Euskal Herriko gazte musulmanak
Euskal Herrian urtetik urtera musulmanen kopurua igotzen ari da, baina ohiko aurreiritziak alde batera utzita, ezagutzen al ditugu? Nolakoak dira Euskal Herriko gazte musulmanak?
Jatorri marokoarreko Nourdine Ouafa 26 urteko lazkaotarra da. Bere familia Rabatetik iritsi zen Goierrira bizimodu hobe baten bila. Nerabezaroan erlijioari garrantzia handirik eman ez zion arren, orain dela bi urte "benetako musulman" egin zen. Bost aldiz egiten du otoitz egunean, eta, dioenez, Islamak bere bizitza gidatzen du.
Bideo osoa hemen duzu entzungai, EITBko Ur handitan saioan.
XABIER MADARIAGA.- Gazte musulmanak Euskal Herrian. Badituzte, noski, musulman ez direnekin parekatzen dituzte ezaugarri ugari, gehien-gehienak seguruenik. Baina gure gaurko saio honetan zerk ezberdintzen dituen bilatzera goaz, nahitanahiez abiapuntuan Islama bera dugularik, eta baita, ondorioz, Islaman erlijioaren inguruan zabaldu diren hainbat ideia zein estereotipo: egiak eta post-egiak.
Nourdine, 26 urte, Lazkaon jaioa. Arrasaten bizi, azoketan egiten du lan.
NOURDINE. - Bada, kaixo, ni Nourdine naiz, 26 urte dauzkat, eta Arrasaten bizi naiz. Aita taxista bezala zegoen lanean, Rabateko hirian, Marruecos-en [Marokon]. Lan asko egin eta gero, bada, erabaki zuen, bada, hona etortzea. Berak esaten dit sekulako suertea eduki dudala nik, porque, klaro, [zeren, jakina] hemen jaiotzen zara, dena ikusten duzu ja begi onekin, eta hemen nahi dituzun kapritxo guztiak ekartzen dizkizu aitak, eta ama ere alboan, eta anai-arrebak, eta klaro [jakina], berak bizi zuen gogortasun hori: bere gurasoak han utzi eta hona etorri zen.
XABIER MADARIAGA.- Tabernaz taberna ibiltzen zen Nourdineren aita, gauzak saltzen. Dirua nahikoa biltzean ekarri zuen familia Marokotik: 7 anai-arreba dira. Lazkaon jaio zen Nourdine, eta ondoren familia bizitzen izan da Zumarragan, Azpeitian, Urretxun… Orain Arrasaten daude.
NOURDINE.- Eta orain bai, orain ezkondu naizela eta hori, ez naiz aldatuko herriz behintzat, nire ustez, bizi osorako hementxe geldituko naiz.
Denak dira goxoak; kalitate ona da. O sea, [alegia] dena estatuan eginda dago eta, eta hori ere notatu [nabaritu] egiten da.
Bizi osoan eduki izan dut kuadrilla euskalduna. Musulmanak, ba orain dela hiru, lau urte hasi naiz pixka bat harremanak edukitzen. Euskalduna naiz, baina bihotza beti, beti, beti, beti, niretzako marokoarra izango naiz. Beti, e!
Lehenago igual irteten nintzen patxangan beraiekin. Edaten nuen, eta porroak erretzen nituen, eta dena… Ulertzen didazu? Eta ja hasten zarenean pixka bat zentratzen eta, ostia, ni nondik nator? Nire gurasoak zer erlijiotakoak dira?
(hitzak arabieraz)
Niri jardun dit aitak, “bai, begira, gu musulmanak gara eta musulmanek ez ditugu gauza hauek egiten”, eta ez dakit zer, eta inoiz ez dut bete berak esandakoa. Hau igual pixka bat fuerte sonatuko dizu [gogorra egingo zaizu], baina nire familia baino garrantzitsuagoa da erlijioa eta, bai. Zure ama, gurasoak dira, esan dizudana, top. Zure ama, Jaungoikoak boterea berdina ematen die, eta orduan erlijioa ondo betetzen baduzu, familiarekin arazorik ez duzu edukitzen.
XABIER MADARIAGA.- Islamaren bidea hartzen ez dutenak, zure ustez zer dira?, okerreko bizimodua hartu duten pertsonak?
NESKA MUSULMANA. - Okerrekoa? Ez dakit. Okerrekoa ez dakit. Baina nik behintzat ikusten dut, ni ondo ari naizela. Eta haiek ikusiko dute ondo ari direla.
NOURDINE.- Nik errespetatzen dut ze, klaro [jakina], ni, ni zein naiz derrigortzeko bati erlijioari garrantzia emateko? Neu neure buruaren jabea bakarrik naiz. Inoren jabe ez naiz. Zuk notatu [nabaritu] egiten duzu, nahiz eta beraiek ez espresatu [adierazi], zuk ikusten duzu, joe, ba be(g)i(ra)tu, honek ni ikusten nau como que “enparanoiatuta” bezala egongo bazen, aber zer edo zer egingo nion, edo zer edo zer, eta hori txarra da.
Ba ni, Marruecos-etik (Marokotik) gehien gustatzen zaidana da, giroa, sin más,[besterik gabe] giroa, horrela. Irteten zara eta klaro, nire emazteak esaten dit, como que,[alegia] hori pixka bat faltan botatzen duela. Por que, han igual eguzkia pixka bat ezkutatzen hasten denean, bada, jende guztia irteten da kalera, eta egoten dira hor, lurrean, lurrean jarrita eta ez, baina lurrean jarrita eta igual kilometro bateko fila (ilada) bat, eta denak hor, bada, denak hor erditik, eta janaria hemendik eta bestetik eta… Giro hori, giro hori da gehien gustatzen zaidana, o sea [hau da], dudarik gabe.
Bada, Maroko eta Euskal Herria, begira, daukaten gauza bakarra antzekoa, joaten zaren tokira joaten zarela, ondo jango duzu. Jan, behintzat, egingo duzu, tripa bete, nahi duzun bezalaxe.