Dokuteka
Bilera bingo
Bileretan arreta eta interesa ez galtzeko metodorik eraginkorrena. Jolasa.
Bileretan arreta eta interesa ez galtzeko metodorik eraginkorrena
Modako jolasa "BILERA BINGO" orain euskaraz!!
KIKE AMONARRIZ/
Euskal Herria bileritisak jota dago: bilerak eta bilerak egiten dira, zein baino zein aspergarriagoak!
Ezin al dituzu gehiago jasan? Bileretan lokartu egiten al zara?
Hona hemen Euskal Herriko bilerak berpizteko jolas berria: Bilera Bingo. Europa guztian itzelezko arrakasta lortu ondoren, 2000. ARGIArekin batera zure esku jarri nahi izan dugu, egokituta.
Nola jolastu
- Bilera mota aukeratu.
- Bilera hasi baino lehen, kopiatu taula oharrak hartuko dituzun orrian.
- Taulan dagoen hitz bat aipatzen duten bakoitzean ezabatu.
- Lerro bat, zutabe bat edo diagonal bat osorik ezabatu duzunean, egin oihu ozen: BINGO!
a) Politika bilerarako taula
|
Prozesu |
Elkarrizketa |
Mahai |
Helburu |
Gizarte eragile |
|
Estrategia |
Bakea |
Dinamika |
Gizarte |
Herri |
|
Fase |
Gure |
Erabaki |
Erakunde |
Alde |
|
Gatazka |
Tinko |
Konponketa |
Galdetu |
Globalizazio |
|
Epe |
Politiko |
Inoiz ez |
Plan |
Aniztasun |
b) Kudeaketa bilerarako taula
|
Sinergia |
Estrategia |
Balio erantsi |
Helburu |
Kosteen azterketa |
|
Emaitzak |
Optimizatu |
Eraginkor |
Bezero |
Aurrekontu |
|
Merkatua |
Balio |
Irabazi |
Pro-aktibo |
Eredu |
|
Prozesu |
Kalitate |
Fidelizazio |
Erronka |
Baliabide |
|
Epe |
Kudeaketa |
Nik uste dut |
Kostuen murrizketa |
Errendimendu |
c) Euskara bilerarako taula
|
Plan |
Erabilera |
Normalizazio |
Helburu |
Eragile |
|
Emaitza |
Hizkuntza |
Dinamika |
Gizarte |
Ikasi |
|
Haur |
Gure |
Egitasmo |
Proiektu |
Eredu |
|
Prozesu |
Lehenik eta behin |
Aurrera |
Erronka |
Porrot |
|
Epe |
Inplikazio |
Baliabide |
Elkarlan |
Erritmo |
