Dokuteka
Asteartea eta hamahiru
Sineskeria zaleek diotenez, egun txarra; ez omen da erabaki nagusirik hartu behar horrelakoetan. Astrologo honen iritziz, ordea, egun hau oso ona izan liteke.
Esataria 1.- Gaur egun seinalatua da, lehen ere esan dizuegu, Santa Luzia eguna dela, Urretxu-Zumarragan peri berezia dutela, jostunen eguna ere bada, baina jostunen eguna izateaz gain, bada, bakar batzuentzat arreta handiz ibili beharreko eguna ere bada gaur, asteartea eta hamahiru delako. Zorigaiztoko data.
Esataria 2.- Asteartea eta hamahiru izanik, bada, kezkatzeko benetako arrazoirik ba ote dugun edo … edo ez, e? hori azalduko digun lagun bat ere gonbidatu nahi izan dugu Faktoriara. Maria Jesus Azkue da bera, ikertzaile astrologikoa da. Maria Jesus, egun on!
Maria Jesus Azkue.- Hola (Kaixo), egun on!
Esataria 1.- Bueno, zergatik diote batzuek hainbesteko beldurra astearte eta hamahiruari?
MJA.- Bueno, bada, badakizu, antzinatik dator eta antzinatik datozen gauza denen moduan, bada, guk galdu egiten dugu hori zergatik esaten zen eta bakarrik egiten dugu, bada, aurrerantz errepika eta errepika, baina benetan ez dakigu zergatik, ezta? Eta bueno, horretan ibiltzen gara, bueno, gu , nik neuk astrologia kontuan eduki eta bakoitzak berak erabili ahal du berak gura duen erreminta, ezta?
Esataria 3.- Batzuek diote duela urte asko esaten zutela jada hamahiru zenbakia zorigaiztoko zenbakia dela, Babiloniatik omen dator, ez, ohitura hori?
MJA.- Bai, eske Babiloniara arte hamahiru aintzinean, astrologia kontuan edukitzen badugu, eguzkiagaz egiten ziren lan denak, orain, o sea (hau da), orduan, ilargiagaz (ilargiarekin) eta ordutik honantz eguzkiagaz (eguzkiarekin). Orduan, ilargiak urtero, guk orain eguzkiarekin edukitzen badugu kontuan, bada, hamahiru ilargi egoten dira, ilargiaren zikloa, ilargi berritik bada, ilargi betea eta ilgora eta horiek denak. Orduan, hamahiru da ilargiaren zenbakia, emakumearen zenbakia eta Lurraren zenbakia. Gero, bada, ja, gizonak botere gehiago hartzen ibili zirenean edo hasi zirenean Babilonia ingurutik, bada, hori hasi ziren esaten, bada, hamahiru dela zenbaki madarikatua edo bueno, baina ez zuten esaten zergatik. Izan zen emakumea alde batera utzi eta gizonezko energia hortik aurrerantz gero garrantzitsuagoa izango dela.
Esataria 3.- Nolabait, emakumea baztertzeko esaten zuten hamahirua zorigaiztoko zenbakia zela?
MJZ.- Bai, eta hori, orduan, bada, beti geure izenak nahiz edozein gauzak dauka balore bat, zenbakira pasatu ahal dena eta horregatik hamahiru, zuk bakarrik esaten baduzu “hamahiru zenbaki madarikatua da”, horrek atzean dakarren energia, hori beste dena da, o sea (hau da), emakumearen… emakumea madarikatua dela eta horrek denak.
Esataria 2.- Beraz, zuk eta nik esan beharko dugu hamahirua ez dela zenbaki txarra.
MJA.- Ez, ez, que va (bai zera!), zer esan behar dugu?
Esataria 2.- Bi emakume garenez, besteak beste.
MJA.- Baina gero, bada, hori, bada gaurko egun ere da oso ona, ze guk edozein gauza egiteko gizonezko(en) energia eta emakumezko(en) energia elkartuta egon behar dira.
Esataria 3.- Gizonezkoena, gizonezkoen zenbakia hamabia delako, ez?
MJA.- Bai, eta Marteren energia delako.
Esataria 1.- Hotik sartzen da asteartea tartean, edo?
MJA.- Horixe, horixe, horixe…asteartea da hori, Marteren energia eta…
Esataria 1.- Beraz, hemen problema zein da, gizon eta emakumeak nahasten direla, edo?
MJA.- Eske problema da egun ona dela…
Esataria 1.- Hara!
MJA.- … eta guk egun honetan gauzak egiten badoguz (baditugu) askoz errazago lortuko doguzela (ditugula), baina geuk gura doguna (nahi duguna) eta orduan agintariak hori ez zeuden guratzen, guratzen zeuden eurek nahi dabenean (dutenean) egin behar dituzu gauzak ze zuk badaukazu, badakizu zein egun den ona, egiten dituzu gauzak eta lortzen dozuz (dituzu) eta orduan ezin manipula zara.
Esataria 3.- orduan, hamabia, eta hamahirua egun ona dira gizonaren eta emakumearen egunak direlako eta tartean astearteak zer du ikusteko, ez?
MJA.- Astearteak dauko (dauka) Marteren energia iza(k)eran astearte dalez (denez) eta hamahiru eguna dalez (denez), hamahiru eta asteartean energia biak alkartuten (elkartzen) dira.
Esataria 1.- Beraz, hemendik aurrera, gaurko eguna defendatu egin behar dugu.
MJA.- Barkatu?
Esataria 1.- defendatu egin behar dugula egun ona delako.
MJA.- Bai, bai, egun ona delako, eta orduan, baina azkenean, ikusi hamahiru honi, zenbaki honi indarra emateko eta emakumearen ja aldia etorri dela esateko, bada, beitu (begira), Fatiman Ama Birjina agertu zen eguna izan zen beste konbinazio bat, baina oso ona, o sea (hau da), maiatzaren 13 izan zen, baina igandea. Eta igandea da eguzkiaren energia.
Esataria 3.- Orduan, hor biak elkartu ziren, ez? eguzkia eta ilargia.
MJA.- Eguzkia eta ilargia, berdin, o sea (hau da), es que (izan ere) sinbologia aldetik ikusi egiten duzu modu asko dagozela (daudela) horrek elkartu egiteko, ezta?
Esataria 1.- Bueno, bada, eskerrik asko argibideengatik, e? Maria Jesus.
MJA.- Bueno, eta nik uste dut, bada, hori, pentsatu behar dugula zer gura (nahi) dugun eta egun ona dela horixe lortu egiteko (lortzeko).
