Telebista ikusteko moduak aldatu dira

Jende askok gaur egun telebista tabletan, mugikorrean… ikusten du, edukiak eta ordutegia nahierara aukeratuta. Baina zein dira horren arrazoiak?

Telebista ikusteko modua erabat aldatu da azken urte hauetan, Appelek ere produktu berria aurkeztu du: telesailak, pelikulak ... ekoiztu eta eskainiko ditu udazkenetik aurrera. Miren Gabantxo EHUko irakasleak azken urteotako joera berria aztertu du: ikus-entzuleen ohituren aldaketa, Internet bidez kontsumitzen ditugu edukiak eta plataforma berriak... (Netflix, Amazon Prime, Movistar, Apple TV+...).
Eta zer gertatuko da tokian tokiko telebistekin? Beraien etorkizuna kolokan ote dago? 

Irratsaio osoa hemen entzungai.
 


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

MAU ETXEZORTU.- Applek produktu berria aurkeztu du, Applek. Telesailak, pelikulak eta dokumentalak ekoitzi eta eskainiko ditu udazkenetik aurrera. Netflix eta Amazon Prime bideo bezalako plataforma digitalen lehia zuzena izango da, Tamara, Apple, aurrerantzean.
TAMARA FERRARI.- Hori da. Apple TV Plus-entzako lan egingo dute besteak beste, Steven Spielberg zine-zuzendariak eta hainbat aktorek:  Reese Witherspoon,  Jennifer Aniston, Steve Carrel…
MANU ETXEZORTU.- Apple TV + Apple TV barruan txertatuta egongo da. Harpidetza egin behar duzu, hilero kopuru bat ordaindu, baina momentuz ez dute zehaztu zenbat izango den ordaindu beharrekoa. Bueno, Miren Gabantxo Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle da, eta berari galdetu diogu Applen eskaintza berri honi buruz eta ordainpeko telebistaren fenomenoaz.  Entzun berak esandakoa:
TAMARA FERRARI.- Telebista ikusteko modua erabat aldatu da azken urte hauetan. Zerk eragin du hori?
MIREN GABANTXO.- Bueno, azkenean da pantailen bitartez kontsumitzen duguna. Ez da bakarrik telebista kontsumitzeko modua. Pentsatu behar dogu bere (dugu ere) kaleetan, edozeinek, ikusten d(a)u mobila(ri) begira edo sakelako telefonoa(ri) begira jendea; metroan zoazenean, autobusean zoazenean… Pantaila printzipala gaur egun ez da etxeko pantaila.
TAMARA FERRARI.- Bai. Eta gero, HBO, Netflix, Amazon Prime, Movistar…  ekoiztetxe bihurtu dira. Zein da plataforma horien sekretua?
MIREN GABANTXO.- Bueno, sekretua da gaur egun irudiak, ipuinak, istorioak irudien bitartez kontsumitzea, bueno, gaur egungo bizimodua bilakatu dela. Historia (sic) [istorio]) on bat ordaindu behar da. Bai Applek, bai Netflixek, bai edozeinek hor ikusten dabena (dutena) da kanaletan zirkulatzen dabiltzan produktu horiek zelako negozioa edo zelako dirua ematen daben (duten). Ze gu ohitu gara jada pantailetan pegatuta egotera, ezta?
TAMARA FERRARI.- Bai.
MIREN GABANTXO.- Eta gainera, azkenean, pentsatzen badugu kultura-kolonizazio sistema perfektu bat da.  Ze, azkenean, globalizazio esaten dugunean, globalizazioa zer da? Ba hau da globalizazioa. Globalizazioa da azkenean denok gauza berberak kontsumituko ditugula, kanal berdinetik eta gure aparailu berdinetik denok gauza bera ikusten egongo garelako.
TAMARA FERRARI.- Bai. Lortu dute (sic) [dituzte] plataforma hauek eduki erakargarriak… Aukera zabala eskaintzen dute eta gainera, harpidetza, bueno, nahiko merkea dela esan dezakegu.
MIREN GABANTXO.- Bueno, merkea. Hor bere (ere) egon na(i)z honetaz irakurtzen, eta gainera Applek egingo dab(u)ena bere (ere) da aldizkariak sortu, eta aldizkaria da Apple News edo holako bat… Ba hor albisteak emango ditu, bizitza-estiloak salduko ditu, bidaiak salduko ditu, eta ezin dugu ahaztu bere (ere) horren arabera gure iritzia, gure kontsumo-modua  eta pentsatzeko modua bideratu egingo dela.
TAMARA FERRARI.- Bai. Eta ohiko kateek zer egin dute orain arte horren aurrean eta zer egin beharko lukete lehia horretan sartu ahal izateko?
MIREN GABANTXO.- Nik uste do(u)t telebista ikusteko modua, bueno, interneten egiten dugunaren arabera, ba moldatu beharko dela. Orduan, badi(ñ)ot, nik uste do(u)t oraingo moduko hori, inposaketa-parrila batena ez doala inora.
TAMARA FERRARI.- Bai. Baina desoreka handia dago. Ez da gauza bera, adibidez, tokiko telebista katea batek duen diru-sarrera edo Movistar-ek duena.
MIREN GABANTXO.- Bueno, tokian tokiko telebisten jokoa, nik ez dut ikusten hain txarto.  Prezisamente, (hain zuzen) da globalizazioaren kontrako beste punta, ezta? Applek edo Netflixek edo ezin izango dabe (dute) inoiz telebista lokal batek daukan indarra eta kontaktua kalearekin izan.           

 

B2
2019-03-28
20763582
04:01
1859