detalle dokuteka-generico-fitxa

Hotzikarak 27: Haur-jolasak

Egilea: Mikel Cortejo
Musika:  Jean Louis Argus

Zuzendaria:  Joxe Felipe Auzmendi
Aktoreak:
Leire
:   Aintzane Gamiz
Marga:   Arantxa Muñoz
Maddi:  Itziar Velez
Anabel:   Maddi Velez

 

 

 

 

 

Leire:  Ai, ikaragarria da, gaitz hori desagertu zela uste nuen.
Marga: Bai zera, ez al duzu dokumentalik ikusten? Gainera, gero eta hedatuago dagoela diote, saguzarrek barreiatzen omen dute migrazioetan.
Leire:  Ai, neska, lepradunak ere badaude oraindik eh, baina gaixotasuna kontrolpean dago.
Marga: Ba Martinen txakurra amorruak jota omen dago eta batek daki non dagoen.
Leire:  Laster aurkituko ahal dute, arriskutsua izan daiteke.
Marga: Arriskutsuagoa da Martin bera, seguru berak pasa diola gaitza txakurrari. Agure nazkagarri halakoa! Ba al dakizu zer entzun dudan?
Leire:  Zer?
Marga: Behin etxe zaharrean ikusi zutela txakurrarekin... badakizu?
Leire:  Bai, zera! Ixo, Marga! Badatoz haurrak.
Marga: Hauek ere jakin beharko dute ba noizbait bizitzaren misterioa.
Leire:  Noski, ja, ja, ja...
Maddi: Zer misterio?
Marga: Maddi, zer gertatzen zaizu? Zer duzu eskuan?
Maddi: Zer jakin behar dugu?
Leire:  Zer egin diozu Maddiri?
Anabel: Berdin da. Nire tximeleta hil du, hegoak kendu dizkio.
Leire:  Anabel, beti berdin ibili behar duzu? Noiz zintzotuko zara?
Anabel: Hilda zegoen, lurrean aurkitu dut.
Maddi: Ez. Bizirik zegoen. Hegoak mugitzen zituen. Zuk hil duzu, Anabel.
Marga: Maddi, ez negar egin, azken finean hiltzear zegoen. Orain ez du gehiago sufrituko.
Maddi: Baina berak hil du, tximeletak gehiago bizi nahi zuen.
Marga: Seguru orain zoriontsu izango dela tximeleten zeruan.
Maddi: Zer uste duzu, tuntuna naizela? Zeru bakarra dago denontzat.
Marga: Hori esan nahi nuen ba Maddi!
Leire:  Zergatik ez zarete ezkutaketan jolasten, eh?
Marga: Hori da zoazte basora jolastera.
Anabel: Zuk kontatu Maddi.
Maddi: Anabel, beti zu ezkutatzen zara.
Leire:  Utz iezaiozu berari ezkutatzen, Anabel.
Maddi: Maddik ez daki oso ondo kontatzen, eta horrela ikasi egingo du.
Marga: Anabel. Zer nahi duzu tximeletarena zure amari kontatzea? Beno, ba!
Anabel: Jo, beti berdin!
Marga: Zu bai zabiltzala beti berdin. Nahikoa da, zoaz Maddirekin jolastera.
Maddi: Benga, azkar Anabel, bestela berandu egingo zaigu.
Marga: Ez zaiteztela etxe zaharrera hurbildu, eh!
Anabel: Ados, baina zuk kontatu eh?
Leire:  Beti haserre eta beti elkarrekin...
Maddi: Bale, nik kontatuko dut.
Marga: Zerua eta infernurik balego, aingerua bata eta deabrua bestea.
Maddi:  Hogeita hamaika, hogeita hamabi, hogeita hamahiru, berrogeita bost... Jo, aspertu naiz. Ehun. Anabel, zure bila noa. Jo, Anabel, non zaude? Benga, pista bat!
Anabel: Hemen nagoo!
Maddi:  Aja, handik atera da hotsa. Aurkituko zaitut. Jo, nora joan zara? Tranpa da hain urruti ezkutatzea.
Anabel: Maddi, kuku!
Maddi:  Sorgin halakoa, harrapatuko dut, eta orduan ikusiko du. Aiba, etxe zaharra, seguru han dagoela. 
Marga: Eta barrez hasi ginenean, hantxe gelditu zen, quieto parado. Bere zera txikitxo hura zintzilik zuela!
Leire:  Aizu, Marga, laster ilunduko du, eta hauek oraindik ez dira itzuli, e!
Marga: Hogei minutu barru azaltzen ez badira, San Martin eguna ospatuko dut bi horiekin.  Ez daukat berandu iritsi, eta Maddiren gurasoen erretolika berriro entzuteko batere gogorik.
Leire:  Aizu, ez ziren ba Etxe zaharrera hurbilduko?
Maddi:  A, hau dena putzuz beteta dago. Prakak zikin-zikinak ditut, amak errieta egingo dit. Eta dena Anabelen erruz. Anabel, non zaude? Ai ama, saguzar bat! Alde hemendik, alde, alde, alde! Anabel, non zaude? Nahikoa da! Zuk irabazi duzu, baina irten. Ai, Anabel, zu al zara? Tira, zuk irabazi duzu, goazen etxera. Hurrengoan ere, nik kontatuko dut, eta zu ezkutatu, bale?
Zakurra: Guau, guau, guau!
Maddi: Anabel?
Anabel: Maddi, kuku!
Zakurra. Guau, guau!
Maddi: Anabel, ni banoa, zuk irabazi duzu!
Zakurra: Guau, guau.
Maddi: Alde, alde, alde... Aaaa! Anabel, kontuz zakurrarekin, gaixo dago.
Leire:  Martinen txakurra? Bai zera, nire laguna da. Ezta, Sugar? Egin maitea-maitea!
Maddi: Anabel lagundu, hankan odol asko daukat.
Anabel: Nahi al duzu zuri ere maitea-maitea egitea?  Ez. Lehenbizi zenbatu hamar arte. Ba al dakizu zenbatzen Maddi? Eta oraingoan tranparik egin gabe, e?
Maddi:  Anabel, hemendik aurrera beti nik kontatuko dut. Eta zu ezkutatu. Lagundu!
Zakurra: Guau, guau!
Marga: Seguru Etxe zaharrera joan direla. Guk ez joateko esan, eta eurak, ale! Leire, goazen euren bila.
Leire:  Nora? Etxe zaharrera? E... zoaz zu, eh? Gauzak zainduko ditut.
Marga: Esan dizut batzuetan zu ere zaintzen duzun haurra bezain ergela zarela? Ez didazu ba esango etxearen bueltako istorioak sinesten dituzunik? Leire:  Ez. Ez da hori. Aizu, eta Martinen txakurra Etxe zaharrean badago?
Marga: Eta Britney Spears zure etxepera bizitzera etorriko balitz? Ez izan inozentea, eta zatoz nirekin! Ai, desesperantea zara batzuetan. Joango naiz ni, zuk itxaron hemen!
Leire:  Hozten hasi da, laster bueltatuko dira.      
 

Maddi: Lagundu!!!

Jaitsi

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

B2
2006-06-23

x61pRelaContWAR

20656007

x61pViewCountWAR

1223

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR