, Arkada Social eta Maider Zabalegik hartuko dute Plateruena.   
ANTOLATZAILEA. Ba zuzendariak, aktoreak eta sortzaileak…
ESATARIA. Arte eszenikoek, mundu digitalak eta zinemak, bestak beste, osatuko dute arnas kolektiboaren 54. edizioa. 
B2
2019-12-05
21036626
00:01:20
654