detalle dokuteka-generico-fitxa

Poliomielitisa

Polio gaitza garai batean zabalduagoa zegoen, orain txertoen bidez aurre egiten zaio.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria. Europan desagertutzat eman den gaixotasun bati buruz hitz egingo dugu gaur Felix Zubiaren kontsultan, Babelgo medikuaren kontsultan: poliomielitis edo polioaz hain zuzen ere. Hementxe gure medikua. Arratsalde on, Felix. 

Felix Zubia medikua. Arratsalde on. 

Esataria. Poliomielitisaren definizioaren bila hiztegira jo dugu, eta hauxe da bertan aurkitu duguna. Poliomielitisa, eritasun kutsakorra, bizkar-muinean kokatzen den birus batek sortua. Ezaugarritzat giharren endurtzea eta elbarritasuna ditu. Tira, hori guztia beharbada gehitxo esatea da baina… 

Felix Zubia. Bai. 

Esataria. Esaiguzu, zer da?  

Felix Zubia. Birus batek eragindako infekzio bat da. Beraz, xomorro batek. Kutsakorra den gaixotasun bat, hesteetatik sartzen dena, gehienetan hesteetan gelditzen dena, baina kasu bakan batzuetan nerbio-sistemari eragiten diona, bizkarrezurreko muinari. Muinean daude mugimendua eragiten duten neuronak. Neurona hauek erasotzen ditu, neuronak hil egiten dira, eta funtziorik gabe gelditzean ba bere muskulu horiek, gihar horiek atrofiatu egiten dira eta luzera, atrofia horren ondorioz, paralisi hori ikusten da.  

Esataria. Hori guztia da polioa. Bueno, tira. Albistea da hau, eta guretzat batez ere pozgarria dena. Joan den astean aditu-batzorde independente batek OMS, Munduko Osasun Erakundearen asanblean, baieztatu zuela polioa desagertu egin dela Europan. Noiztik esan daiteke hemen, gure inguruan, ez dela polio-kasurik izan? 

Felix Zubia. 1979an dago jasotako azken kasua, ezagutzen dena behintzat Euskal Autonomia Erkideagoan; data horretakoa. Nik ez dut neure lanean polio-kasu akuturik ikusi, bai ondorioak, ondorioak askotan. Baina nik lehenengo aldiz, bueno, esango dugu infekzioa aktibo den garaian ez dut sekula ikusi.  

Esataria. Birusa dela esan dugu. Edozeinek edozein egoeratan harrapa dezakeen birusa ala batez ere haurrek harrapatzeko arriskua duten birusa?  

Felix Zubia. Epidemia bat ematen den garaian jende gehienak jasaten zuen gaixotasuna zen eta defentsak gelditu egiten ziren eta beraz haurrei eragiten zien bereziki, lau-bederatzi urteko haurrei; lautik bederatzi urtera, ondorengoek poliomielitisa pasata zutelako eta defentsak zituztelako. Eta ez da berriz agertzen den infekzioa. Behin bakarrik pasatzen da, eta… 

Esataria. Behin pasatzen da, eragin handiak edo arrastoak benetan handiak uzten ditu. Sintomak zeintzuk dira? 

Felix Zubia. Bueno, esango dugu, kasurik gehienetan ez du ezer egiten. Poliomielitisa beherakoaren bidez transmititzen da. Gaixoak beherakoa izaten du, beherako hori eskuetara iristen da edo elikadura, elikagaietara, ura, urera, jaten dugun edozein jakitara, eta aldameneko gaixo baten hesteetara iritsiko da. Hesteetan ugaltzen da poliomielitisa eta kasurik gehienetan beherako normal bat bezala pasatzen zen eta ez zuen sintomarik ematen. Eta ehuneko bostean sintomak, ez dakigu zergatik, hesteetatik nerbio-sistemara pasatzen zen eta hor azaltzen ziren sintomak. Nerbio-sisteman bizkarrezur-muinari eragiten dio, horiek dira gorputzaren mugimendua eragiten dutenak, eta kasu horietan, eragindako atalaren arabera, gorputz-adarrak mugitzeko ezintasuna ikusiko genuke edo arnasa hartzeko zailtasuna. Arnasa hartzeko giharrak atrofiatuta mugimendurik gabe gelditzen direlako.  

Hori lehen momentuan. Luzera neurona horiek hil egiten dira, ez dago berririk ezartzerik, horrek ez du atzera-bueltarik eta bere lanik ez egitean, giharrak, muskuluak atrofiatu egiten dira eta gorputz-adar hori, edo meheago gelditzen da eta mugitu ezinda… Askotan hazi ere ez zen egiten behar bezala, edo pertsona horrek arnasarik hartu ezin baldin badu heriotza sortzen du. Beraz, ehuneko bostean bakarrik da. Gainontzeko kasuetan oharkabean pasatzen zen… 

Esataria. Besterik gabe… 

Felix Zubia. …infekzio bat izaten zen eta ez zen diagnostikatzen.  

Esataria. Beherako batekin, beherako batekin, besterik gabe hortxe geratzen zen… 

Felix Zubia. Hortxe geratzen zen. 

Esataria. Eta ez zuen beste ondoriorik uzten, baina badakigu, eta aipatu dituzun bezala, polioa harrapatuz gero, larritasun-mailak ere ez direla berdinak. 

Felix Zubia. Batez ere eragiten dion bizkarrezur-muin zatiari. Gorputz-adar bati eragiten baldin badio beso bat mugitu ezinik geldituko da, edo biak, edo hankak mugitu ezinik edo besoak mugitu ezinik. Baina arnasketaren muskuluari eragiten baldin badio pertsona horrek ez du arnasa hartzeko indarrik, ito egingo litzateke. Karkasa kanporatzeko ere ez.  Eta beraz, hilkortasun handia zuen gaixotasuna zen.  

Esataria. Eta kasu horietan? 

Felix Zubia. Bai. 

Esataria. Garaiz harrapatuz gero? 

Felix Zubia. Bai.  

Esataria. Ez dago ezer askorik egiterik? 

Felix Zubia. Gaur egun, eta gure inguruan, bai.  

Esataria. Bai.  

Felix Zubia. Birusa hiltzerik ez dago, birusari bueltarik ematerik ez dago. Baina bueno, lanik egiten ez duten gihar horien lana egiteko, makinak daude. Pertsona horrek arnasarik hartu ezin baldin badu, bentiladore mekaniko batzuk daude, makina batzuk daude, eta makina horien bitartez arnasa hartu liteke. Eta hain larria ez baldin bada eta gorputz-adar bati eragiten baldin badio, errehabilitazio azkar bat eginez, muskulu hori mugituz, gogortzen ez utziz, pixkana, gutxienez atrofia ahalik eta txikiena izatea lor liteke. Luzera beti atrofia agertuko den arren. Baina bueno, ahalik eta eragin txikienarekin eta kalterik txikienarekin. 

Esataria. Zuk esan duzun bezala, hemen zorionez, gure inguruan, bada nola aurre egin guzti horri, baina Afrikan ez, esate baterako. 

Felix Zubia. Ez.  

Esataria. Afrikan munduan diren herrialdeetatik bat aipatzeagatik. Polio kasu asko dago bertan? 

Felix Zubia. Bai. Gehiegi. Ez Afrikan bakarrik, Afrikan, Asian, Hego Ameriketan eta lurralde pobreetan. Ikusi denez gaixotasunak, birusa hiltzeko gaitasunik ez dugu, baina aurre egiteko neurri bat bai, da txertoa, txertaketa da.  

Lehenik eta behin txerto bat zer den azalduz. Bueno, labur esanda, txerto bat da gaixotasun hori eragiten duen birus edo bakterioaren zati bat txiki bat, guretzat kaltegarri ez dena baina gorputzari defentsak sortzeko balio diona. Zati txiki hori gorputzean sartzen dugu, horren ordeko defentsak sortzen ditugu, eta ondorenean birusa edo bakterioa agertzen zaigunean defentsak eginak ditugu eta ez diogu uzten infekzioa sortzen.  

Bi txerto-mota daude, bat aho bidez eman litekeena eta bestea zulatuta, larru-azalpean, guretzat merkeak direnak, baina herrialde pobre hauetarako garestia dena. Beraz, ez da, ez da txertaketa-kanpainarik egiten eta berez mundutik desagertu arazi litekeen gaixotasun bat izanda oraindik ere, tristea den arren, munduan kasu asko ematen dira, haurrak hiltzen dira. Eta haur asko bizi guztirako herrenak edo besamotzak gelditzen dira, ez?  

Esataria. Txertoak aipatu dituzu, eta esan bezala, prebenitzeko edo aurreikusteko guzti hau (hau guztia) hau txertoak ematen dira. Gaur egun Europan desagertutzat jotzen badugu gaitza, zergatik oraindik ere  haur jaioberriei txertoa ematen zaie? 

Felix Zubia. Erabateko ziurtasunik ez dugulako ba Afrikatik edo Europatik, Afrikatik Europara edo Hego Ameriketatik Europara iritsiko ez denik, ez? Geroz eta jende-mugimendu gehiago egoten da,  elikagai-mugimendu gehiago ematen da, ez dakigu hango haur batek hemengo bat kutsa lezakeen edo ez, eta gauza da zergatik ez den neurria zabaltzen, ez? Berez kalkuluak eginda daude ez?, zenbat diru beharko litzatekeen poliomielitisa mundutik desagerrarazteko eta ez da hainbestekoa ere. Segun beste zenbait erakundek, zenbait gauzek dituzten presupuestoarekin alderatuz, oso txikia. Edo lotsagarri samarra den arren… 

Esataria. Gauzek horrela jarraitzen dute. 

Felix Zubia. Bai. Elgorriak berak ere, adibidez, desagertua beharko luke munduan baina hor jarraitzen du, eta poliomielitisak ere  bai.  

Esataria. Horrelaxe, beste, beste hainbat gauzekin gertatzen den bezala. Hori guztia polioari buruz esateko.   

Felix Zubia. Bai. 

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

C1
2002-09-22

x61pRelaContWAR

16528658
0:07:16

x61pViewCountWAR

2993

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR