Dokuteka
Euskal Herria, Estatuko arma ekoizle nagusia
Euskal Herriak elkartasuna esportatzen du GKE, mediku, erizain, profesional, hezitzaile, boluntario, erlijio gizon eta emakume, eta misiolarien bidez. Enpresetako produktu ez militar asko ere esportatzen ditu. Baina armak ere egin-esportatzen ditu.
Euskal Herria da, oraindik ere, armak ekoizten dituen Espainiako
Estatuko eremurik garrantzitsuena. Armagintzaren arloan Hego Euskal
Herria da nagusi, baina Ipar Euskal Herriak ere badu bere pisua; hori
bai, txikixeagoa. Arma fabrikazioaren sektorea azken urteotan oso
garrantzitsua izan da Euskal Herrian. Jasan behar izan duen
birmoldaketaren ondorioz, orain arma ekoizpenean jarduten diren enpresa
gutxiago daude, baina daudenak lehengoak baino sofistikatuagoak dira
eta gehiago produzitzen dute orain dela ez hainbeste hasitako Irakeko
gerraz geroztik. Euskal aeronautikaren sektoreak, ekoizpen militarrean
oso sektore kualifikatua denak, ez du arlo zibilean bakarrik lan
egiten, baita militarrean ere, eta arlo horretan enpresa pribatuek
nahiz Eusko Jaurlaritzak berak parte hartzen dute. Esate baterako,
euskal gobernuak ITPko akzioen %5,3 dauka Euskadiko Garatze Kapitalaren
Baltzuaren (SOCADE) bidezEuskal Herriak elkartasuna esportatzen du GKE,
mediku, erizain, profesional, hezitzaile, boluntario, erlijio gizon eta
emakume, eta misiolarien bidez. Enpresetako produktu ez militar asko
ere esportatzen ditu. Baina armak ere egin eta esportatzen ditu,
Hegoaldeak Iparraldeak baino gehiago. Ez ehizarako armak bakarrik
(horrelakoak gutxi dira eta gainbeheran daude), baita munduko gerra eta
gatazka latzenetan erabiltzen direnak ere. Ekoizpen militarraren zati
handi bat euskal lurraldean gauzatzen da. Oso zaila da erabat militarra
den ekoizpenaren benetako datuak eskuratzea, baina nahiko datu daude
errealitate hori badela inork zalantzan ez jartzeko
Existitzen diren hainbat gerra tramankuluren artean, besteak beste ondorengo hauek ekoizten dira Euskal Herrian: armamentua, munizioak, minak, kanoi antiairekoak, gerra-gurdiak, obusak, traktore anfibioak, misilen osagaiak eta borrokarako hegazkinen zatiak. Hain zuzen ere, arrazoi horrengatik esleitu izan dizkie azken urteetan Espainiako Defentsa Ministerioak lehiaketak euskal enpresei. Esate baterako, 1990-2001 aldian 25 euskal enpresek lehen aipatutako ministerio militarrak egindako lehiaketetako 569 esleipen lortu zituzten guztira. Horrek 111.478 milioi pezetako kopurua osatzen du. Lehen adierazitako produktu militarrei, gainera, Sestaoko La Naval ontziolak eraikitako fragatak eta ontzi militarrak gehitu behar zaizkie.
Batere susmagarria ez den "Asociación Independiente de la Guardia Civil" delakoak 2003ko uztailaren 28an Vasco Press agentziak zabaldutako informazioaren bidez adierazi zuen 2002. urtean Espainian egindako armen %99 Euskal Herrian egin zirela. Euskal Autonomia Erkidegoan egin omen ziren 309.822 arma luze eta beste 18.255 arma labur.
Azken kontratuak, 4.000 milioitik gorakoak
Aurtengo martxoan aditzera eman da eta armagintzan diharduten zenbait euskal enpresei ere "mesede" egin diezaieke: PSOEren Gobernu berria agintzen hasi bitartean lanean aritu zen Espainiako Defentsa Ministerioak 4.176 milioi euroko balioa duen armamentua eskuratzeko kontratuak sinatu zituen. Martxoaren 24an IZAR taldearekin -Sestaoko La Naval ere talde horretakoa da- sinatu zuen 1.756 milioi euroko balioa duten lau S-80 urpekontzi eta 360 milioi balio dituen proiekzio estrategikoko ontzi bat eraikitzeko kontratua. Martxoaren 31n Santa Barbara Sistemas-ekin sinatu zuen borrokarako 212 Pizarro ibilgailuren erosketa (707 milioi euro). 1.353 milioi euro balio duten 24 Tigre helikoptero eskuratzeko jarraibideak ere eman zituen.
Hori guztia Espainiako gobernu aldaketa egin baino egun gutxi lehenago egin zen. Programa horiek 20 urteren buruan ordaindu beharrak eta hartutako beste konpromisoek (Leopard gerra-gurdia, F-100 fragata eta Eurofighter eta A-400M ehiza-hegazkin bonbaketariak) ezinezko egingo dute PSOEk hauteskunde kanpainan agindutakoa betetzea: Defentsako aurrekontuak izoztuko zituela, alegia.
Testuinguru horretan, ez dugu ahaztu behar Espainiako Gobernuaren gastu militarrak hezkuntza eta osasun arlokoak baino hiru aldiz handiagoak direla. Ikerketa eta Garapenerako (I+G) gastu publiko osoaren %54 industria militarraren ikerketarako erabili da azken urteetan. 2003. urtean inbertsio hori Barne Produktu Gordinaren (BPG) %1,2koa izan zen
Armak eta enplegua eztabaidatu beharreko gaia
Armak, kanoiak, obusak, gerra-gurdiak, ehiza-hegazkin bonbaketariak, fragatak, urpekontziak eta horientzako munizioak ekoiztu eta munduko edozein lekutako ejertzitoei saltzea ¿gatazka belikoak dauden eremuetakoei, batez ere¿, onartu nahi edo nahi ez badugu ere, diktaduren eta ustez demokratikoak diren bestelako erregimenen errepresioari eta mundua suntsitzen duten gerrei laguntzea da. Euskal Herrian sektore horrek 8.000 pertsona ingururi ematen die zuzenean lana ¿sektoreko enpresa guztiak ez dira ekoizpen militarrera mugatzen¿. Euskal aeronautikaren alorrean, lau mila pertsona baino gehiago ari dira lanean. Aeronautikakoak ez diren baina arlo militarrean ere lan egiten duten enpresetako langileak gehitu behar zaizkio sektore horri. Beraz, esan dezakegu Hego eta Ipar Euskal Herri osoan 8.000 enplegu inguru daudela armagintzaren sektorean.
Gizarte demokratiko batek hori onar al dezake enpleguaren defentsaren izenean? Zer diote Afganistan edo Irakeko gerrak salatzeko asmoz azkenaldian kalera irteten diren sindikatuek, ekoizpen militarraren aurrean isildu eta Sestaoko La Naval ontzigintza militarrean jardutearen alde dauden horiek? Gure gizartean eztabaidatu beharreko gaia ote dugu esku artean?