Nola eman bostekoa?

Bostekoa ematea bi mundu elkartzea da. Bestearen munduan sartzea da eta gurean sartzeko baimena ematea. Hainbat jarrerek adina adierazten du gure bostekoa emateko moduak.

ú Esku-azpia beherantz emateak ziurtasuna erakuts dezake, baina baita beste laguna mendean hartu nahia, hau da, aurrean duguna menderatzea. ú Arrainen moduan, hau da, hatzak bakarrik eskainiz bostekoa ematean ziurtasun eza edo ez dugula nabarmendu nahi erakusten dugu. ú Bostekoa ematean besoa zurrun samar mantentzen badugu, gure solaskidearekiko distantzia mantendu nahi dugula erakusten ari gara. ú Aurrean dugun pertsona guregana erakartzen badugu, esaten diogu lagun min egin nahi dugula edo geureganatu nahi dugula. ú Norbaitek bostekoa ematean bestearen eskua estutzen duenean bere energia, indarra eta indarkeria bideratzen ari da. Bere buruarekin oso seguru ez dagoen norbaiten aurrean gaude, indarra eta zorroztasuna behar dituena besteengandik bereizteko. ú Bostekoa esku-azpia gora begira ematea 'txunditu nauzu' esatea da. Beste esanahi bat ere badu, ordea, gure gainetik dagoenaren menpe gaudela adieraztea, hain zuzen. ú Bostekoa 'eskularru' erara ematea: agurtzen duenak bestearen eskua estutzen du eta gero bere bigarren eskua eransten dio. Egoera guztiak menperatzen dituen horietakoa dela esaten ari zaigu. Seduktore bat edo entziklopedia saltzailea izan liteke.


Interesatzen zaizu



2002-04-15
16525597
930